|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Mikel Laboaren kantuak sarean© cc-by-sa Sustatu ¦ 2008-12-05 ¦ 10:05 ¦ MusikaMikel Laboaren musika entzuteko aukerak badaude Interneten. Hainbat blogari euskaldunek, beren blogetan gogoratu zutenean kantariaren ibilbidea, bideoak itsatsi zituzten (Youtubekoak gehienak, baina Euskaltubekoak ere bai). Baina badaude kantuak entzuteko beste modu batzuk ere. Musika partekatzeko guneakMp3 fitxategiak gorde eta entzuteko webgune erabilienetan bada Mikel Laboaren bildumarik: Bi horietan entzun daitezke kantuak, eta baita jogailuaren kodea lortu, zeure webgunean itsasteko kantu jakin bat. Horien ondoan, zerbitzu euskaldun bat ere badago, Euskaltube, zeinean bada, gainera, beste abantaila bat: ez bakarrik lor daiteke entzuketa edo jogailuaren kodea, kantua bera ere jaitsi daiteke mp3 formatuan. Horra, Euskaltubeko bilaketa pare bat:
ErostekoKantuak erosi ere egin daitezke, iTunes eta Amazon-en katalogoetan:
Euskal Herrian, deskarga digitalak barik, disko fisikoak eros daitezke Elkar.com dendan. Etxea eta Etxea2Euskaltubera igotako Mikel Laboaren kantuen artean, badaude bi, O Pello Pello eta Haika Mutil, beste bilduma batean ere ageri dira, Etxea2 delako ekimenean. Etxea2 da erantzun edo dokumentu osagarri bat Kepa Junkeraren Etxea disko eta proiektuari. Hainbat euskal kanturen bertsioak musikatu ditu, eta Euskal Herritik kanpoko kantarien ahotsetan jarri ditu Kepa Junkerak. Hori ikusirik, proposatu zen kantu originalen (edo euskarazko bertsio jatorragoen) bilduma egitea, eta sarean jartzea: Etxea2 wikiaren bidez, poliki, badoa lan hori. Ekimen hori abiatu eta gerora jakin zen, Kepa Junkerak Jaurlaritzaren dirulaguntza jaso izan duela hiru urtean Etxea eta beste bi disko ateratzeko, eta horrek polemika eragin du bai Sustatun, eta bai manifestu bat sinatu duten musikari euskaldunen artean ere. Erantzunak#1. izarrenahotsa.comiPtx ¦ 2008-12-05 ¦ 10:13Zabaldu.com gunean eztabaida bat zabaldu dugu, Mikel Laboaren kantuak biltzeko gune herritar bat sortzearen beharraz. Badakigu jakin, bere kantuak herriarenak bilakatu direla. Berak sortutakoa, hastapenetik herri kantagintzatik hartua zen bezala, orain herritarren artean banatzea da xedea. izarrenahotsa.comHorretarako, guztion artean (wiki logika, blogika.....) sortuz ta sortuz, sortu dezakegu aukera berri bat. Gune bat belaunaldi berriek ezagutu dezaten. Zer iruditzen zaizue? Sortuko dugu guztion artean? #2. Re: Mikel Laboaren kantuak sareanibon ¦ 2008-12-07 ¦ 01:07Junkeraren auzi-lotsagabekeria honetan, bada kontu bat gehiago harritu ta haserretu nauena. #3. Re: Mikel Laboaren kantuak sareanmitxo ¦ 2008-12-07 ¦ 16:51Last FM-n ere entzun daitezke Laboaren kantak: http://www.last.fm/search?q=Mikel+Laboa&m=music #4. Re: Mikel Laboaren kantuak sareanbagabigahiga ¦ 2008-12-09 ¦ 16:31Azkena Rock Festivaleko foroan ere egin dute aipamen bat: Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoMusika gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|