|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Interneteko mezuengatik epaitua Entzutegi Nazionalean© cc-by-sa Sustatu ¦ 2008-11-04 ¦ 08:48 ¦ politikaMaiatzean atxilotu zuten Ordiziako internauta atzo epaitu zuten Entzutegi Nazionalean. Goardia Zibilaren operazio handi batean atxilotu zutenari zehazki leporatutakoak ezagutu dira azkenean: Espainiako banderari rojimierda deitu izana, eta ETAren zenbait biktimaren kontrako mespretxuzko mezuak idaztea. Xabier Rezola du izena epaituak, eta 32 urte ditu. Lau pertsona iraintzea leporatzen zaio: Fernando Trapero eta Raul Centeno goardia zibilak (ETAk Landetan hilak 2007an), Miguel Angel Blanco (PPko zinegotzia Ermuan, ETAk bahitua eta hila), eta Irene Villa (ETAk larriki zauritua Madrilgo atentatu batean). Hiru hildakoen familiei eta Irene Villari berari 20.000 euro (bakoitzari) ordaintzeko zigorra ezartzeko eskatu du fiskalak. Era berean, Espainiako banderari rojimierda esateagatik, beste 3.300 euroko isuna. Eta urte eta erdiko kartzela eskakizuna. Guztira 13 mezu iraingarri zenbatu zituen akusazioak atzoko epaiketan. Asturias de mis amores foroan izan ziren, eta Xabier Rezolak goitizen bat erabili zuen bertan: Eneko Haritza. Bilaketa batzuk egin ditugu baina ez dugu aurkitu mezu horien arrastorik orain, beharbada ezabatuko zituzten. Hona epaikearen kronika batzuk: bat, bi, hiru (hau euskaraz). Batean diotenez, hildako goardia zibilak komikietako Pepe Gotera eta Otilio pertsonaiekin konparatu zituen. Beste kronika batek dio Mortadelo eta Filemon pertsonaiekin izan zela konparazioa. Nolanahi ere, irain delitua izan daiteke nonbait "Ibaņez komikilari":http://es.wikipedia.org/wiki/Francisco_Ib%C3%A1%C3%B1ez bikainaren pertsonaiekin konparatzea. Akusatuak barkamena eskatu zuen atzoko epaiketan, damututa zegoela. Une txarra igarotzen ari zela, eta bereziki, ikurrinaren kontrako beste irain batzuk agertu izanarekin amorratu egin zela. Artikulu honetan diotenez, defentsak argudiatu zuen Asturias de mis amores foroa pribatua dela, eta administratzaileak duela ardura nork ematen duen izena bertan. Izena emateko alta ez badizute onartzen, ezin idatzi, eta hortaz, alta onartu zuen administratzaileari zegokion artikulua editatzeko ardura, Xabier Rezolaren abokatuaren arabera. Era berean, abokatuak adibidea jarri zuen Irene Villari buruzko txiste mingarriak oso erraz aurki daitezkeela Google erabilita. Erraza da aproba egitea eta konprobatzea, bai. Maiatzean Rezola atxilotu zutenean, Sustatun ere azaldu zen gaia: hemen eta hemen. Gaur, Hasier Etxeberriak idatzi du epaiketaz bere blogean. Erantzunak#1. Re: Interneteko mezuengatik epaitua Entzutegi NazionaleanJohn McArron ¦ 2008-11-06 ¦ 19:16Egun batzuk egin ditut mezu honek erantzunen bat jasotzeko zain, baina Sustatuzale bakar batek ere ez du ezertxo ere esan. Horixe da ni kezkatzen nauena, halako astakerien aurrean mutu geratzen garela, alegia. Hasier Etxeberriak esan bezala, zenbat irain jasoko ote genituen euskaldunok euskaldun izateagatik? Eta horrez gain, nire uztakoak: zenbat irain jasoko genituen homosexualok homosexual izateagatik, emakumeok emakume izateagatik, etorkinok etorkin izateagatik...? Irentsi eta ixildu, ez dago besterik, terroristatzat jotzeko mehatxupean. Joder, noiz arte? #2. esan ba!metaltrainer ¦ 2008-11-06 ¦ 21:49> Joder, noiz arte? #3. Re: esan ba!John McArron ¦ 2008-11-11 ¦ 18:07Horixe da parte-hartzea sustatzeko modua, iepa! #4. Interneteko mezuengatik epaitua: kondenatuaSustatu ¦ 2008-12-09 ¦ 09:57Jakinarazi da jada epaia: erruduntzat jo dute, eta urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri. El Mundon informazioa. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagopolitika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|