Itzuli orri nagusira Bidali hau

Veleiako aurkikuntzek ez dutela oinarririk zabalduko du gaur Diputazioak

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2008-11-19 ¦ 16:01 ¦ historia

Gaur arratsaldean eman behar ditu Arabako Foru Aldundiak Veleiako aurkikuntzak ikertu dituen batzordearen txostena. Baina Lorena Lopez de Lacalle Kultura arduradunaren agerpena baino lehen, EITBk aurreratu du adituek baztertu egin dutela euskarazko idazkien antzinatasuna, eta aurkikuntza batzuk faltsuak izan litezkeela ere uste dutela. Prozesu arkeologikoan "zehaztasun falta" eta "manipulazioa" egon dela ere ba omen dakar txostenak.

Erref.: Veleiako aurkikuntzek ez dutela oinarririk zabalduko du gaur Diputazioak (www.eitb.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Veleiako aurkikuntzek ez dutela oinarririk zabalduko du gaur Diputazioak

joseba ¦ 2008-11-19 ¦ 21:17

ondo gaude ! iruzur horrek zigorren bat mereziko du, ala? nola liteke horrelako ganoragabekeria gertatu izana?

#2. Scotch Brite

Jozulin ¦ 2008-11-19 ¦ 22:44

Azkenean agertu da hemen ere *Scotch Brite*-a. "Edan, ian, lo..." politegia zen egia izateko.

#3. Re: Veleiako aurkikuntzek ez dutela oinarririk zabalduko du gaur Diputazioak

denak penagarri ¦ 2008-11-19 ¦ 23:47

Zelan da posible bola hau handitzen joatea bi lurte luzez, hain argiak baziren faltsukeriaren aldeko zantzuak? Nora begira egon dira herri honetako jakintsuak? Nork zuzentzen gaitu? Hau guztiau inori benetan interesatzen zaio? lotsagarria da kontua hau, luze eta zabal, baina lotsagarri batez ere herri honen erakunde ofizial guztien partetik. Eta orain lur eman nahi izango diote, bestela baitakoan... joder con "Euzkadi"... dana jantxakurrez josita.

#4. aitaren ta semiaren...

Aita Barandiaran ¦ 2008-11-19 ¦ 23:58

Harrigarriena izan da erromatarren garaiko lorontzi horietako batean Eskorbuto-ren pintada bat zegoela, antikristo ta guzti. Zenbat buelta hilobian ezertarako!

#5. Re: Veleiako aurkikuntzek ez dutela oinarririk zabalduko du gaur Diputazioak

Juanma ¦ 2008-11-20 ¦ 07:00

Mesedez, utzi diezaiogun denbora tarte bat Eliseo Gilek gidatutako taldeari haien erantzuna emateko. Azken txosten hau zenbait adituren ondorioa da, baina ez ditzagun epaitu aurkikuntzak soilik txosten horren haritik.

Altamirako margoak aurkitu zirenean ere aditu gehienak ados zeuden: margolan horiek erabat faltsuak omen ziren.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz