|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Paul Krugman, bloga duen nobel sariduna© cc-by-sa Sustatu ¦ 2008-10-14 ¦ 09:41 ¦ ekonomiaAtzo jakinarazitako Paul Krugman ekonomiako Nobel saridunak bloga dauka. The New York Times egunkarian idazten dituen zutabeak sareratzen ditu, baina ez haiek bakarrik: benetako bloga da, ez zutabe eraldatua. Finantza krisiaren gora-beherak jakiteko balio dezake, ingelesez badakizu. Erref.: Paul Krugman, bloga duen nobel sariduna (krugman.blogs.nytimes.com) Erantzunak#1. Re: Paul Krugman, bloga duen nobel saridunaMikel L. ¦ 2008-10-14 ¦ 12:48El Pais-en ere argitaratzen dituzte bere artikuluak. Ondorengo honetan Gordon Brown-en politika txalotzen du banketxeen partizipazioak erosteagatik eta ez arrisku handiko maileguak, AEB-ek egin nahi duten moduan. #2. Finantza krisia eta umoreaSustatu ¦ 2008-10-14 ¦ 13:01Krugmanek blogerako berreskuratu duen 1987. urteko marrazki umoretsu hau egun hauetako gora-beherak deskribatzeko egokia dirudi. Finantza krisia umorez hartu duten beste batzuk, John Snow eta John Bird umoregile britainiarrak: bideo barregarria irten zaie; merezi du ikustea ingelesa jarraitzeko gauza bazara. Joseba Tobar-Arbuluri ikusi diogu erreferentzia bere blog ekonomikoan. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoekonomia gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|