Teknologia albisteak
4

Software librea: Bizkaiko Aldundia eta ESLEren arteko hitzarmena

Erabiltzailearen aurpegia
Eneko Astigarraga - ESLE
2008-11-11 : 18:11

Bizkaiko Foru Aldundiak eta ESLE - Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteak elkar lanerako hitzarmena sinatu dute. Horrela, orain arte ez bezala, Foru Aldundiko zerga ezberdinen laguntza programak garatzeko aukera ezberdinak aztertu eta programa horiek sistema eragile batean baino gehiagotan, bai eta software librean oinarritutakoetan ere, exekutatu ahal izango dira.

Lan bilera batzuen ostean, Bizkaiko Foru Aldundiak, LANTIK foru enpresaren bitartez, lankidetza-hitzarmena sinatuko du ESLErekin (Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkartea) software librearen inguruan elkar lanerako bidea irekiz.

Egun, Bizkaiko Foru Aldundiak zenbait aitorpen (PFEZ, BEZ, sozietateen gaineko zergak) egin daitezke baina Bizkaiko Foru Ogasunean aurkezteko balio duten eredu ofizialetako formatuak lortzeko Windows ingurunean exekutatu behar dira.

Akordioaren lehen emaitza laguntza programen bertsioak garatzeko aukera aztertu eta programa horiek sistema eragile batean baino gehiagotan, bai eta software librean oinarritutakoetan ere, exekutatu ahal izango dira.

Gainera, ESLEk, bere aldetik, software librearen arloan dituen ezagutza eta esperientzia eskainiko dizkio Bizkaiko Foru Aldundiari.


Argazkiak.org | ESLE eta BFAren arteko hitzarmen sinadura © cc-by-sa: eneko

Hau da ESLEren lehen hitzarmena euskal administrazio batekin. Bakarra izango ez delakoan gaude.

Erantzunak

assar
2008-11-11 : 22:16

Urriaren 10: Lantikeko presidente José María Iruarrizagak “guay” eta “chachi-piruli“ deitu zion Ezker Batuko Jonathan Martínezi, software librearen alde egiteagatik.



Azaroaren 7: Bizkaiko Foru Aldundiak, LANTIK foru enpresaren bitartez, lankidetza-hitzarmena sinatuko du ESLErekin (Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkartea) software librearen inguruan elkar lanerako bidea irekiz.



Bien artean:
Bat
Bi
Hiru

Eneko Astigarraga
2008-11-11 : 23:40

Hala da bai assar, eta aurrerago hemen aipatu den BiscayTik proiektua edo antzerako beste hamaika. Neurri handian ez du ez hankarik, ez bururik.


Denborak esango du ESLE eta beste askoren kritikak isildu eta baretzeko hitzarmena den, ala benetan neutraltasun teknologikoaren aldeko apustua den.


Komentatu nuen Malagan zenbait legebiltzarkide ikusi nituela software libre konferentzian. Aldaketak datoz? Ez dakit. Badakit erakundeetan gauzak astiro joaten direla, askotan "kafea denentzat" politikara jokatzen dela, eta beste askotan jarrera ezberdinak mantentzen direla mahaiaren alde batean edo bestean, baina sinistu nahi dut itxura hutsa baino zerbait gehiago dela software librearekiko jarrera honetan.


Inoiz ez izatea baino, berandu izatea hobe.


Ander
2008-11-12 : 08:48

aupa!



Betetzen badute berria pozgarria da.



edonola, ahaztu ezin dugun datua: bozkak datoz, kanpaina hasia da. Ez zaie inondik inora internet sutan komeni, honekin animoak baretzeko asmoa dutela ziur.



Nire iritzian kanpainan gaudela baliatu beharreko kontu bat da. Eska dezagun herritar gisa dagokiguna eta urteetan ukatu zaiguna, berdin zait kanpaina izateagatik lortzen den, lortua aurrera pausoa baita.

Ugutz
2008-11-12 : 13:44

Amen ;-)

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago