Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu
Veleia: iruzurraren susmoa aitortu du Gorrotxategik
Sustatu ¦ Da! ¦ 2008-10-08 ¦ 09:25 ¦ Hizkuntza
Euskaltzaindiaren Biltzarretik, Alberto Barandiarenen kronika Berrian. Aitzin-euskaraz hitz egin zuten Joseba Lakarra eta Joakin Gorrotxategi filologoek, eta Veleia aipatu zuten. Zalantzetatik haratago, susmoetara igaro dira. "Beldur naiz hau guztia ez ote den iruzur lotsagarri eta penagarria izango", esan zuen Gorrotxategik, eta Barandiaranek azpimarratzen duen bezala, iruzur hitza publikoki esaten ausartzen den lehena izan da.
Veleia: iruzurraren susmoa aitortu du Gorrotxategik
Erantzunak
Re: Veleia: iruzurraren susmoa aitortu du Gorrotxategik
flap ¦ 2008-10-08 ¦ 11:08
Ez dut ulertzen, Lakarra eta Gorrotxategi adituen komisioan baldin badaude, eta komisio horrek bere ikerketak ia bukatu dituenean , orduan jakin behar dute iadanik Veleiakoa egia den ala ez...
Baina ematen duena zera da, ba bakoitzak bere aurreiritzia mantenduko duena...
Filologoak alde batetik joango direla eta arkeologoak, epigrafistak eta abarrak beste aldetik...
Pena da ez jakitea zer esango ote zuen Knork une honetan...
Erantzun honi
Re: Veleia: iruzurraren susmoa aitortu du Gorrotxategik
Xabier ¦ 2008-10-08 ¦ 16:20
Flap, ez dut uste aurreiritziak direnik. Gorrotxategi eta Lakarraren lan esparruak filologia eta hizkuntzalaritza dira eta beraz, beren arloak ezartzen dituen metodo eta irizpideak erabiliko dituzte ikerketarako. Hizkuntzaren historiaz dihardugunean ikerketa horiek dira balio dutenak eta ez arkeologo etabarrenak. Bi ikertzaile hauek ez dute arkeologiaz iritzirik eman, ez direlako arkeologoak, hizkuntzalariak direlako.
Erantzun honi
Re: Veleia: iruzurraren susmoa aitortu du Gorrotxategik
flap ¦ 2008-10-08 ¦ 17:26
Baina lan esparru horretan Knork-ek iritzi ezberdin mantentzen zuen...
Demagun, Lakarrak eta Gorrotxategik arrazoia dutela. Nork ote dago orduan iruzurraren atzean?
Hain erreza da "ostrakak" faltsifikatzea eta arkeologoek eta abarrek faltsukeri hori ez ikustea?
Edo zer esan nahi dute gure filologoek, arkeologoak iruzurraren atzean daudela??Erantzun honi
Re: Veleia: iruzurraren susmoa aitortu du Gorrotxategik
Xabier ¦ 2008-10-08 ¦ 19:23
Ez dut uste inola ere filologoak hori esatera ausartuko direnik. Hain zuzen ere, lehen esan dizudan bezala, oso zaila iruditzen zait filologo eta arkeologoen arteko eztabaida, batzuk ez direlako besteen esparruan adituak eta beraz, batak bestearen iritzia errespetatu beharko lukete.
Izatekotan ere filologoen artean, hizkuntzazko lekukotasunen gaineko eztabaida izan beharko litzateke, baina zoritxarrez, Knörr ez dago hemen horretarako. Beraz, Lakarrak eta Gorrotxategik diotena kontuan hartu beharko genukeela iruditzen zait, une honetan beraiek direlako lekukotasunen ikerketa eskura izan duten hizkuntzalari bakarrak eta ez nolanhiko hizkuntzalariak gainera!Erantzun honi
Re: Veleia: iruzurraren susmoa aitortu du Gorrotxategik
flap ¦ 2008-10-09 ¦ 10:48
Esparru ezberdinak direla diozu, bai jakina, baina aurkikuntza bakarra da, beraz arkeologo eta beste adituek esaten badute aurkitu dutena benetakoa dela, garai hartakoa eta manipulaziorik gabekoa... orduan onartu behar dugu idatzitakoa egiazko dela, nahiz eta filologo batzuen teorien arabera oso arraroa iruditu.
Baina badirudi Filologoek ez dituztela nahi euren teoriak aldatu...Erantzun honi
Re: Veleia: iruzurraren susmoa aitortu du Gorrotxategik
Xabier ¦ 2008-10-09 ¦ 11:38
Ez, ez da kontua bi filologoren teoriak aldatu behar izatea. Mundu guztian egiten den hizkuntzalaritza historikoak metodologia horixe erabiltzen duelako.
Zer esan nahi duzu, arkeologia zientzia perfektua dela, baina hizkuntzalaritza historikoa ez horrenbeste?
Gainera, nik dakidala, arkeologo askok ere susmoak dituzte hasiera-hasieratik Veleiako lekukotasunen gainean. Beraz, gauzak ez daude zuk diozun bezain argi.Erantzun honi
Re: Veleia: iruzurraren susmoa aitortu du Gorrotxategik
AJ ¦ 2008-10-09 ¦ 13:05
Arkeologia ez da zientzia perfektua. Jakina ezetz. Ezbaita halakorik existitzen. Baina, metodo zientifikoari dagokionez, filologiatik dezente gorago dago. Izan ere, zeren gainean eraiki da lehen milurteko euskararen eredua? Azken bost mendetako tendentziak atzera proiektatzetik, gehien bat. Eta Akitaniako idatzietatik, jakina. Baina idatzi horiek ia guztiz izenez osatuta daude, ez dute balio lexikotik aparte benetako informaziorik ematen (bide batez, euskara oso modernoa de horietakoa ere: Andere, Sem(b)e...Jakintza gehiegi gabeko gaur egungo euskaldun batek ere bereizten ditu euskararekiko parekotasunak). Azken finean, eredu horren aldaketaz aritu zen Lakarra bera.Ez zait batere serioa iruditzen, hein batean behintzat aldatu nahi duzun eredua bera erabiltzea ezinezkotzat jotzeko. Lakarraren ohoretan, esan beharra daukat berak ez duela sekula "iruzur" hitza aipatu.
Hemen filologoak zati interesduna dira, epaiketa batean ezango genuen bezala. Sekula ez da euskara zaharraren arrastorik aurkitu, eta beraien hipotesiak (ezin teoria izan frogarik gabe, hori ere metodo zientifikoaren apurketa da) susmoen bidez sortu dituzte, beste hizkuntza batzuekin gertatutakoa erabiliz, batez ere.
Hau guztia, Veleiako idatziak iruzur izan daitezkeela guztiz kontutan hartuta. Jakina, Araban gertatu da horrelakorik. Baina filologia ez da hori baieztatzeko zientziarik egokiena. Teoriarekin batera ez zetoztelako, zientzilari handi askok etzituzten fisika klasikoan berriztatzea ekarri zuten frogak ikusi nahi. Izan ere, hipotesiak frogen arabera bihurtzen dira teoria, eta ez ustezko froga hipotesi baten aurka doalako ezinezkotzat jotzea.
hori bai, azkenean adostasuna iruzurra dela bada, prest nago ona itzuli eta barkamena eskatzeko, arrazoia emango baitie zientzia esperimentalek. Baina, sentitzen dut, filologia beste gauza bat da.
Agurrak guztiontzatErantzun honi
Re: Veleia: iruzurraren susmoa aitortu du Gorrotxategik
Ińigo ¦ 2008-10-11 ¦ 13:17
Filologoa al zara hala hitz egiteko?
Euskararen historiak, filologiaz denaz bezanbatean, ez dauka oinarria teorian, han-hemen jasotako testigantzetan baizik: hasi Akitaniatik, jarraitu Euskal Herriko eta Euskal Herriaz kanpoko toponimiarekin, Erdi Aroko milaka testigantza txikiekin eta azken 5 mendeotako idatzi luzeekin. Bitxia da, ba, XIX. mendeko euskarari aplikatu ahal zaizkion arauak XVI. ekoari, Erdi Arokoari eta Akitaniakoari ere aplikatu ahal izatea.
Irakurri Mitxelena baten lanak, gero idatzi.Erantzun honi
Veleiatik erantzuna Gorrotxategiri
Sustatu ¦ 2008-10-13 ¦ 17:43
Veleiako arkeologoek haserre erantzun diote Gorrotxategiri. Erreakzio honen iritzi batzuk Zabaldun.
Erantzun honi
