Itzuli orri nagusira Bidali hau

Kafea eta gailetak disko entzunaldiak Gernikan

Gernikako Gaztetxea - Gernika ¦ 2008-10-29 ¦ 09:59 ¦ musika

Kafea eta Gailetak izeneko egitasmoa abiatuko da larunbat honetan. Disko-forum horrek helburu hezitzaile eta gozagarria dauka. Alde batetik oso ezagunak ez diren baina, era berean, ezinbestekotzat jo daitezkeen diskoak entzuteko aukera eskainiko da, kafea eta gailetak dastatzen ditugun bitartean. Lehenengo saio honetan, gainera, Xabier Montoiaren emanaldia izango dugu, zenbait urtez eskenatokietatik kanpo egon eta gero.

Publizitatea

Diskoen entzunaldiak egiteko asmoarekin jaio da Kafea eta galletak izeneko proiektua. Hain zuzen ere, hilabeteko lehenengo larunbatetan batuko gara Gernikako gaztetxean (Seber Altube auditorioko eskoletan), disko bat entzun eta komentatzeko. Alde batetik, egitasmoak helburu didaktikoa du, jendeak ezagutu ohi ez dituen disko garrantzitsu zenbait ezagutarazi nahi baitira. Bestetik, disko horiek baldintza egokietan entzuteko aukera eskaini nahi da, hainbat larunbatetako bazkalosteak kafea eta galletak dastatuz gozatzeko.

Horrenbestez, datorren azaroaren 1ean, larunbatean, lehenengo audizioa egingo dugu, arratsaldeko 5etan. Slint taldearen Spiderland diskoa izan da saio hauei hasiera emateko aukeratu dugun galleta. 1991ean Touch and Go diskoetxeak argitaratutako diskoa ezinbestekotzat jo izan dute askok 90. hamarkadako post-rock delako musika mota ulertu ahal izateko.


Argazkiak.org | Kafea eta Galletak © cc-by-sa: gernikatik

Saio bakoitzean entzungo den diskoa girotze aldera, diskoa ondo ezagutzen duen pertsona batek testu bat idatziko du eta bertan banatuko da, diskoari dagokion fitxa teknikoarekin batera. Slinten diskoa aurkezteko, Valentziako Fernando Junquerak (Negro) propio idatzitako testu batez baliatu gara.

Larunbatekoa lehenengo saioa denez, eta bereziagoa izan dadin, entzunaldiaren ostean (arratsaldeko 7etan) Xabier Montoiaren kontzertua izango dugu areto berean. Zenbait urtez kontzerturik eman gabe egon ostean, bueltan dugu gasteiztarra. Kontzertua hirukote gisa emango du, formatu semiakustikoan.

Erantzunak

#1. Re: Kafea eta gailetak disko entzunaldiak Gernikan

loveof74 ¦ 2008-10-29 ¦ 11:36

kriston ideia!

#2. Re: Kafea eta gailetak disko entzunaldiak Gernikan

Sustatu ¦ 2008-10-31 ¦ 17:24

Seber Altube auditorioa aurkitzeko, hementxe mapa.

#3. Re: Kafea eta gailetak disko entzunaldiak Gernikan

kafea eta galletak ¦ 2008-11-02 ¦ 23:34

Lehenengo saioa burutu eta gero sortu dugu bloga, baina espero dugu erabilgarria izatea datozen ekitaldietarako. Laster, beraz, hurrengoaren berri emango dizuegu.

http://www.blogari.net/kafea

Bestalde, aipatu nahi dugu edonork proposatu dezakeela disko bat eta aurkeztu.

#4. Urtarrileko saioa

Kafea eta Galletak ¦ 2009-01-02 ¦ 03:00

Prest dugu Kafea eta Galletak egitasmoaren 3. saioa.
80. hamarkadako Minutemen taldea izango dugu entzungai eta mintzagai.
Oraingo honetan disko entzunaldiaren ondoren ez da kontzerturik izango. Kontzertuaren ordez Minutemen taldeari buruzko We jam Econo filma ikusiko dugu.

Info gehiagorako http://www.blogari.net/kafea

#5. Re: Urtarrileko saioa

fastfatum ¦ 2009-01-05 ¦ 15:45

ideia ona. ona benetan.
abixatu,

http://www.fastfatum.com
http://www.myspace.com/fastfatumftf


> Kafea eta Gailetak izeneko egitasmoa abiatuko da larunbat honetan. Disko-forum horrek helburu hezitzaile eta gozagarria dauka. Alde batetik oso ezagunak ez diren baina, era berean, ezinbestekotzat jo daitezkeen diskoak entzuteko aukera eskainiko da, kafea eta gailetak dastatzen ditugun bitartean. Lehenengo saio honetan, gainera, Xabier Montoiaren emanaldia izango dugu, zenbait urtez eskenatokietatik kanpo egon eta gero.
> Prest dugu Kafea eta Galletak egitasmoaren 3. saioa.
> 80. hamarkadako Minutemen taldea izango dugu entzungai eta mintzagai.
> Oraingo honetan disko entzunaldiaren ondoren ez da kontzerturik izango. Kontzertuaren ordez Minutemen taldeari buruzko We jam Econo filma ikusiko dugu.
>
> Info gehiagorako http://www.blogari.net/kafea

#6. BALERDI ERDI + THE JAM Kafea eta Galletak

Kafea eta Galletak ¦ 2009-03-07 ¦ 10:03

Gaur bertan, martxoak 7, Kafea eta Galletak egitasmoaren 5. saiora ekarriko ditugu Toņo, Marino eta Zara, Balerdi Balerdi, Los Motos, Fiebre eta abarren kantuak jotzera. Dakizuenez duela hilabete pare bat elkartu dira eta gaurkoan gainera The Jam taldearen All Mod Cons diskoa aukeratu eta entzun eta komentatuko dugu.

Arratsaldeko 17.30etatik aurrera Gernikako Gaztetxean

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz