Itzuli orri nagusira Bidali hau

Gazteak, The Young Ones

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2008-10-22 ¦ 07:21 ¦ p2p

Artikuluko argazkia

1980ko hamarkadako beste ikono kultural eta estetiko bat, Gazteak telesaila, The Young Ones, oso produktu ingelesa. ETBk telesail interesgarriak euskaratzen zituen garaikoa, e-Gorrek bere blogean dioen bezala. Telesail osoa (12 atal ekoiztu ziren) euskarazko bikoizketarekin jarri dute eskuragarri Euskal Encodings foroan.

Gazteak, The Young Ones

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Gazteak, The Young Ones

haritz rodriguez ¦ 2008-10-22 ¦ 10:01

Albiste ona! Orain arte jatorrizko bertsioa aurkitzea ez zen zaila. Baina telesaila euskaraz bizi izan genuenontzat harri bitxia da benetan!

#2. Re: Gazteak, The Young Ones

oier u. ¦ 2008-10-22 ¦ 10:02

Zorionak eta mila esker!

Nik gazteleraz soilik lortu dut, baina badakit katalanez ere badagoela.

#3. Re: Gazteak, The Young Ones

e-gor ¦ 2008-10-22 ¦ 10:40

> Nik gazteleraz soilik lortu dut, baina badakit katalanez ere badagoela.

Euskal Encodings-en jarritako bideoek lau hizkuntzatan dute audioa: euskara, ingelesa, gaztelania eta katalana.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea