Itzuli orri nagusira Bidali hau

Mikel Laboa hil da

Sustatu.com ¦ 2008-12-01 ¦ 09:16 ¦ musika

Albiste txar batekin hasi da astelehena. 74 urterekin Mikel Laboa hil dela jakin dugu oraintxe bertan. Azken egunotan ospitalean zegoen eta gaur goizeko 8:30tan hil da. Azken orduetan bere emazte eta bi seme-alabak izan ditu alboan.

EGUNERAKETA 19:00: Ez da hiletarik egingo. Bihar goizean erraustuko dute Mikel Laboaren gorpua eta familiak etxera eramango ditu errautsak.

Publizitatea

Gipuzkoako urrezko domina jasotzekoa zen.

Gipuzkoako urrezko domina jasotzekoa zen.

Gipuzkoako urrezko domina jasotzekoa zen gabonak aurretik, tradizioaren alde eta tradizio hau gazteen artean zabaltzen egindako lanarengatik.

Sarean hainbat erreferentzia

  • Bere biografia Wikipedian ikusi dezakezue: Mikel Laboa

Irakurleontzat proposamena

Zergatik ez duzue bakoitzak erantzunetan esaten, zein den gehien gustatzen zaizuen Mikel Laboaren kantua? Omenaldi polita izan daiteke kantu horiek zerrendatzea.

Erantzunak

#1. Re: Mikel Laboa hil da

inaki irazabalbeitia ¦ 2008-12-01 ¦ 09:37

Heriok txoriari hegalak moztu badizkio ere, Mikelen ahotsa ez da mututuko beste laurogei urtean behintzat.

#2. Re: Mikel Laboa hil da

bego ugarte ¦ 2008-12-02 ¦ 09:18

Heriok txoriari hegalak moztu badizkio ere, Mikelen ahotsa ez da mututuko beste laurogei urtean behintzat

Zure begiek kantarekin eta Mikeleri entzuten oso momentu ederrak eduki dittut.

#3. Re: Mikel Laboa hil da

Mikel L. ¦ 2008-12-01 ¦ 10:20

Eskerrik asko Mikel!

#4. Re: Mikel Laboa hil da

http://www.blogak.com/hijosdelangelgorria ¦ 2008-12-01 ¦ 10:32

Agur eta ohore, Mikel.

"Gu sortu ginen enbor beretik, sortuko dira besteak"

#5. Re: Mikel Laboa hil da

ritxi ¦ 2008-12-01 ¦ 10:32

Ez nau izutzen negu hurbilak, ihes betea zilegi da-eta.

#6. Gure bazterrak

Gari Araolaza ¦ 2008-12-01 ¦ 10:39

Maite ditut
maite
geure bazterrak
lanbroak
izkutatzen dizkidanean
zer izkutatzen duen
ez didanean ikusten uzten
orduan hasten bainaiz
izkutukoa...
nere barruan bizten diren
bazter miresgarriak
ikusten.

#7. Re: Mikel Laboa hil da

Ander ¦ 2008-12-01 ¦ 10:52

Txoria txori.

#8. Re: Mikel Laboa hil da

xiber ¦ 2008-12-01 ¦ 11:05

Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai ...

Mikel ez da hilko, herri honen historiaren urrezko orrietara pasatuko da.

Agur eta ohore.

#9. Re: Mikel Laboa hil da

jeijei ¦ 2008-12-01 ¦ 11:10


besterik-ezagutu-ez-eta-haxe-irrintzi-zakar-bat...

#10. Re: Mikel Laboa hil da

Oier Araolaza ¦ 2008-12-01 ¦ 10:58

Izarren hautsa egun batean
bilakatu zen bizigai,
hauts hartatikan uste gabean
noizpait giñaden gu ernai.
Eta horrela ibiltzen gera
sortuz ta sortuz gure aukera
atsedenik hartu gabe
lana eginaz goaz aurrera
kate horretan denok batera
gogorki loturik gaude.

#11. Re: Mikel Laboa hil da

Plaza ¦ 2008-12-01 ¦ 10:58

Santanapen 1987ko apirilaren 26ko kontzertu gogangarri hartan, Gernikako bonbaketaren oroigarri. jendez lepo. Edo Agileran, Bai Euskarari ekitaldian. Edo Bilboko Kafe-Antzokian, Edonon. Edonoiz.

Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,
hauts hartatikan uste gabean noizpait giñaden gu ernai.
Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera
atsedenik hartu gabe: lana egiûaz goaz aurrera
kate horretan denok batera gogorki loturik gaude.

Gizonak ba du inguru latz bat menperatzeko premia,
burruka hortan bizi da eta hori du bere egia.
Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu,
jakintza eta argia; bide ilunak nekez aurkitu
lege berriak noizpait erditu, hortan jokatuz bizia.

Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,
naturarekin bat izan eta harremanentan sartzea.
Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,
bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz,
ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.

Ez dadukanak ongi ahi daki euketzea zein den ona,
bere premiak bete nahirik beti bizi da gizona.
Gu ere zerbait ba gera eta gauden tokitik hemendik bertan
saia gaitezen ikusten: amets eroak bazterturikan,
sasi zikiûak behingoz erreta bide on bat aukeratzen.

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak.
Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz
ibiltzen joanen direnak : gertakizunen indar ta argiz
gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak.

Eta ametsa bilakaturik egiaren antziduri
herri zahar batek bide berritik ekingo dio urduri;
guztian lana guztien esku jasoko dute sendo ta prestu,
beren bizitzen edargai; diru zakarrak bihotzik eztu,
lotuko dute gogor ta hestu haz ez dadin gizonen gain

#12. Re: Mikel Laboa hil da

Karmele ¦ 2008-12-01 ¦ 11:16

Asko dira neri gustatzen zaizkidanak. Niretzat O Peio, Peio oso berezia da. Lan kanta da, hala uste det, eta emakumeena, iruleena edo. Haiek egiten zuten lana bera bezela, abesti errepikakorra da. Hau da, musikaren erritmoa, kontatzen duenaren erritmoaren parekoa da.

#13. sustraiak han dituenak

ptx ! irratia.com ¦ 2008-12-01 ¦ 11:21

Nekez uzten du bere sorterria sustraiak han dituenak

Nekez uzten du bere lurra zuhaitzak ez bada abaildu eta oholetan. Ez du niniak begia uzten ez bada erroi edo arrubioen mokoetan. Nekez uzten du gezalak itsasoa ez hare harriak basamortua. Ez du liliak udaberria uzten ez elurrak zuritasuna. Bere sorterria nekez uzten du sustraiak han dituenak.

Joseba Sarrionandia

#14. Re: Mikel Laboa hil da.

Alexis ¦ 2008-12-01 ¦ 11:27

Besarkada bat gu (ni behintzat) izan den Mikeli.

Itturengo arotza

#15. Re: Mikel Laboa hil da

J. Etxague ¦ 2008-12-01 ¦ 11:30

"Liluraren kontra", bizitza handiena delako, eta Laboarena oparoa izan da.

#16. Re: Mikel Laboa hil da

Karlos ¦ 2008-12-01 ¦ 11:30

Niri albiste txar hau irakurri dudanean hau etorri zait burura: Ez nau izutzen negu hurbila uda betezko beroan, dakidalako irauten duela orainak ere geroan. Oierrek dioen bezala, tradiziotik edan eta tradizioa egin. Agur eta ohore.

#17. Re: Mikel Laboa hil da

martix ¦ 2008-12-01 ¦ 11:31

Hitzezko kaiola bat egin nahi bagenuen, eta bertan Mikel Laboa utzi harrapatuta, XX. mende hasieran gertatutakoa hartu beharko genuke aintzat, eta esan: «Krisi handi bat hedatu zen, eta pintoreek, idazleek, musikariek inoiz baino garbiago ikusi zuten beren adierazpidearen gutxitasuna. Iraganetik jasotako modu eta hizkera guztiak faltsuak iruditu zitzaizkien, edo bestela hutsal, burgeskeria huts. Gero Lehen Mundu Gerra etorri zen, ordura arteko krudelena, eta hari Gernika, Auschwitz, Hiroshima jarraitu zitzaizkion, eta pintoreak, idazleak, musikariak, isiltasunaren mugetaraino joan ziren Herio Piztia Likitsaren aurkako obrak asmatu nahian. Herri tradiziora jo zuten, umeen edo burutik egindakoen adierazpen moduetara, hizkuntza eta hizkera arruntak ukatzen zituen sorkuntzara. Bereak egin zituzten, halaber, arte mota arbuiatu eta popular guztien formak. Bertolt Bretch, Tristan Tzara edo Paul Celan dira adibide. Eta Ungaretti eta John Cage. Eta Picasso eta Dubuffet. Roy Hart eta Joan Brossa.

Fenix Txoria bezala, pintoreak, idazleak eta musikariak behin eta berriro berpizten dira, behin eta berriro egiten dute hegan errealitatearen errauts gainetik. Halaxe, aspalditik, Mikel Laboak. Halaxe, batez ere, obra berri honekin. Mikel Laboa: artista bakana, agian bakartia, XX. mende hasiera honetan ere krisian bizi den jende askoren laguna».

Egin dut hitzezko kaiola bertan Mikel Laboa harrapatzeko. Baina begiratu barrura eta ez dut ikusten. Ihes egin dit, ziur aski hegan.

Bernardo Atxaga

#18. Re: Mikel Laboa hil da

jon3k ¦ 2008-12-01 ¦ 11:33

lili bat hartu, eta hostoz hosto erantzi

#19. Re: Mikel Laboa hil da

Esan berriz esan ¦ 2008-12-01 ¦ 11:37

"Gure hitzak esan berriz esan, ez daitezela ahaztu ez daitezela galdu" Desagertuko ez bagara, egunen batean konturatu beharko gara hitz horien garrantzi/zentzu/esanahiaz. Eskerrik asko, Mikel, berba horiek gure buru-bihotzetan grabatzearren.

Beti herriarekin, betirako herriaren bihotzean:

Bideoa: Hertzainak eta Guantanamera, Mikel Laboa taulan dela.

#20. Re: Mikel Laboa hil da

Aitor Zuberogoitia ¦ 2008-12-01 ¦ 14:19

Handietan handiena, inor gutxik bezala uztartu zituen herri tradizioa eta modernitatea. Piroteknia eta guzti lurperatzea merezi duzu, Mikel, kostako delako zure tamainako beste bat sortzea

Aitor

#21. Re: Mikel Laboa hil da

ondatz ¦ 2008-12-01 ¦ 11:46

Eguzkiak urtzen du goian
gailurretako elurra
uharka da jausten ibarrera
geldigaitza den oldarra...

Musu bat Mikelentzat

#22. Re: Mikel Laboa hil da

Irune ¦ 2008-12-01 ¦ 11:59

Mila esker, Mikel
Bizirik iraunen du Laboak gure eztarrietatik irtendako abestietan. Hark utzitakoa ez da berehalakoan itzaliko.

#23. Re: Mikel Laboa hil da

Unai Fdz. de Betoño ¦ 2008-12-01 ¦ 11:59

Laboa, Artze etorri duk hitaz galdezka
eta gu ere hire zain geundela
esan zioagu
ez hitzela aspaldi azaldu
etxetik
eta belatzean eseri gaituk denok
erlojuak janez
baina mezularia bidali diagu Antiguako torrea
eskilara luzetan
beleak uxatzen
ote hintzen ikus zezan
gero kanpaiak entzun dizkiagu
zakurrak zaunkaka
orduan sortu haiz bidetik
balantzaka
eta hirekin aurrez aurre jarri garenean
zerraldo erori haiz gure oinetan
eta gorpu gogor hintzen
udazkenaren tronoan
hertsi dizkiagu begiak
adiosik ez
eta goizaldean
muxika hezur batetan sarturik
o petit poete
pirotekniarik gabe lurperatu haugu
baratzan.

