|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Mikel Laboa hil daSustatu.com ¦ 2008-12-01 ¦ 09:16 ¦ MusikaAlbiste txar batekin hasi da astelehena. 74 urterekin Mikel Laboa hil dela jakin dugu oraintxe bertan. Azken egunotan ospitalean zegoen eta gaur goizeko 8:30tan hil da. Azken orduetan bere emazte eta bi seme-alabak izan ditu alboan. EGUNERAKETA 19:00: Ez da hiletarik egingo. Bihar goizean erraustuko dute Mikel Laboaren gorpua eta familiak etxera eramango ditu errautsak. Gipuzkoako urrezko domina jasotzekoa zen.Gipuzkoako urrezko domina jasotzekoa zen gabonak aurretik, tradizioaren alde eta tradizio hau gazteen artean zabaltzen egindako lanarengatik. Sarean hainbat erreferentzia
Irakurleontzat proposamenaZergatik ez duzue bakoitzak erantzunetan esaten, zein den gehien gustatzen zaizuen Mikel Laboaren kantua? Omenaldi polita izan daiteke kantu horiek zerrendatzea. Erantzunak#1. Re: Mikel Laboa hil dainaki irazabalbeitia ¦ 2008-12-01 ¦ 09:37Heriok txoriari hegalak moztu badizkio ere, Mikelen ahotsa ez da mututuko beste laurogei urtean behintzat. #2. Re: Mikel Laboa hil dabego ugarte ¦ 2008-12-02 ¦ 09:18Heriok txoriari hegalak moztu badizkio ere, Mikelen ahotsa ez da mututuko beste laurogei urtean behintzat Zure begiek kantarekin eta Mikeleri entzuten oso momentu ederrak eduki dittut. #4. Re: Mikel Laboa hil dahttp://www.blogak.com/hijosdelangelgorria ¦ 2008-12-01 ¦ 10:32Agur eta ohore, Mikel. #5. Re: Mikel Laboa hil daritxi ¦ 2008-12-01 ¦ 10:32Ez nau izutzen negu hurbilak, ihes betea zilegi da-eta. #6. Gure bazterrakGari Araolaza ¦ 2008-12-01 ¦ 10:39Maite ditut #8. Re: Mikel Laboa hil daxiber ¦ 2008-12-01 ¦ 11:05Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai ... #9. Re: Mikel Laboa hil dajeijei ¦ 2008-12-01 ¦ 11:10
#10. Re: Mikel Laboa hil daOier Araolaza ¦ 2008-12-01 ¦ 10:58Izarren hautsa egun batean #11. Re: Mikel Laboa hil daPlaza ¦ 2008-12-01 ¦ 10:58Santanapen 1987ko apirilaren 26ko kontzertu gogangarri hartan, Gernikako bonbaketaren oroigarri. jendez lepo. Edo Agileran, Bai Euskarari ekitaldian. Edo Bilboko Kafe-Antzokian, Edonon. Edonoiz. #12. Re: Mikel Laboa hil daKarmele ¦ 2008-12-01 ¦ 11:16Asko dira neri gustatzen zaizkidanak. Niretzat O Peio, Peio oso berezia da. Lan kanta da, hala uste det, eta emakumeena, iruleena edo. Haiek egiten zuten lana bera bezela, abesti errepikakorra da. Hau da, musikaren erritmoa, kontatzen duenaren erritmoaren parekoa da. #13. sustraiak han dituenakptx ! irratia.com ¦ 2008-12-01 ¦ 11:21Nekez uzten du bere sorterria sustraiak han dituenak Nekez uzten du bere lurra zuhaitzak ez bada abaildu eta oholetan. Ez du niniak begia uzten ez bada erroi edo arrubioen mokoetan. Nekez uzten du gezalak itsasoa ez hare harriak basamortua. Ez du liliak udaberria uzten ez elurrak zuritasuna. Bere sorterria nekez uzten du sustraiak han dituenak. Joseba Sarrionandia #14. Re: Mikel Laboa hil da.Alexis ¦ 2008-12-01 ¦ 11:27Besarkada bat gu (ni behintzat) izan den Mikeli. #15. Re: Mikel Laboa hil daJ. Etxague ¦ 2008-12-01 ¦ 11:30"Liluraren kontra", bizitza handiena delako, eta Laboarena oparoa izan da. #16. Re: Mikel Laboa hil daKarlos ¦ 2008-12-01 ¦ 11:30Niri albiste txar hau irakurri dudanean hau etorri zait burura: Ez nau izutzen negu hurbila uda betezko beroan, dakidalako irauten duela orainak ere geroan. Oierrek dioen bezala, tradiziotik edan eta tradizioa egin. Agur eta ohore. #17. Re: Mikel Laboa hil damartix ¦ 2008-12-01 ¦ 11:31Hitzezko kaiola bat egin nahi bagenuen, eta bertan Mikel Laboa utzi harrapatuta, XX. mende hasieran gertatutakoa hartu beharko genuke aintzat, eta esan: «Krisi handi bat hedatu zen, eta pintoreek, idazleek, musikariek inoiz baino garbiago ikusi zuten beren adierazpidearen gutxitasuna. Iraganetik jasotako modu eta hizkera guztiak faltsuak iruditu zitzaizkien, edo bestela hutsal, burgeskeria huts. Gero Lehen Mundu Gerra etorri zen, ordura arteko krudelena, eta hari Gernika, Auschwitz, Hiroshima jarraitu zitzaizkion, eta pintoreak, idazleak, musikariak, isiltasunaren mugetaraino joan ziren Herio Piztia Likitsaren aurkako obrak asmatu nahian. Herri tradiziora jo zuten, umeen edo burutik egindakoen adierazpen moduetara, hizkuntza eta hizkera arruntak ukatzen zituen sorkuntzara. Bereak egin zituzten, halaber, arte mota arbuiatu eta popular guztien formak. Bertolt Bretch, Tristan Tzara edo Paul Celan dira adibide. Eta Ungaretti eta John Cage. Eta Picasso eta Dubuffet. Roy Hart eta Joan Brossa. #19. Re: Mikel Laboa hil daEsan berriz esan ¦ 2008-12-01 ¦ 11:37"Gure hitzak esan berriz esan, ez daitezela ahaztu ez daitezela galdu" Desagertuko ez bagara, egunen batean konturatu beharko gara hitz horien garrantzi/zentzu/esanahiaz. Eskerrik asko, Mikel, berba horiek gure buru-bihotzetan grabatzearren. Beti herriarekin, betirako herriaren bihotzean: Bideoa: Hertzainak eta Guantanamera, Mikel Laboa taulan dela. #20. Re: Mikel Laboa hil daAitor Zuberogoitia ¦ 2008-12-01 ¦ 14:19Handietan handiena, inor gutxik bezala uztartu zituen herri tradizioa eta modernitatea. Piroteknia eta guzti lurperatzea merezi duzu, Mikel, kostako delako zure tamainako beste bat sortzea #21. Re: Mikel Laboa hil daondatz ¦ 2008-12-01 ¦ 11:46Eguzkiak urtzen du goian #22. Re: Mikel Laboa hil daIrune ¦ 2008-12-01 ¦ 11:59Mila esker, Mikel #23. Re: Mikel Laboa hil daUnai Fdz. de Betoño ¦ 2008-12-01 ¦ 11:59Laboa, Artze etorri duk hitaz galdezka #24. Re: Mikel Laboa hil daPablo ¦ 2008-12-01 ¦ 11:59Biniloa martxan jarri eta Laboa sartu da bere ahotsarekin... nola jarri hitzetan berak "airean" jartzen jakin duen hori guztia... #25. Re: Mikel Laboa hil daZaldieroa ¦ 2008-12-01 ¦ 12:06Bihotz!! aintzinako bihotz!! etxe txiki bat zara! ahula...hauskorra.....lau gelatako...... #26. Re: Mikel Laboa hil daImanol ¦ 2008-12-01 ¦ 12:12Morire come le allodole assetate sul miraggio O coma la guaglia passato il mare nei primi cespugli perché di volare non ha piú voglia. Ma non vivere di lamento come un cardellino accecato. (Giuseppe Ungaretti / Mikel Laboa) Hil, hegatxabal egartien modura ispilatze batean Edo, galeperraren modura itsasoa zeharkatu ondoren lehenengo sastraketan, hegan egiteko gogo gehiagorik ez duelako Baina ez aienez bizi kardantxori itsutu baten modura (Itzulp. JK Mugartza / Gatika) #27. Re: Mikel Laboa hil damikeldi ¦ 2008-12-01 ¦ 12:28.. beste batenetan loratuko den lehen irria izango da.. #28. Re: Mikel Laboa hil daAitziber Ubegun ¦ 2008-12-01 ¦ 14:19Zure begiek, ene maitia... #29. Re: Mikel Laboa hil daKatakumea ¦ 2008-12-01 ¦ 12:34Euskal musikaren gurasoetako bat!! #30. Re: Mikel Laboa hil dagotzon ¦ 2008-12-01 ¦ 12:37Lizardi, Rimbaud etorri duk hitaz galdezka #31. Re: Mikel Laboa hil daEdurne Koch Elizegi ¦ 2008-12-01 ¦ 12:45lili bat hartu, #32. Re: Mikel Laboa hil daZaldieroa ¦ 2008-12-01 ¦ 12:50 LA7 REm #33. Re: Mikel Laboa hil daoier u. ¦ 2008-12-02 ¦ 14:16Abesti honen bertsioa egin genuen: http://anpulubila.murgilduta.net/ Hor duzu. #34. Re: Mikel Laboa hil daIgortxu ¦ 2008-12-01 ¦ 12:54Herria eta Hizkuntza #36. Re: Mikel Laboa hil daiñaki olano ¦ 2008-12-01 ¦ 13:16Langile baten galderak liburu baten aurrean #37. Re: Mikel Laboa hil daKarlos ¦ 2008-12-01 ¦ 13:39hegazti erraria pausatu zen leihoan #38. Re: Mikel Laboa hil daBenito ¦ 2008-12-01 ¦ 13:43Haltzak ez dü bihotzik, #39. Re: Mikel Laboa hil dae-gor ¦ 2008-12-01 ¦ 13:45SORTERRIKO KOBLAK #40. Re: Mikel Laboa hil dajosu ¦ 2008-12-01 ¦ 13:59Hegazti errariak pausatu dira leihoan argia eta itzala bereizten diren lekuan argia eta itzala leihoan pausatu dira hegazti errariak (Hitzak: Joseba Sarrionandia. Musika: Mikel Laboa) #41. Beti gurekinleire narbaiza ¦ 2008-12-01 ¦ 14:24Gure oroitzapenak #43. Re: Mikel Laboa hil daMarti(n) ¦ 2008-12-01 ¦ 14:19Orain, hire maitale traketsa naun, #44. Re: Mikel Laboa hil daStrummer ¦ 2008-12-01 ¦ 20:22Eskerrik asko oparitutako doinu ederrengatik... Gaurko elur malutek tristuraz zuritu dute herria, xoria hegan doa, maite dugun xoria...!! #45. Re: Mikel Laboa hil damaiarritxu ¦ 2008-12-01 ¦ 20:33Mikel, zure ahots ezti goxoa betiko lagun izango dugu. Adiorik ez. #46. Re: Mikel Laboa hil daUnai Etxebeste ¦ 2008-12-01 ¦ 14:26...eta horrela ibiltzen gera #47. Re: Mikel Laboa hil daAlber ¦ 2008-12-01 ¦ 14:51Marisol bere lagun, emazte eta musari besarkada bat. Ez dut inon irakurri bere aipamenik baina berari esker Milkel iritsi da gureganaino. Bestela agian ez genuen entzungo: Zure begiek ene maitea.... #48. Re: Mikel Laboa hil datolon ¦ 2008-12-01 ¦ 14:59Berak kantatzen zuen kanta bat etorri zat gogora. Letra Jose Mendiage-na da, baina Mikelek sentimenduz kantatzen zuen. #49. Re: Mikel Laboa hil daAnder ¦ 2008-12-01 ¦ 15:02Oroitzen zaitudanean Mikel, sukaldean egoten gara, mahaia laurontzat iminita. Jaten-eta, eta zure melodiaren bat, edo hitz-jokoren bat datorkit burura, eta bota egiten dot bat-batean, eta laurok hasten dogu kanta abesten... eta nik, badakit, hemendik aurrera ere, jatorduko giro ondoan, zagozala. Agur eta ohore. #50. Re: Mikel Laboa hil daoargi ¦ 2008-12-01 ¦ 16:04Ibiltzean, gure bazterretan aurkituko zaitugu. Emakume leial batek merezi ta desio bezain gartsuki, Amen. #51. Re: Mikel Laboa hil daMikel ¦ 2008-12-01 ¦ 18:32Maisurik egon bada mundu honetan nor izango da Mikel Laboa baino -Oskorri #52. Re: Mikel Laboa hil daRafa ¦ 2008-12-01 ¦ 19:06Porque no engraso mis ejes, #53. Gerediaga elkarteari eskaeraborthuzai ¦ 2008-12-01 ¦ 19:32Ez dakit, omenaldi polita litzateke aurtengo Durangoko Azokaren kartela moldatu, eta Mikel Laboak ohiko zuen 'txapela' berexi horietako bat ipintzea... #54. Re: Mikel Laboa hil daJabi ¦ 2008-12-01 ¦ 19:49JosAnton Artzeren letra, Mikelek kantatua:
askatuko zaituen
zai ba zaude
zaude lasai
zaude ziur
askatuko zaituela
kateak itsusiak baitira hilotzen gorputzetan!!
#55. Re: Mikel Laboa hil daBertoko ¦ 2008-12-01 ¦ 20:58Albistea irrati bidez, Euskadi Irratiaren bidez hartu dot, goizeko solaskideak zirenean. Musika motak jarri nau adi. Ohi bestelako albistea. Bakoitzak egin dio bere omenaldia. Ondoren sailburuak. Albisteen ondotik, Xabier Lete izan da. Eguraldi zakarrak gogor astindu gaituen arren, euriak eta hotzak albiste latza ekarri arren, itsasotik gertu Txoria hegan egiten ikusi dot. #56. Re: Mikel Laboa hil daKarmele ¦ 2008-12-01 ¦ 21:31Ez da hiletarik egingo. Eta nola omenduko dugu? Nola esan Agur eta eskeerik asko? Ezin degu omenaldi publiko bat egin? Jaurlaritzak dio zerbait montatuko dula. Ondo dago hori, baina instituzio batek antola dezakeena oso formala izango da, eta ene ustetan pixkat otza. #57. Re: Mikel Laboa hil daJoxe Aranzabal ¦ 2008-12-02 ¦ 10:23Eskerrik asko denagatik, Mikel! Opari ederra utzi diguzu. #58. Re: Mikel Laboa hil daSOE ¦ 2008-12-01 ¦ 22:38Atahualpa Yupanki: #59. Dolu nazionalajoseba ¦ 2008-12-02 ¦ 11:58ez nau izutzen negu hurbilak baina... #60. Gogo eta gorputzaren zilbor hesteakArianne ¦ 2008-12-02 ¦ 15:41Kantu sorta mardula itsatsi diozu herri honen nortasunaren doinuari. Sormenerako ate guztiak ireki dizkiguzu euskaldunoi. Gorputzarena eten bada ere, zure gogoak gugan dirau eta ez dadila eten! Betiko gazte, betiko bizi. #61. Junkera, Jun, jun, joan... eta Laboa etorri.Martin Bereau ¦ 2008-12-02 ¦ 15:42Haria mehetu da baina ez da eten. Mendiaga, Xalbador, Lete, Artze, Yupanqui, Sarri, Atxaga, Tapia, Ruper, Gari edota Fermin kantuz, beti kantuz, lotzen zuen haria ez da eten. #62. Re: Mikel Laboa hil daLuistxo ¦ 2008-12-02 ¦ 10:51Kantu asko. Gure bazterrak. Une inportante eta goxoak gogoratzeko. Lili bat. Alabaren izena zor diogu honi. Gaberako aterbea. Txerokee diskorako egin zen honen bertsioa, Negu Gorriak-ena, neure euskal kantu faboritoa da. Atzo Laboaren beilategian Xabier Montoiari komentatu nion, Txerokee-ren bultzatzaileari, eta esan zidan ezetz, hobeak daudela disko hartan bertan, bereziki Bukaeraren Ama hil zaigu. #63. Re: Mikel Laboa hil daJosu Mendicute ¦ 2008-12-02 ¦ 18:38Nik Oier Araolazarekin konpartitzen dot, Izarren hautsa. Idatziz atzo. Podcastean gaur. #64. Re: Mikel Laboa hil daJanire Rodríguez ¦ 2008-12-02 ¦ 23:42"(heriotzak) ez nau ustekabean harrapatuko! Bizi naizeno bizitza kantatuko dut..." eta horrela egin eban. Eskerrik asko, Mikel eta agurrik ez, gero arte! #65. Re: Mikel Laboa hil daTarratian ¦ 2008-12-03 ¦ 10:12...zertarako den bizitza ikastera ondo iritsita joan zaigu. Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoMusika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|