Itzuli orri nagusira Bidali hau

Kameratoia '08 martxan

Gazte Saila - Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa ¦ 2008-11-12 ¦ 08:06 ¦ bestelakoak

Laugarrenez jarraian, aurten ere Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu du Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak. Lehiaketak izen propioa estreinatuko du aurten: KAMERATOIA.

Publizitatea

2008ko Kameratoia Tabakaleran izango da, Donostian, abenduaren 13an. Parte hartzen duten gazteek, bakarka zein taldeka, hamar orduko epea izango dute hiru minutuko bideo lanaren gidoia idatzi, irudiak grabatu eta edizio lanak egiteko. Hiru lanik onenen artean, guztira 3.600 euro eskuratuko dituzte.

Izena emateko epea zabalik dago azaroaren 28ra arte, eta parte hartzeko baldintzak eta abarrak prest dauzkagu jadanik. Informazio gehiago, ekimenaren blogean bertan.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz