|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Kartel hau matxista omen daAritz Zabala, Durangoko Azoka ¦ 2008-11-12 ¦ 10:16 ¦ argazkia
Duela aste batzuk erakutsi genizuen kartel hau, baina orain berriz albiste da, Eusko Jaurlaritzako Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako Defentsa Erakundeak matxista iritzi diolako Gizon ikusezina Azokan lemari, berez lema hori kartelean ageri ez den arren. Karteleko pertsonaia gizonezko edo emakumezkoa den, hori ere ez da ondoegi nabari, egia esateko. Erantzunak#1. Aurreko kartelak ere matxistakLuistxo ¦ 2008-11-12 ¦ 10:30Eta iazkoa? Olentzero! Non dago Mari Domingi? Eta 2005ekoa? Kontorsionista! Emakumezkoa, bai, baina malla estu-estu horiekin, erabilpen sexista argia, ezta? #2. Eta galtzak agertuko balira?Xaun ¦ 2008-11-19 ¦ 18:13Eta kartelean txapelaren ordez pertsona ikusezinaren galtzak agertuko balira? Emakumeek ere erabiltzen dituzte galtzak. Bada, emakumeek ere erabiltzen dituzte txapelak, euskal bonetak, kartelekoaren igual-igualak (esaterako, ikus gaurko BERRIAren azken orrialdea) eta beste modelo batzuetakoak. #3. Emakume ikusezinaEneko ¦ 2008-11-12 ¦ 10:53Wikipediatik aterata Emakume ikusiezina -ren irudia erabili dezakete, eta lema bezala "Emakume ikusiezina Azokan". Edota bikotea osatu "gizon" ikusezinarekin: "Bikote ikusezina azokan", aldizkari baterako polita. Emakume ikusiezina pertsonaiari buruzko informazioa Wikipedian . Behar izanez gero, izenburu bereko, The Invisible Woman filma dago. #4. Re: Kartel hau matxista omen daJosu Mendicute ¦ 2008-11-12 ¦ 10:54Nik uste dot berdinkerien obsesioan bizi garela. Horrelako gauzetan gizon baten figura bakarrik agertu ezkero, salatzen dugula horrelakoak direla desberdintasun guztien en iturri. Kasu honetan, leloak bai, baina kartelak ez du ezta gizonezkorik erakusten. Txapela bai, baina gizonezkoekin lotzen dugun arren (eta horren egokitasunaren inguruko eztabaidetan sartu barik)... sanandresetan, santotomasetan eta abarretan dagoeneko ez dit sorpresarik eragiten neska bat txapela jantzita ikusteak. Durangokoa matxista baldin bada, Eibarko Sanandresetako kartela ere bai... eta akzesita, berriz, hembrista. Mezu hau merezi ote zuen ere zalantzak ditut. Hobe nuen excel ariketekin jarraitu. Gero arte. josu. #5. Anjel Lertxundiren eta autorearen iritziakSustatu ¦ 2008-11-12 ¦ 11:10Urrian ere izan zen komentariorik honen inguruan. Anjel Lertxundik aipatu zuen kontua Hitz Beste bere zutabean (Ikusezina nor?), eta Aritz Zabala autoreak erantzun egin zion handik egun batzuetara. Bi iritziak elkarren jarraian irakur daitezke Sareinak blogean. #6. Re: Anjel Lertxundiren eta autorearen iritziakAnder ¦ 2008-11-12 ¦ 13:35Arrazoia du Aritz egileak hor ageri den iritzian. Betaurreko horiek emakumezkoarenak dira, seguro. Isabel Coixetenak edo. #7. Re: Kartel hau matxista omen daPlaza ¦ 2008-11-12 ¦ 11:48Tontokeria hutsa. Mendikutek esan dauen moduan Bardintasun berdinkeria bihurtzen da batzutan. #8. Eta "gizona bere bakardadean" ????Zaldieroa ¦ 2008-11-12 ¦ 12:07Kartelak ez du berdintasunaren alde egiten, hortan dudik ez dago, eta ez du giza eskubideen alde egiten, eta ez du zalantzan jartzen arrazakeria. Baina kontua da ezin gaitezkeela ibili guretzat sakratuak diren gauzak gure hitz eta lanetan islatzen beti. Bestela "kredo" baten antza hartuko zuten hitz eta ekintza guztiek, eta hori oso astuna da. #9. Re: Kartel hau matxista omen damartix ¦ 2008-11-12 ¦ 13:47Ba, niri iruditzen zait Emakunde oso erakunde matxista dela, gero eta matxistagoa, gainera. Aurrena, iragarki bat atera zuten, "benetako" gizonek nolakoak izan behar genuen esateko edo. #10. Re: Kartel hau matxista omen daMontse Maritxalar ¦ 2008-11-12 ¦ 14:31Erreflexiorako: #11. Re: Kartel hau matxista omen dal.k. ¦ 2008-11-12 ¦ 22:41Uste nuen berdintasunerako bidean gauza garrantzitsuagoak zeudela. Oker omen nengoen... edo baten bat zoratu egin da. #12. Re: Kartel hau matxista omen daXabier Larraņaga ¦ 2008-11-13 ¦ 10:59Bene-benetan, eztabaida hau erabat txatxua iruditzen zait. Urte askotan emakumeak (edo emakumeek) jasan duten zapalkuntza gainditu beharrak beste "dogma" batzuk sortu dizkigu. Orain arte indarrean zeuden aurreiritziak alboratu nahiez, gogorrago batzuk sortzen ari gara, "politikoki zuzena" omen denaren inguruan. #13. Diseinatzaile baten iritzia / GerediagaSustatu ¦ 2008-11-13 ¦ 12:25Igotz Ziarreta diseinatzaileak Aritz Zabalaren eta bere lanaren aldeko idatzia atera du bere blogean. Durangoko Azokaren antolatzaileak, Gerediaga elkarteak, bestalde, oharra egin du publiko, eta horrekin beste hari bat ireki dugu Sustatun. #14. Emakumea, "txapela buruan eta ibili munduan"... baita Durangon ereXaun ¦ 2008-11-19 ¦ 18:22Eta kartelean txapelaren ordez pertsona ikusezinaren galtzak agertuko balira? Emakumeek ere erabiltzen dituzte galtzak. Bada, emakumeek ERE erabiltzen dituzte txapelak, euskal bonetak, kartelekoaren igual-igualak (esaterako, ikus gaurko BERRIAren azken orrialdea) eta beste modelo batzuetakoak. #15. Re: Kartel hau matxista omen daTzopo ¦ 2008-11-20 ¦ 22:05Eztabaidari punta gehiago ateratzeko ezinbertzekoa da aipatzea Alemanian euskal boneta janztea debekatu dioten emakumezko irakasle horrena, fede erlijiosoa nabarmentzea delakoan, eskola laiko batean. Txapela kentzeko moduko neurri berdintzailea ote? #16. Txapela ezin eraman ikastetxeanSustatu ¦ 2008-11-25 ¦ 09:48Alemaniako txapelaren 2007ko kasu horren berri aurkitu dugu prentsan, ez ordea argazkirik. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoPortadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|