Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu
Euskarazko Unibertsitate-Liburuen IV. Erakusketa
Gontzal García del Caño ¦ Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkartea ¦ 2008-10-06 ¦ 14:21 ¦ Irakaskuntza
Urtero bezala, Unibertsitate publiko eta pribatuetako irakasleak biltzen dituen Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkarteak (EIREk) "IV. Euskarazko Unibertsitate-Liburuen Erakusketa" antolatu du. Edizio hau UPV/EHUko Arabako Campusean egingo da.
Aurtengo erronka liburuen eta ikas-materialen formatu elektronikoa bultzatzea da. Horretarako, bi tailer eta mahainguru bat antolatu dugu erakusketaren ekitaldien artean.
Ekitaldi guztiak dohainik izango dira.
Tailerretan parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik.
Informazio gehiago: www.eireka.org
Erantzunak
Informazio pixkat
Gontzal ¦ 2008-10-07 ¦ 14:08
EUSKARAZKO UNIBERTSITATE-LIBURUEN IV. ERAKUSKETA
Ekitaldia unibertsitate kanpokoei ere zabalik dago, jakina. Begirada batean, aukera izango dugu betiko paperean argitaratzen diren euskarazko unibertsitate-liburuak ezagutzeko.
Hitzaldi, aurkezpen eta mahai-inguruetara nahi duena etor daiteke.
Tailerretarako, aldez aurretik eman behar da izena. Batez ere leku kontuagatik, baina nahi duenak ere eman dezake izena.
Hauek dira tailerrak:
- Liburu elektronikoen ekoizpena, formatu berriak, edukiak interneteratzeko bideak. Fernando Morillo idazlea.
- Euskarazko testu-sorkuntzarako baliabide telematikoak eta software librea. IXA taldea.
Erantzun honi
