Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Psikomotrizitate jardunaldiak

Hik Hasi - Hik Hasi ¦ 2008-11-21 ¦ 11:26 ¦ Hezkuntza

Aurten, X. Hik Hasi Topaketak prestatzen ari gara eta ikasturtean zehar ere, hainbat jardunaldi antolatuko ditugu. Lehena, azaroaren 28an eta 29an izango da, DONOSTIAN eta DURANGON, hurrenez hurren. "Psikomotrizitate Praktika Haur Hezkuntzan: Pedagogia koherente baten bila" izenburupean egingo dugu jardunaldia eta gurekin izango da, besteak beste, Carles Font Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea.

Publizitatea

Hau izango da jardunaldien egitaraua:

  • AZAROAren 28an (ostirala) DONOSTIAko Irakasle Eskolan, EHUn.

9:00 Karpetak banatzea eta sarrera.

9:30 Psikomotrizitate Praktika Haur Hezkuntzan: haur txikiaren hezkuntzan eta garapen globalean duen garrantzia, haur txikiaren eskola prozesuan ekarpenak. Hizlaria: Alvaro Beņaran. Pedagogia terapeutikoan lizentziatua. Aucouturier praktika psikomotrizista eta Bergarako Psikomotrizitate Eskolako irakaslea.

11:00 Atsedenaldia.

11:30 Antzuolako Herri Ikastetxeko esperientzia. Hizlariak: Antzuolako andereņoak.

13:30 Bazkaria.

15:30 *Onar al ditzakegu eskoletan haurrek askatasunez nolakoak diren esateko aukera emango dieten segurtasun espazioak?. Plazerraren printzipioa. Bilaketaren pedagogia. “Adierazpen libre”-ak zerbait esaten al digu?. Baretasun psikikoa: Beharrezkoa al da eskolan psikismoarentzako espaziorik?.* Hizlaria: Carles Font. Eskolako eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea. (Gaztelaniaz)

17:30 Mahai ingurua eta elkarrizketa. Carles Font eta Alvaro Beņaran.

18:30 Amaiera.

-----

  • AZAROAren 29an (larunbata) DURANGOko Musika Kontserbatorioan.

8:45 Karpetak banatzea eta sarrera.

9:00 Psikomotrizitate Praktika Haur Hezkuntzan: haur txikiaren hezkuntzan eta garapen globalean duen garrantzia, haur txikiaren eskola prozesuan ekarpenak. Hizlaria: Elena Herran. Psikomotrizista eta Psikologoa. EHUko irakaslea.

10:00 Antzuolako Herri Ikastetxeko esperientzia. Hizlariak: Antzuolako andereņoak.

11:00 Atsedenaldia.

11:30 *Onar al ditzakegu eskoletan haurrek askatasunez nolakoak diren esateko aukera emango dieten segurtasun espazioak?.Plazerraren printzipioa. Bilaketaren pedagogia. “Adierazpen libre”-ak zerbait esaten al digu?. Baretasun psikikoa: Beharrezkoa al da eskolan psikismoarentzako espaziorik?.* Hizlaria: Carles Font. Eskolako eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea. (Gaztelaniaz)

13:30 Mahai ingurua eta elkarrizketa. Carles Font eta Elena Herran.

14:00 Amaiera.

-----

Informazio gehiago eta izena ematea: www.hikhasi.com edo 943 371 408 telefono zenbakian.

Erantzun artikulu nagusiari

Pil-pilean!

Erantzun gehien izan dituzten albisteak