Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

ETAk "beti" euskal kantuen hitzak erabiltzen omen ditu enkriptazio gako gisa

Sustatu ¦ Da! ¦ 2008-11-12 ¦ 08:53 ¦ Politika

ETAk PGP enkriptazio sistema erabiltzen duela argitaratu zuen atzo Vocento taldeko egunkari pare batek. Beste datu esanguratsu bat ere badakar erreportaiak: "ETAkideek beti euskarazko abestien ahapaldiak aukeratzen dituzte gako gisa." Ez batzuetan bakarrik, beti-beti. Sustatuko erantzunetako kaptxa sisteman bezala, agian. Gaiak Zabaldun utzi duen eztabaida harira egin dugu lotura.

ETAk "beti" euskal kantuen hitzak erabiltzen omen ditu enkriptazio gako gisa

Publizitatea

Erantzunak

  • Re: ETAk "beti" euskal kantuen hitzak erabiltzen omen ditu enkriptazio gako gisa

    Edorta ¦ 2008-11-12 ¦ 09:19

    Beno, argi dago orduan musikari euskaldunek ETA-ri lagundu egiten diotela.
    Musikari euskaldunak kartzelara denak!

    Erantzun honi
  • Instrukzioak

    Jozulin ¦ 2008-11-12 ¦ 09:34

    Komandokideok, agur:

    Baratzeko pikuak
    hiru txorten ditu (Bis)
    neska mutil-zaleak
    hankak arin ditu
    ai, oi, ei, hankak arin ditu
    Baratzeko pikuak
    hiru txorten ditu.

    Badakizue: Ulertzaile onari, hitz gutxi.


    Jozulin, Komando (arta)burua.

    Erantzun honi
  • ETAren gakoak hausteko baliabideak

    Luistxo ¦ 2008-11-12 ¦ 09:47

    Hona zenbait baliabide lagungarri izan daitezkeenak ETAk enkriptatutako materialetan gakoak askatzeko (eta baita Sustaturen kaptxa gainditzeko):

    Eusko Ikaskuntzaren Euskal Kantutegia

    Musikazblai, hitzak eta beste hainbat gauza.

    Haur eta nagusientzako kantutegiak, zip fitxategietan konprimituak.

    Euskal poesiaren biltegia. Olerki hauetarik asko musikatu izan dira, jakina.

    Erantzun honi
  • Re: ETAk "beti" euskal kantuen hitzak erabiltzen omen ditu enkriptazio gako gisa

    xa2er ¦ 2008-11-12 ¦ 13:34

    Captcha berriak erabili ditzazten nire proposamenak ETAkoei:

    "ETA, deja ______ discoteca."

    "_____ a mi patria"

    "Donde se esconden las _______, en los pupitres de las ikastolas"

    And so on...

    Erantzun honi
    • Re: ETAk "beti" euskal kantuen hitzak erabiltzen omen ditu enkriptazio gako gisa

      Bassmatti ¦ 2008-11-12 ¦ 16:13

      eta nire abesti bat erabiltzen badute, hori kolaborazioa izango da, ezta?

      Erantzun honi
    Erantzun artikulu nagusiari