|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Berdintasunerako Defentsoriari erantzunezSustatu.com ¦ 2008-11-13 ¦ 09:10 ¦ kulturaBerdintasunerako Defentsoria Erakundetik salaketa jaso du Gerediaga Elkarteak, Durangoko Azokaren antolatzaile den aldetik, 43. edizioa iragartzeko kartelak emakumeak diskriminatzen dituela arrazoituz. Hona hemen Gerediaga Elkarteak adierazten duena (Durangoko Azokaren webgunean ere argitaratu da ohar hau). Harriduraz hartu dugu salaketa hori publiko egiteko erabili duten prozedura. Defentsoriatik salaketa idatziz jaso eta Gerediaga Elkarteak alegazioak aurkezteko izan duen epea amaitu orduko, hau da, prozedura administratiboa irekia izan den bitartean, zabaldu du publikoki Berdintasunerako Defentsoriak salaketa. Egiten den salaketaren gainean hau da adierazi nahi duguna:
Gerediaga Elkartea beti izan da adierazpen askatasunaren alde eta beti babestu ditu autore eskubideak. Gerediaga Elkarteak Azokako ateak zabal zabalik izan ditu beti eta orain ere baditu, emakumeak, gizonezkoak, euskaldunak, kanpotarrak, euskaltzaleak edota interesa duen edonor euskal kulturaren egutegiko topaketa nagusian hartzeko. Abenduaren 5etik 8ra egingo den 43. Euskal Liburu eta Disko Azoka ahalik eta erakargarriena egiten lan egin du Gerediaga Elkarteak orain arte eta horretan jarraituko dugu. Ez dugu gai honekin eztabaidarik piztu gura. Herri honetako emakume eta gizonen sen onaren esku uzten dugu kartelari buruz bakoitzak izan dezakeen iritzia. Gerediaga Elkarteak, azkenik, a genero, arraza, erlijio, ideia edo beste arrazoiren bategatik diskriminazioarik jasan dutenei elkartasuna adierazten die. Erantzunak#1. Durango Udalaren eskaerak GerediagariSustatu ¦ 2008-11-13 ¦ 09:41Durangoko Udaleko Berdintasunerako alorrak bi gutun bidali dizkio Gerediaga elkarteari, El Correok dioenez. Batean kartela erretiratzeko eskatzen diote, bestean lehiaketetan berdintasunaren printzipioak errespetatzeko. Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako Defentsa Erakundearen eskaeraren jatorrian, pertsona batek egindako salaketa partikularra dago. #2. Re: Berdintasunerako Defentsoriari erantzunezLutz Long ¦ 2008-11-13 ¦ 10:37Erotzen ari gara, baina guztiz guztiz. Ridikulo txatxueneraino iristeko moduan gabiltza. Txapel bat agertu dela-eta Jaurlaritza eta Udala aztoratuta, eta laster igual Nazio Batuak ere tartean sartuko da. #3. Re: Berdintasunerako Defentsoriari erantzunezMesedez... ¦ 2008-11-14 ¦ 00:04«38 emakumezkok eta 37 gizonezkok osatzen dute Legebiltzarra. Zer ekarri du emakumeak politikara? #4. Re: Berdintasunerako Defentsoriari erantzunezmartix ¦ 2008-11-14 ¦ 10:24Meneame-n ere azaldu da kontua: Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagokultura gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|