|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Interneteko liburutegi digitalak: diseinua eta ustiatzeaIņaki Alegria - IXA taldea ¦ 2008-11-19 ¦ 12:57 ¦ internetHAP masterraren programaren barruko hitzaldia (gaztelaniaz), Rafael Carrascoren eskutik. Azaroaren 24an, astelehena. Arratsaldeko 4etan. Korta eraikinaren areto nagusia. UPV-EHU. Donostia. Interneteko liburutegi digitalak: diseinua eta ustiatzea. 1. atala: Miguel de Cervantes liburutegi digitalaren esperientzia 2. atala: liburutegi digitalak sare sozialean Rafael Carrasco fisikan doktorea da eta Alacanteko unibertsitateko Lengoaia eta Sistema Informatikoen katedraduna. Miguel de Cervantes liburutegi digitalaren zuzendari laguntzailea da. Argitalpen ugari egin ditu ospe handiko aldizkari zein kongresutan, eta hainbat gairen inguruan zuzendu ditu proiektuak, hala nola, automata probabilistikoak, gramatika-ikasketa zorizko laginetatik, neurona-sareak, etiketatze-lengoaiak eta liburutegi digitalak, egoera finituetako makinak eta itzulpen automatikoa. Erantzunak#1. Re: Interneteko liburutegi digitalak: diseinua eta ustiatzeaIņaki ¦ 2008-11-25 ¦ 11:02Oso interesgarria izan zen, batez ere etorkizunari begira duten proiektuen inguruan aritu zenean (liburutegi digitalak sare sozialean atalean). Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagointernet gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|