|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Jardunaldiak: iragarpenak beti, kronikak zein gutxitanLuistxo Fernandez - Sustatu ¦ 2008-12-19 ¦ 10:28 ¦ hedabideakHan-hemenka (adibidez duela aste batzuk Benito Fizen Karrajuan) aipatu izan dut kontu hau; jardunaldiez a-posteriori zein gutxi kontatzen den. Sustatu.com-era ere, zenbatek bidaltzen duen honako topaketa, hizketaldi edo mintegiaren oharra. Beti esperantzarekin aretoa ez dela hutsik egongo, Sustatuko ohar horrek audientzia 20 lagunetik 25era igoko duen itxaropentsu. Bai, a-prioriko propaganda hori behar da. Baina, gero, kronikarik edo materialen argitalpenik gertatzen ez dela ikustean, galdetzen diot neure buruari: Bueno, zein zen kontu horren benetako interesa?
Ez ote luke izan behar beste modu batean?
Halakoak kontatzeko edo zabaltzeko gogoa sortzen ez zaigun bitartean, ez dugu blogosfera edo sareko komunikazio osasuntsurik izango euskaraz, nire ustez. Saiatuko naiz ematen beste argudio batzuk, Benito Fizek proposaturikoekin batera:
Benito Fizek dio: "Blogosfera eta Internet halako hausnarketa eta prozesuen tresna eta kanal osagarri gisa ikustea eskatzen du honek guztiak, ez soilik iragarki-taula." Bai horixe. Mesedez, ez erabili Sustatu fax makina bat balitz bezala. Iragarri gauzak, bai; baina, batez ere, kontatu gero zer esan den interesgarria, zein izan den anekdota, polemika, desesperantzarako puntua... Euskararen erronkak 21. mendeanKasua adibide batekin ilustratzeagatik, gogoan dut Donostian jardunaldi batzuk izan zirela Euskararen Nazioarteko Egunera begira, hitzaldi sorta interesgarri bat. Antolatzaileen artean, bik kargatu zuten oharra Sustatun, Euskararen Donostia Patronatuak, eta UEUk. Bakarra atera genuen, noski. Baina iritsi ziren hitzaldiok, eta inork ez zuen ezer bidali. Hitzaldi horietako bat zera izan zen: Euskararen erronkak 21. mendean, Andoni Egaņa bertsolari txapeldun eta idazlearena. Zein ote dira Euskararen erronkak 21. mendean? Jakin gabe geratu gara. Andoni Egaņak ez du blogik edo webgunerik eta ez ditu bertan azaldu erronka horiek. Eta hitzaldia antolatu zutenek, edo han entzule izan zirenek ere ez du inork kontatu. Beharbada izango da Internet ez dagoela 21. mendeko euskararen erronken artean. Erantzunak#1. Nik bidali nuen, bada, kronika batharitz rodriguez ¦ 2008-12-20 ¦ 03:41Bada, nik, aurrekoan, kronika bat bidali nuen Sustatura eta, nik ez dakidala zergatik, ez zen argitaratua izan. #2. Re: Jardunaldiak: iragarpenak beti, kronikak zein gutxitanBenito ¦ 2008-12-20 ¦ 17:08Luistxoren mezuan prentsa-bulego/arduradunentzako mezu subliminala barruntatzen dut ;-) Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohedabideak gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|