|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Homo proponit, sed Deus disponit© cc-by-sa Sustatu ¦ 2008-11-22 ¦ 09:43 ¦ zientziaEliseo Gil arkeologoari elkarrizketa egin diote Veleiako eskandaluaz. Ez du kasu zehatzen gainean erantzun nahi, salbu eta 15. mendeko esaldi latino batez, zeharka: "nork demostratu lehen aipua 15. mendekoa dela?" Bere defentsa nagusia da bera arkeologoa denez, piezen jatorri arkeologikoaz erantzun dezakeela, baina epigrafista ez denez, ezin du erantzun idazkunez. Eliseo Gil ez da sartzen Nefertiti edo euskarazko terminoen eztabaidan, elkarrizketatzaileak horretaz galdetzen dion arren. Kasu bakarrean erantzuten dio zertxobait, Homo proponit, sed Deus disponit agertzen dela-eta idazkunetan. 15. mendeko fraide baten liburuko esaldia omen da, eta horren aurrean zera erantzuten du Gilek: Nork demostratu dezake esaldi horren lehen agerpena 15. mendekoa dela? Atsotitzen Wordsworth hiztegian ageri da, adibidez, esaldi hori Thomas Kempisen dela, 15. mende hasierakoa. Wikipediaren Wikiquote proiektuan ere ageri da, Kempis frauidearen orrian. Esaldi latino klasikoa Gotzon Garete zendu berriaren atsotitzen lan mardulean ere ageri da euskarazko zenbait baliokiderekin, adibidez:
Erantzunak#1. Eliseo Gil, elkarrizketa ETB2nSustatu ¦ 2008-11-24 ¦ 15:35Gaur gauerdian (zehazki, astearteko 00:05ean) Eliseo Gil elkarrizketatuko dute ETB2 kanaleko Politicamente Incorrecto saioan. #2. Re: Eliseo Gil, elkarrizketa ETB2nSustatu ¦ 2008-11-25 ¦ 12:15Elkarrizketaren kronika hau argitaratu da gaia jarraitzen duen blog euskaldun honetan. #3. Re: Eliseo Gil, elkarrizketa ETB2nSustatu ¦ 2008-11-26 ¦ 10:54Elkarrizketaren parte bat sarean jarri du EITBk. Sonia Hernando aurkezleaz gain, Garikoitz Montaņes (Noticias de Alava) eta Alberto Barandiaran (Berria) kazetariak aritzen zaizkio galdezka Eliseo Gili. #4. Lurmen-en dokumentu batSustatu ¦ 2008-11-24 ¦ 18:00Eliseo Gilen enpresak, Lurmen-ek, kudeatzen duen Veleia.com webgunean ohar bat eta dokumentu bat jarri dute gaur, datu zientifikoak emanez. Aurkikuntzen datu estratrigrafikoak eta materialen datazio kimikoak dokumentatzen dira txosten horretan, aurkikuntzen antzinatasuna ziurtatzen omen dutenak. Ez dago idazkunen aipamenik. #5. Re: Lurmen-en dokumentu batSustatu ¦ 2008-11-25 ¦ 13:01Ricardo Gomez hizkuntzalariak Lurmen SL-k atzo zabaldutako agiriaren disekzio kritikoa egin du bere blogean. #6. Re: Homo proponit, sed Deus disponitSustatu ¦ 2008-11-26 ¦ 10:21Joseba Lakarraren hitzak eta iritziak, gaur Berriak argitaratutako artikuluan. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagozientzia gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|