Teknologia albisteak

Malagako Nazioarteko Software Libre Konferentzia

Erabiltzailearen aurpegia
Eneko Astigarraga - CodeSyntax
2008-10-22 : 18:10

Duela ordu bete bukatu da Open Source World Conference -a. Hiru egun, 8.000 parte hartzaileetatik gora, ehundaka tailer, saio paralelo eta hitzaldiak, areto txiki eta handietan, 6.500 metro koadroko erakusketa eta bestelako ekintzen gunea eta software libre komunitate askoren parteidetza. Eta bisitan zenbait euskal legebiltzarkide, esan digutenaren arabera "ikusi, ikasi eta EAEn software librea bultzatzeko" asmoarekin.

Software libreko munduan arreta gune nagusia Malagan egon da, Bilboko Guggenheim bezala titanio-xaflekin babestutako Malaga hiriko Palacio de Ferias y Congresos delakoan Open Source World Conference izeneko konferentzia ospatu delako.


Argazkiak.org | Malaga hiriko Palacio de Ferias y Congresos © cc-by-sa: eneko

Konferentziaren izenburua apur bat handiputza eta gehiegizkoa dirudi, baina 8.000 parte-hartzaileetatik gora izan ditu, ehundaka saio paraleloak eta areto nagusietan, 6.500 metro koadro erakusketarako eta bestelako ekintzen gunea, eta software libreko komunitate askoren parteidetza.

Software librea: bide iraunkorra

Konferentziaren lema nagusia A sustainable way izan da, ez zait iruditu gaia bereziki jorratu denik baina software libreari buruz ari bagara iraunkortasuna, berrerabilpena, kolaborazioa, ... bezalako gai eta kontzeptuetaz ari gara, noski .


Argazkiak.org | Software Libre eta iraunkortasuna mahaingurua © cc-by-sa: eneko

Esate baterako, PloneGov ekimenaren bidez parte hartzen dugun OSOR, Open Source Observatory and Repository for European Public Administrations aurkeztu zen, eta Europar Komisioaren helburua Europa osoan administrazio publikoentzat egindako software libre garapenen bererabilpena bultzatzea da.

Parte hartzen dugun Morfeo proiektuak stand-a eta 8 hitzaldi eta lan-talde izan ditu Malagan, helburu zabalagoak ditu eta enpresa, administrazio eta hiritarrei zuzenduta dago, baina antzeko helburuak ditu, etorkizuneko zerbitzuen Internet-a jorratu eta landu. Berritasun gisa, Morfeo proiektuaren barruan software librearen Gaitasun Zentruaren ideia aurkeztu da.


Argazkiak.org | Morfeo Project Malagan © cc-by-sa: eneko

Iraunkortasunaren ildotik jarraituz baina Geografia Informazio Sistemeri aplikatuz, interesgarria iruditu zitzaidan Valentzian garatu den gvSIG proeiktua. Interesa sortu dute GIS, mugikorrak eta geografia sistema libreak. Nola ez OpenStreetmaps proiektua aipatu izan da.

Bestelako ekimen asko eta publiko zabalari zuzendutako hitzaldietan denetik apur bat, O'Reilly inaugurazioan, Espido Freire, Joaquin Estefania, Pisani, Ibarra, magia saioak eta abar.

Legebiltzarkideak software Libreko esperientziak ezagutzen

Malagako konferentzian zenbait euskal parlamentari ikusi ditugu, Rafa Larreina (idatzi du bere blogean), Gonzalez Zorrilla, Joana Madrigal, ... Duela hilebete Extremaduran egon ziren hango esperientzia ezagutzen, orain hemen Andaluzian, beste bisitaren bat ere aurreikusita dute, eta esandakoaren arabera, ikusi, ikasi eta EAEn software librea bultzatzeko asmoarekin.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago