Itzuli orri nagusira Bidali hau

Wazemank... Youtubera!

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2008-10-17 ¦ 08:24 ¦ hedabideak

Etxeko telebista digital benetakoa Youtube, Euskaltube eta beste bideogune batzuek osaturikoa dute eurenean, dio Garik. Eta erantzunetan, datua: Eitb.com berritu dute, eta horrekin, desagertu dira Wazemank-eko 300 bat esketx euskal telebista publikoko webgunetik. Esklusiba, Youtuberentzat orain. Euskaltegiko irakasle batek gehitu du: "Eta guk ikasleentzako ariketetan loturak aldatu beharko ditugu orain... por tontos! Youtubekoak ipini behar genituen hasieratik!" Eguneraketa: Urriaren 17an, astebete saretik desagertuta egon ondoren (urriaren 10ean eitb.com berriztu zenetik), itzuli da Wazemank EITB.com-era.

Erref.: Wazemank... Youtubera! (eibar.org)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Wazemank... Youtubera!

Sustatu ¦ 2008-10-17 ¦ 09:42

Bilaketa eginez gero, EITBko emaitzak agertzen dira Googlen lehenak oraindik. Baina ez daramate inora. Orri okerrek ematen duten 404 errore mezua bitxia da EITB.com berrian: Kemoduz orria? Batek daki zer gertatu den! ¿Kemos hecho con la página?... pues vete a saber.

#2. Re: Wazemank... Youtubera!

Mikel L. ¦ 2008-10-17 ¦ 10:09

Wazemanken erakargarritasuna jaitsi egin da Googlen modan egon zenetik. Ikusi Insights

#3. Euskaltuben, ateak irekita ;)

haritz rodriguez ¦ 2008-10-17 ¦ 12:23

Homeless geratu direnez, eta geurean bideo batzuk egon badaude ere, Euskaltuben gustura eskainiko diegu aterpea ;)

#4. Re: Wazemank... Youtubera!

Bontxi ¦ 2008-10-17 ¦ 17:18

Ba, EITBkoak Telecincokoak bezala hasten badira, ez bata, ez bestea.

#5. Re: Wazemank... Youtubera!

Eongo gatxik ¦ 2008-10-17 ¦ 17:26

Wazemank osorik agertzen da

http://www.eitb.com/wazemank/default.asp?hizk=eu

#6. Wazemank... Eitb.com-era berriro!

Sustatu ¦ 2008-10-17 ¦ 18:04

Bai, ba, astebete saretik kanpo egon ondoren (joan den urriaren 10ean eitb.com berriztu zenetik), Wazemank itzuli da sarera.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea