Teknologia albisteak
16

Kartel hau matxista omen da

Erabiltzailearen aurpegia
Aritz Zabala, Durangoko Azoka
2008-11-12 : 11:11

Duela aste batzuk erakutsi genizuen kartel hau, baina orain berriz albiste da, Eusko Jaurlaritzako Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako Defentsa Erakundeak matxista iritzi diolako Gizon ikusezina Azokan lemari, berez lema hori kartelean ageri ez den arren. Karteleko pertsonaia gizonezko edo emakumezkoa den, hori ere ez da ondoegi nabari, egia esateko.

URLA: http://www.noticiasdegipuzkoa.com/ediciones/2008/11/12/mirarte/cultura/d12cul68.1338080.php

Erantzunak

Luistxo
2008-11-12 : 11:30

Eta iazkoa? Olentzero! Non dago Mari Domingi?


Eta 2005ekoa? Kontorsionista! Emakumezkoa, bai, baina malla estu-estu horiekin, erabilpen sexista argia, ezta?


Eneko
2008-11-12 : 11:53

Wikipediatik aterata Emakume ikusiezina -ren irudia erabili dezakete, eta lema bezala "Emakume ikusiezina Azokan". Edota bikotea osatu "gizon" ikusezinarekin: "Bikote ikusezina azokan", aldizkari baterako polita.


Emakume ikusiezina pertsonaiari buruzko informazioa Wikipedian .


Behar izanez gero, izenburu bereko, The Invisible Woman filma dago.


Josu Mendicute
2008-11-12 : 11:54

Nik uste dot berdinkerien obsesioan bizi garela. Horrelako gauzetan gizon baten figura bakarrik agertu ezkero, salatzen dugula horrelakoak direla desberdintasun guztien en iturri.


Kasu honetan, leloak bai, baina kartelak ez du ezta gizonezkorik erakusten. Txapela bai, baina gizonezkoekin lotzen dugun arren (eta horren egokitasunaren inguruko eztabaidetan sartu barik)... sanandresetan, santotomasetan eta abarretan dagoeneko ez dit sorpresarik eragiten neska bat txapela jantzita ikusteak.


Durangokoa matxista baldin bada, Eibarko Sanandresetako kartela ere bai... eta akzesita, berriz, hembrista.


Mezu hau merezi ote zuen ere zalantzak ditut. Hobe nuen excel ariketekin jarraitu. Gero arte.
josu.


Sustatu
2008-11-12 : 12:10

Urrian ere izan zen komentariorik honen inguruan. Anjel Lertxundik aipatu zuen kontua Hitz Beste bere zutabean (Ikusezina nor?), eta Aritz Zabala autoreak erantzun egin zion handik egun batzuetara.


Bi iritziak elkarren jarraian irakur daitezke Sareinak blogean.


Plaza
2008-11-12 : 12:48

Tontokeria hutsa. Mendikutek esan dauen moduan Bardintasun berdinkeria bihurtzen da batzutan.


http://www.karrikiri.org/karrikak/108.html


Zaldieroa
2008-11-12 : 13:07

Kartelak ez du berdintasunaren alde egiten, hortan dudik ez dago, eta ez du giza eskubideen alde egiten, eta ez du zalantzan jartzen arrazakeria. Baina kontua da ezin gaitezkeela ibili guretzat sakratuak diren gauzak gure hitz eta lanetan islatzen beti. Bestela "kredo" baten antza hartuko zuten hitz eta ekintza guztiek, eta hori oso astuna da.



Oharra:"Gizona bere bakardadean" liburua agertu zenean esaterako.....emakumea falta zela begibistakoa bada.....akabo!!!



Beroharra: niri kartela oso polita iruditzenzat!!

Ander
2008-11-12 : 14:35

Arrazoia du Aritz egileak hor ageri den iritzian. Betaurreko horiek emakumezkoarenak dira, seguro. Isabel Coixetenak edo.



Eta Gerediaga elkarteak kartela aldatu behar badu, erreza dute esateko: zuzendu dugu, emakumezko ikusezin bat gehitu diogu bertsio berriari.

martix
2008-11-12 : 14:47

Ba, niri iruditzen zait Emakunde oso erakunde matxista dela, gero eta matxistagoa, gainera. Aurrena, iragarki bat atera zuten, "benetako" gizonek nolakoak izan behar genuen esateko edo.

Eta orain esaten digute txartel honetan ez dagoela emakumerik.

Zer esan nahi dute, ba? Emakumeek ezin dugula horrelako txapelik, ez betaurrekorik jantzi? Horrelakoak jazten dituena ez dela "emakume"?. Emakume guztiek izan behar dutela adats luzea, soineko edo gona eta takoiak?

Hori baino kontu matxistagorik, gutxi aditu ditut nik.

Niri haiek iruditzen zaizkit niri matxistak, eta, batez ere, homofoboak eta lesbianofoboak

Montse Maritxalar
2008-11-12 : 15:31

Erreflexiorako:

Eta zergatik ez jarri: "Gizaki ikusezina Azokan"?



Montse



> Duela aste batzuk erakutsi genizuen "kartel hau,":http://sustatu.com/1222771529 baina orain berriz albiste da, Eusko Jaurlaritzako "Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako Defentsa Erakundeak":http://www.portuigualdad.info/blog-es/archive/2007/09/15/eusko-jaurlaritza-emakumeen-eta-gizonen-berdintasunerako-defentsa-erakundearen-egoitza-zabaldu-da matxista iritzi diolako *Gizon ikusezina Azokan* lemari, berez lema hori kartelean ageri ez den arren. Karteleko pertsonaia gizonezko edo emakumezkoa den, hori ere ez da ondoegi nabari, egia esateko.

> URLA: http://www.noticiasdegipuzkoa.com/ediciones/2008/11/12/mirarte/cultura/d12cul68.1338080.php

l.k.
2008-11-12 : 23:41

Uste nuen berdintasunerako bidean gauza garrantzitsuagoak zeudela. Oker omen nengoen... edo baten bat zoratu egin da.

Xabier Larrañaga
2008-11-13 : 11:59

Bene-benetan, eztabaida hau erabat txatxua iruditzen zait. Urte askotan emakumeak (edo emakumeek) jasan duten zapalkuntza gainditu beharrak beste "dogma" batzuk sortu dizkigu. Orain arte indarrean zeuden aurreiritziak alboratu nahiez, gogorrago batzuk sortzen ari gara, "politikoki zuzena" omen denaren inguruan.



Denok dakigu euskal kulturgintzan emakumeek izan duten eginkizuna; baita, gaur egun ere, zer nolako lan esanguratsua egiten duten. Askotan isiltasunean aritzen omen dira... egia izan daiteke hori, gizarteak ez dituela lehen mailako gizonen pare jartzen, etab. Baina horrek ez du esan nahi ezinbestekoa denik leku guztietan emakumezko-gizonezko kopuru bateratua egotea. Gizonaren irudia jartzen den bakoitzean, ezinbestez, emakumearena ere jarri behar bada (kulturan, politikan, ekonomian, erlijioan, kirolean... edozein esparrutan) emakume "lorontzia"ren figura indartzen ari gara; hau da, sarri askotan emakume horiek ez daude hor duten balioagatik, "berdinkeriaren" izenean baizik.



Kartel batek sortu digu oraingoan eztabaida. Artista batek (nork daki zegatik, artista bakoitza bere zoroak bizi omen du) bere gustura aurkeztu duen artelan bat ez omen da politikoki zuzena, emakumea agertarazten ez duelako, eta erakunde ofizial batek (zentsura ofizialak, beraz) kartela erretiratzeko eskatu du. Inork ez du aipatu edozein artelanek beti uzten duela "ikusezin" norbait: emakume bakarra agertuko balitz, gizonak ikusezin izango lirateke; zuri bat agertuko balitz, euskaldun beltzak, horiak edo bestelakoak (horiek ere existitzen dira, nahiz eta ikusezinak izan) diskriminatuta egongo lirateke; pertsona osasuntsu bat jartzeak gutxitasun fisiko edo psikikoak (era berean, sarri, ikusezinak) are ikusezinago izango lirateke.



Esan nahi nuena da, utz dezagun artista hori bakean, bere lana aurkeztu eta lehiaketa irabazi du. Kartela batzuen gustukoa izango da eta beste batzuena ez, baina horrek ez dio inola ere administrazioko erakunde bati (berdintasunerako bulegoari, alegia) inkisidore lana egiteko eskubiderik ematen. Badute aurreragoko lanik! Horrela hasiz gero, ez dakit nola bukatuko dugun.

Sustatu
2008-11-13 : 13:25

Igotz Ziarreta diseinatzaileak Aritz Zabalaren eta bere lanaren aldeko idatzia atera du bere blogean.


Durangoko Azokaren antolatzaileak, Gerediaga elkarteak, bestalde, oharra egin du publiko, eta horrekin beste hari bat ireki dugu Sustatun.


Xaun
2008-11-19 : 19:13

Eta kartelean txapelaren ordez pertsona ikusezinaren galtzak agertuko balira? Emakumeek ere erabiltzen dituzte galtzak. Bada, emakumeek ere erabiltzen dituzte txapelak, euskal bonetak, kartelekoaren igual-igualak (esaterako, ikus gaurko BERRIAren azken orrialdea) eta beste modelo batzuetakoak.



Nere ustez kartel hau ez da sexista. Ezin dugu txapela soilik gizonezkoekin identifikatu. Ez dakigu zein dagoen txapel horren azpian, ez baitugu ikusten. Irudimena librea eta hegalaria da... ez dezagun irudimena ere -keria eta -ismo-ekin lotu / kateatu / estutu!

Xaun
2008-11-19 : 19:22

Eta kartelean txapelaren ordez pertsona ikusezinaren galtzak agertuko balira? Emakumeek ere erabiltzen dituzte galtzak. Bada, emakumeek ERE erabiltzen dituzte txapelak, euskal bonetak, kartelekoaren igual-igualak (esaterako, ikus gaurko BERRIAren azken orrialdea) eta beste modelo batzuetakoak.



Horrez gain, Irun eta Hondarribiko alardeetan, besteak beste, txapela buruan joaten dira hainbat emakume, alarde parekidean (txibilitero, danborrari, eskopetari, zaldizko, kapitain, banderadun, kantinera...) nahiz baztertzailean (soilik kantinerak).



EAEko polizia autonomikoan ere hainbat emakume txapela buruan...



Nere ustez kartel hau ez da sexista. Ezin dugu txapela soilik gizonezkoekin identifikatu. Ez dakigu zein dagoen txapel horren azpian, ez baitugu ikusten. Irudimena librea eta hegalaria da... ez dezagun irudimena ere -keria eta -ismo-ekin lotu / kateatu / estutu!

Tzopo
2008-11-20 : 23:05

Eztabaidari punta gehiago ateratzeko ezinbertzekoa da aipatzea Alemanian euskal boneta janztea debekatu dioten emakumezko irakasle horrena, fede erlijiosoa nabarmentzea delakoan, eskola laiko batean. Txapela kentzeko moduko neurri berdintzailea ote?

Zaila da ikusezinak eta ezin ikusiak bereiztea, bereziki Durangokoa bezalako azoketan. Nire irudiko, egia da izenburua arduragabea dela. Benetako erreferente literarioa begi bistatik kentzen du: gizon ikusezina horren lotsagabe, azoka baten erdian? Iruzurtia izan behar du, truku polit baina hutsa: txapela horren azpian ez dago inor.

Sustatu
2008-11-25 : 10:48

Alemaniako txapelaren 2007ko kasu horren berri aurkitu dugu prentsan, ez ordea argazkirik.


Erantzun

Sartu