#24. Re: Mikel Laboa hil da

Pablo ¦ 2008-12-01 ¦ 11:59

Biniloa martxan jarri eta Laboa sartu da bere ahotsarekin... nola jarri hitzetan berak "airean" jartzen jakin duen hori guztia...

betirako esker ona, Mikel.

#25. Re: Mikel Laboa hil da

Zaldieroa ¦ 2008-12-01 ¦ 12:06

Bihotz!! aintzinako bihotz!! etxe txiki bat zara! ahula...hauskorra.....lau gelatako......

Bihotz, antzinako Bihotz,
Ez al zara zaharregi,
Eta ilun, eta itxu, barregarri;

Ilun, ez da dena ilun,
Begirazazu leihotik,
Ikustazu baso hori,berdatzen;

Berde,zein berde dauden,
Basoko garo zuhaitzak,
Zein ixil eta lasai, arratsean;

Arrats, arrats hontan Baso,
Hartzazu ene Bihotza,
Buztinetik sortua da, zu bezala.

#26. Re: Mikel Laboa hil da

Imanol ¦ 2008-12-01 ¦ 12:12

Morire come le allodole assetate sul miraggio

O coma la guaglia passato il mare nei primi cespugli perché di volare non ha piú voglia.

Ma non vivere di lamento come un cardellino accecato. (Giuseppe Ungaretti / Mikel Laboa)

Hil, hegatxabal egartien modura ispilatze batean

Edo, galeperraren modura itsasoa zeharkatu ondoren lehenengo sastraketan, hegan egiteko gogo gehiagorik ez duelako

Baina ez aienez bizi kardantxori itsutu baten modura (Itzulp. JK Mugartza / Gatika)

#27. Re: Mikel Laboa hil da

mikeldi ¦ 2008-12-01 ¦ 12:28

.. beste batenetan loratuko den lehen irria izango da..

#28. Re: Mikel Laboa hil da

Aitziber Ubegun ¦ 2008-12-01 ¦ 14:19

Zure begiek, ene maitia...

Mila esker Mikel

#29. Re: Mikel Laboa hil da

Katakumea ¦ 2008-12-01 ¦ 12:34

Euskal musikaren gurasoetako bat!!
Oroitzen zaitudanean ama...
Gero arte

#30. Re: Mikel Laboa hil da

gotzon ¦ 2008-12-01 ¦ 12:37

Lizardi, Rimbaud etorri duk hitaz galdezka
eta gu ere hire zain geundela
esan zioagu
ez hintzela aspaldi azaldu
etxetik;
eta belatzean etzan gaituk denok
erlojuak janez
eta mezularia bidali diagu Alosko dorrera
eskailera luzetan
beleak uxatzen
ote hintzen ikus zezan...

#31. Re: Mikel Laboa hil da

Edurne Koch Elizegi ¦ 2008-12-01 ¦ 12:45

lili bat hartu,
eta hostoz hosto erantzi

Mikelengandik jasotakoak gure baitan egonen dira, betirako.
Agur eta Ohore

#32. Re: Mikel Laboa hil da

Zaldieroa ¦ 2008-12-01 ¦ 12:50

LA7 REm
Es mi destino
SOL DO MI7
piedra y camino
LAm MI7
de un sueño lejano y bello vida ay
LAm
soy peregrino
MI7
de un sueño lejano y bello vida ay
LAm
soy peregrino.

#33. Re: Mikel Laboa hil da

oier u. ¦ 2008-12-02 ¦ 14:16

Abesti honen bertsioa egin genuen:

http://anpulubila.murgilduta.net/

Hor duzu.

#34. Re: Mikel Laboa hil da

Igortxu ¦ 2008-12-01 ¦ 12:54

Herria eta Hizkuntza

Anai-arrebak, entzun ene aho-otsa:
izaite bat ez daike hezur hutsez osa;
herria da gorputza, hizkuntza bihotza;
bertzetik berextean bitarik bakotxa,
izaite horrendako segurra hil hotza.

#35. Re: Mikel Laboa hil da

weissmuller ¦ 2008-12-01 ¦ 13:06

haundiena

#36. Re: Mikel Laboa hil da

iñaki olano ¦ 2008-12-01 ¦ 13:16

Langile baten galderak liburu baten aurrean
(Bertold Brecht, Laboak kantatua)

Zazpi Atedun Tebas hura, nork eraiki zuen?
Liburuetan Errege izenik baizik ez da ageri.
Erregeek garraiatu ote zituzten harritzat haundiok?
Eta hainbatetan porrokatua izan zen Babilonia,
nork jaso zuen beste hainbestetan?

Lima distirant hura
eraiki zuten langileak, ze etxetan bizi ote ziren?
Txinako Harresia bukatu zen iluntzean:
nora jo zuten harginek?
Erroma bikain hura
garaitza arkuz beterik. Nork altxatu zituen?
Nortzuk menperatu zituzten Zesarrek?
Hain ospetsua zen Bizanziok, jauregiz besterik
ez ote zuen bertako jendearentzat?
Alegiazko Atlantidan berebat,
itsasoak irentsi zuen gauean, biztanleak ito zorian
oihuka ari zitzaizkien beren esklaboei leguntza eske.

Alejandro gazteak India irabazi zuen.
Berak bakarrik ote?
Zesarrek galoak menderatu.
Ez ote zuen berarekin sukaldari bat bederen?

Felipe Espainiakoak negar egin zuen bere Armada
urperatu zenean. Ez ote zuen beste inork negarrik egin?
Federiko Bigarrenak Zazpi Urteko Gerra irabazi.
Nork bestek zuen irabazi?
Garaitza bat orrialde bakoitzean.
Nortzuk atondu zituzten garaitza banketeak?
Hamar urtez behin gizon haundi bat.
Nork ordaintzen zituen haren gastuak?

Zenbat historia, hainbat galdera.
Historiak bezainbat galdera.
Zenbat historia! Zenbat galdera!

#37. Re: Mikel Laboa hil da

Karlos ¦ 2008-12-01 ¦ 13:39

hegazti erraria pausatu zen leihoan
argia eta itzala
bereizten diren lekuan...
eta hegan egin zuen. Agur betiko.

#38. Re: Mikel Laboa hil da

Benito ¦ 2008-12-01 ¦ 13:43

Haltzak ez dü bihotzik,
Ez gaztanberak hezürrik.
Ez nian uste erraiten ziela aitunen semek gezurrik.

Andozeko ibarra,
Ala zer ibar lüzia!
Hiruretan ebaki zaitan armarik gabe bihotza.

#39. Re: Mikel Laboa hil da

e-gor ¦ 2008-12-01 ¦ 13:45

SORTERRIKO KOBLAK

Oihaneko pagoak blai
aideratuz hiru elai.
Ostadarraren harian dira
hirurak pausatu nahi.

Larrosak dira gorriak
edo bestelan xuriak.
Hagitzez dira ederragoak
neskatilaren irriak.

Maldan behera urratsa
betiko bidean latsa.
Hodei ilunak gaua belzten du
udazkena da ez bedatsa.

Usapalak ostantzean
huts bat badut bihotzean.
Zatoz maitea gure etxera
dostatzera arratsean.

Eder basoan haritza
haran aldean garitza.
Fruitu antzera ontzen da hemen
gizasemeen bizitza.

Sagar gorriak dilindan
damea dago ganbaran
maite laztanez hartzeko eta
elkartzeko ohantzean.

Iluntasuna abailtzen da
luma galdu bat bezala
begiak uso, mingaina arana
zure bihotza ene aingura.

Hurrun gauhontzak uluka
zakur deslaiak zaunkaka
Mende oso bat iraganen dut
zure ondoan koblaka.

#40. Re: Mikel Laboa hil da

josu ¦ 2008-12-01 ¦ 13:59

Hegazti errariak pausatu dira leihoan argia eta itzala bereizten diren lekuan argia eta itzala leihoan pausatu dira hegazti errariak

(Hitzak: Joseba Sarrionandia. Musika: Mikel Laboa)

Ikusteko: http://www.youtube.com/watch?v=RvFIA3hEUBE

#41. Beti gurekin

leire narbaiza ¦ 2008-12-01 ¦ 14:24

Gure oroitzapenak
Itsas galeretako oholak bezala
Ez dira
Itsas hondoan ezabatzen
Ez dute
Inongo porturik helburu.
Gure oroitzapenak
Itsas galeretako oholak bezala
Ur gainean doaz kulunka
Uhainek eraginak
Ezabatu ezin
Eta xederik gabe.

#42. Re: Mikel Laboa hil da

asier ¦ 2008-12-01 ¦ 14:12

Maite ditut gure bazterrak ...

Bideoan

#43. Re: Mikel Laboa hil da

Marti(n) ¦ 2008-12-01 ¦ 14:19

Orain, hire maitale traketsa naun,
maitatzen haunat, etcetera
negu bezperetan, etcetera, etcetera.

#44. Re: Mikel Laboa hil da

Strummer ¦ 2008-12-01 ¦ 20:22

Eskerrik asko oparitutako doinu ederrengatik... Gaurko elur malutek tristuraz zuritu dute herria, xoria hegan doa, maite dugun xoria...!!

«Haika, mutil, jeiki hadi,
kanpoan zer den mira hadi ! » (bis)
-« Bai, nausia, elurra da,
lurra xuriz estali da.»
«Haika, muiil, jeiki hadi,
kanpoan zer den mira hadi !»

Muxu handi bat!!

#45. Re: Mikel Laboa hil da

maiarritxu ¦ 2008-12-01 ¦ 20:33

Mikel, zure ahots ezti goxoa betiko lagun izango dugu. Adiorik ez.

#46. Re: Mikel Laboa hil da

Unai Etxebeste ¦ 2008-12-01 ¦ 14:26

...eta horrela ibiltzen gera
atsedenik hartu gabe
kate horretan denok batera

GOGORKI LOTURIK GAUDE!!

#47. Re: Mikel Laboa hil da

Alber ¦ 2008-12-01 ¦ 14:51

Marisol bere lagun, emazte eta musari besarkada bat. Ez dut inon irakurri bere aipamenik baina berari esker Milkel iritsi da gureganaino. Bestela agian ez genuen entzungo: Zure begiek ene maitea....

#48. Re: Mikel Laboa hil da

tolon ¦ 2008-12-01 ¦ 14:59

Berak kantatzen zuen kanta bat etorri zat gogora. Letra Jose Mendiage-na da, baina Mikelek sentimenduz kantatzen zuen.

Berak kantatu bezela, Kantuz ehortz dezatela.


Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi,
kantuz igortzen ditut nik penak ihesi;
kantuz izan dudana zerbait irabazi,
kantuz gostura ditut guziak iretsi;
kantuz ez duta beraz hitzea merezi?

Kantuz eman izan dut zonbeiten berriak,
kantuz atseginekin erranez egiak;
kantuz egin baititut usu afruntuiak,
kantuz aitortzen ditut nere bekatuiak,
kantuz eginen ditut nik penitentziak.

Kantuz ehortz nezate, hiltzen naizenian,
kantuz ene lagunek harturik airian;
kantuz ariko zaizkit lurrean sartzian;
kantuz frago utziko diote munduan,
kantuz har diten behi nitaz orhoitzian.

#49. Re: Mikel Laboa hil da

Ander ¦ 2008-12-01 ¦ 15:02

Oroitzen zaitudanean Mikel, sukaldean egoten gara, mahaia laurontzat iminita. Jaten-eta, eta zure melodiaren bat, edo hitz-jokoren bat datorkit burura, eta bota egiten dot bat-batean, eta laurok hasten dogu kanta abesten... eta nik, badakit, hemendik aurrera ere, jatorduko giro ondoan, zagozala. Agur eta ohore.

#50. Re: Mikel Laboa hil da

oargi ¦ 2008-12-01 ¦ 16:04

Ibiltzean, gure bazterretan aurkituko zaitugu.

Emakume leial batek merezi ta desio bezain gartsuki,
o doilorkeriaren haundia,
sekulan izorratua eta zure gorputzez gozatua izan ez zena.
...
Santua.
Santua.
Guztiz santua.
...
NERE HITZA EZ DEZALA
HAIZEAK ERAMAN

Amen.

#51. Re: Mikel Laboa hil da

Mikel ¦ 2008-12-01 ¦ 18:32

Maisurik egon bada mundu honetan nor izango da Mikel Laboa baino -Oskorri

Goian bego

#52. Re: Mikel Laboa hil da

Rafa ¦ 2008-12-01 ¦ 19:06

Porque no engraso mis ejes,
me llaman abandonao

porque no engraso mis ejes,
me llaman abandonao

si a mí me gusta que suenen,
¿p'a que los voy a engrasar?


Bihotzez,

#53. Gerediaga elkarteari eskaera

borthuzai ¦ 2008-12-01 ¦ 19:32

Ez dakit, omenaldi polita litzateke aurtengo Durangoko Azokaren kartela moldatu, eta Mikel Laboak ohiko zuen 'txapela' berexi horietako bat ipintzea...

#54. Re: Mikel Laboa hil da

Jabi ¦ 2008-12-01 ¦ 19:49

JosAnton Artzeren letra, Mikelek kantatua:

 askatuko zaituen
              zai ba zaude
  zaude lasai
      zaude ziur
                     askatuko zaituela
 kateak itsusiak baitira hilotzen gorputzetan!!

#55. Re: Mikel Laboa hil da

Bertoko ¦ 2008-12-01 ¦ 20:58

Albistea irrati bidez, Euskadi Irratiaren bidez hartu dot, goizeko solaskideak zirenean. Musika motak jarri nau adi. Ohi bestelako albistea. Bakoitzak egin dio bere omenaldia. Ondoren sailburuak. Albisteen ondotik, Xabier Lete izan da.

Eguraldi zakarrak gogor astindu gaituen arren, euriak eta hotzak albiste latza ekarri arren, itsasotik gertu Txoria hegan egiten ikusi dot.

http://www.gipuzkoaeuskara.net/albisteak/1228148800

#56. Re: Mikel Laboa hil da

Karmele ¦ 2008-12-01 ¦ 21:31

Ez da hiletarik egingo. Eta nola omenduko dugu? Nola esan Agur eta eskeerik asko? Ezin degu omenaldi publiko bat egin? Jaurlaritzak dio zerbait montatuko dula. Ondo dago hori, baina instituzio batek antola dezakeena oso formala izango da, eta ene ustetan pixkat otza.
//// Ez da beste zerbait informalagoa edo unkigarriagoa egingo? Euskal Herriari berak emandakoa eskertzeko betarik ez degu izango.? Nik agian ez daukat irudipena zerbait proposatzeko. Baina gustatuko litzaidake, Donostiko kaleetan bere kantak kantatzeko bilduko bagina edo... edo kantatzen dakitenak entzutera. Edo batzu keta besteek batera? Ez dakit. Nik nolabait omendu nahi dut herriko poeta izan zana.

