Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Euskarajatormetroa

Zaldi Eroa ¦ 2008-11-16 ¦ 07:50 ¦ Argazkia

Artikuluko argazkia

Pello Zabalaren higrometroari begira, Juan Kruz Lakastak ateraldia asmatu zuen joan den igandeko Berriako Serio Demonio atalerako, Zaldi Eroak ilustratua. Lastima da atal hori ez dela sarean egoten, baina hemen duzue pasartea: "Berriaren merchandising ildo berritzaile horri jarraiki, Toñi Foroan produktu sorta oso bat prestatu dugu. Bat: Talibanaren euskarajatormetroa. Ergatiboa gaizki erabiltzen bada, makilari eusten dion talibanaren eskuak “Zaindu ergatiboa” dioen karteltxoa seinalatzen du. Euskaraz gaztelerazko hitzak tartekatzen direlarik, Euskañola bekatua da dioen afixaraino igotzen da. Eta gaztelera hutsez mintzatzen bada, Talibanak “Vade retro Satanas!” dioena markatzen du."

Euskarajatormetroa

Publizitatea

Erantzun artikulu nagusiari

Pil-pilean!

Erantzun gehien izan dituzten albisteak