Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

www.krutwig.org webgunea

Jon Artola Artano - krutwig google-taldea ¦ 2008-11-15 ¦ 12:10 ¦ Kultura

Gaur 10 urte beteko dira Federico Krutwig Sagredo euskaltzain, idazle eta intelektual euskalduna zendu zela. Data hori gogoan hartuta www.krutwig.org webgunea sortu da.

Publizitatea

Gaur, 2008ko Azaroak 15, 10 urte betetzen dira Federico Krutwig Sagredo euskaltzain, idazle eta intelektual euskalduna zendu zela.

Data hori gogoan hartuta eta Federico Krutwig Sagredo-ren lana jasotzeko asmoarekin, ondoko web gune xumea sortu berri dela jakinarazten dizuegu:

www.krutwig.org

Web gune hau lantalde erabat amateur batek garatua da, eta oraindik eraikitze prozesuan dago. Horregatik, ondorengo asteetan material gehiago sartzen jarraituko da:

  • Krutwig jaunari ETB-k eginiko ordu erdiko elkarrizketaren bideoa.
  • Krutwig jaunak garaturiko ‘Sophopolis’ hiri unibertsitarioaren inguruko materiala.
  • Hitzaldi desberdinen audioak. - …

Era berean, eskertuko genuke Federico Krutwig Jaunaren inguruko edozein motatako material izan ezkero, gurekin kontaktuan jartzea beraren katalogaziorako...

Erantzunak

#1. Federico Krutwig-en elkarrizketaren bideoa jada ikusgai

Jon Artola ¦ 2008-12-05 ¦ 16:49

Jada ikusgai dago www.krutwig.org webgunean, ETB2-ko'Forum' saiorako David Barberok Federico Krutwigi eginiko elkarrizketaren bideoa

Erantzun artikulu nagusiari

Pil-pilean!

Erantzun gehien izan dituzten albisteak