#57. Re: Mikel Laboa hil da

Joxe Aranzabal ¦ 2008-12-02 ¦ 10:23

Eskerrik asko denagatik, Mikel! Opari ederra utzi diguzu.

#58. Re: Mikel Laboa hil da

SOE ¦ 2008-12-01 ¦ 22:38

Atahualpa Yupanki:

...A veces soy como el río, llego cantando, y sin que nadie lo sepa, me voy llorando.

...Es mi destino, piedra y camino. De un sueño lejano y bello, soy peregrino.

#59. Dolu nazionala

joseba ¦ 2008-12-02 ¦ 11:58

ez nau izutzen negu hurbilak baina...

luis llachek esan bezala, DOLU NAZIONALA agindu beharko lukete agintariek. ikurrinak masta erdira jaitsiz edo xingola beltzez jantziz. herriak barne barnean sentitu du galera hau. ahotsa zen.

#60. Gogo eta gorputzaren zilbor hesteak

Arianne ¦ 2008-12-02 ¦ 15:41

Kantu sorta mardula itsatsi diozu herri honen nortasunaren doinuari. Sormenerako ate guztiak ireki dizkiguzu euskaldunoi. Gorputzarena eten bada ere, zure gogoak gugan dirau eta ez dadila eten! Betiko gazte, betiko bizi.
Soraluzen domekan kantu afaria egingo dugu, bere kantuak abestu eta sormenari tartea egiteko. Gustoko duzuenok, gonbidatuta zaudete.

#61. Junkera, Jun, jun, joan... eta Laboa etorri.

Martin Bereau ¦ 2008-12-02 ¦ 15:42

Haria mehetu da baina ez da eten. Mendiaga, Xalbador, Lete, Artze, Yupanqui, Sarri, Atxaga, Tapia, Ruper, Gari edota Fermin kantuz, beti kantuz, lotzen zuen haria ez da eten.

Dolu nazionala bai, baina kantuz.

"Kantuz has diten beti,
nitaz orhoitian".

Eta utz ditzagun alde batera kalaka ustelak.


#62. Re: Mikel Laboa hil da

Luistxo ¦ 2008-12-02 ¦ 10:51

Kantu asko.

Gure bazterrak. Une inportante eta goxoak gogoratzeko.

Lili bat. Alabaren izena zor diogu honi.

Sorterriko koblak.

Gaberako aterbea. Txerokee diskorako egin zen honen bertsioa, Negu Gorriak-ena, neure euskal kantu faboritoa da. Atzo Laboaren beilategian Xabier Montoiari komentatu nion, Txerokee-ren bultzatzaileari, eta esan zidan ezetz, hobeak daudela disko hartan bertan, bereziki Bukaeraren Ama hil zaigu.

#63. Re: Mikel Laboa hil da

Josu Mendicute ¦ 2008-12-02 ¦ 18:38

Nik Oier Araolazarekin konpartitzen dot, Izarren hautsa.

Idatziz atzo. Podcastean gaur.

#64. Re: Mikel Laboa hil da

Janire Rodríguez ¦ 2008-12-02 ¦ 23:42

"(heriotzak) ez nau ustekabean harrapatuko! Bizi naizeno bizitza kantatuko dut..." eta horrela egin eban. Eskerrik asko, Mikel eta agurrik ez, gero arte!

#65. Re: Mikel Laboa hil da

Tarratian ¦ 2008-12-03 ¦ 10:12

...zertarako den bizitza ikastera ondo iritsita joan zaigu.

Mikel, sarritxutan errondan ibili zaitekez!

#66. Re: Mikel Laboa hil da

Iban Arantzabal ¦ 2008-12-04 ¦ 19:16

Zertarako dan bizitza...

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea