|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Musikarien manifestua, Junkerari emandakoagatik protestan© cc-by-sa Sustatu ¦ 2008-11-28 ¦ 18:17 ¦ kulturaArgia.com-ek zabaldu duenez, manifestu bat kaleratu dute hainbat musikarik, eta sinadura bilketa bideratu, Kepa Junkerari Jaurlaritzak emandako 702.000 euroko dirulaguntza dela-eta. Eguneraketa ostirala, 18.00: Sinatzaileetarik batzuk ezagunak dira jada, tartean, Ruper Ordorika, Fermin Muguruza, Iņaki Salvador edo Gontzal Mendibil. Argiak dioenez, sinadura@gmail.com helbidera atxikimendua bidaliz egin daiteke bat manifestuarekin, baina albisteak ez dakar sinatzaileen berri. Manifestuak ez du izenbururik, behintzat Argiak PDF eran kaleratu duen bertsioan, eta bere testua honako hau da: ManifestuaEgun hauetan jakin da Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Etxebizitza Sailek 702.000 eurorekin lagunduko dutela Kepa Junkera musikariaren "kulturen arteko harremanak eta euskal musika hedatzeko eta berritzeko" egitasmoa. Testuinguruan jartze arren gogora dezagun 702.000 euroko kopuru hori dela Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak musikari guztien artean banatzeko duen hiru urteko diru poltsa, Euskadiko Soinuak programaren barruan. Behean sinatzen dugun musikariok, ohar honen bitartez ozenki salatu nahi dugu ez egitasmoa, baizik eta administrazioaren jokabidea, diru publikoa baita eta erabilitako argudioak kultura, berrikuntza eta hedapena. Erabakia iraingarria da hainbat kultur egitasmo eta kulturgilerekiko eta nabarmen uzten du administrazioko arduradunak zer irizpide eskas eta arbitrarioetan oinarritzen diren, nola egin nahi dioten aurre gure kulturak gaurko egoeran duen erronka larriari. Eta hori ez dagokigu guri bakarrik, gure ustez hori gizarte honek jasan behar ez duen kultur politika jarduera da. Erantzunak#1. Re: Musikarien manifestua, Junkerari emandakoagatik protestanikeler ¦ 2008-11-28 ¦ 11:23EAEn ez gaude txikikeriatan dirua galtzeko prest. Denak izan behar du Abiadura HANDIKO Trena, SUPERportua, e.a. #2. Re: Musikarien manifestua, Junkerari emandakoagatik protestanikeler ¦ 2008-11-28 ¦ 13:14Lehengo batean, "sustatukide" batek zioen autokritika beharrezkoa zela. Hona hemen kritika ederra neure buruari: "tontoa haiz, alderdiko karneta eskuratu eta aberastu egingo haiz, zergatik ez duk egiten?" #3. Re: Musikarien manifestua, Junkerari emandakoagatik protestanZabala ¦ 2008-11-28 ¦ 13:21Danaren kontra. #4. Musikarien manifestua, sinatzaileakSustatu ¦ 2008-11-28 ¦ 18:17Sinatzaileetarik batzuen izenak jakinarazi dituzte. Albiste honen arabera. honako hauek daude 250 lagunen artean: Ruper Ordorika, Gontzal Mendibil, Joseba Tapia, Txomin Artola, Mikel Markez, Iņaki Salvador, Jabier eta Fermin Muguruza, Ramon Lazkano, Sorkun, Gari eta Mikel Urdangarin. Euskadi Irratian esan dutenez, ez bakarrik musikariak, beste kulturgile batzuek ere sinatu dute manifestua #5. Re: Musikarien manifestua, sinatzaileakSustatu ¦ 2008-12-02 ¦ 16:26Argiak PDF honetan sinatzaileen zerrenda osoago bat aurkeztu zuen. #6. Junkerak web-gunea gazteleraz daukaAitor ¦ 2008-12-02 ¦ 16:21Junkeraren web-gunean sartu naiz, ea ezer jarri duen polemika honi buruz eta ikusi dut web-gunea gazteleraz daukala osorik: ea dirulaguntza honekin, hori euskaratzeko behintzat ematen dion. #7. Re: Musikarien manifestua, Junkerari emandakoagatik protestanEider ¦ 2008-12-03 ¦ 09:03Lotsagarria iruditzen zait. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagokultura gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|