Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Euskarazko Unibertsitate-Liburuen IV. Erakusketa

Gontzal García del Caño - Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkartea ¦ 2008-10-06 ¦ 14:21 ¦ Irakaskuntza

Urtero bezala, Unibertsitate publiko eta pribatuetako irakasleak biltzen dituen Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkarteak (EIREk) "IV. Euskarazko Unibertsitate-Liburuen Erakusketa" antolatu du. Edizio hau UPV/EHUko Arabako Campusean egingo da.

Publizitatea

Aurtengo erronka liburuen eta ikas-materialen formatu elektronikoa bultzatzea da. Horretarako, bi tailer eta mahainguru bat antolatu dugu erakusketaren ekitaldien artean.

Ekitaldi guztiak dohainik izango dira.
Tailerretan parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik.

Informazio gehiago: www.eireka.org

Erantzunak

#1. Informazio pixkat

Gontzal ¦ 2008-10-07 ¦ 14:08

Erakusketa
EUSKARAZKO UNIBERTSITATE-LIBURUEN IV. ERAKUSKETA
Ekitaldia unibertsitate kanpokoei ere zabalik dago, jakina. Begirada batean, aukera izango dugu betiko paperean argitaratzen diren euskarazko unibertsitate-liburuak ezagutzeko.

Hitzaldi, aurkezpen eta mahai-inguruetara nahi duena etor daiteke.

Tailerretarako, aldez aurretik eman behar da izena. Batez ere leku kontuagatik, baina nahi duenak ere eman dezake izena.

Hauek dira tailerrak:

  • Liburu elektronikoen ekoizpena, formatu berriak, edukiak interneteratzeko bideak. Fernando Morillo idazlea.
  • Euskarazko testu-sorkuntzarako baliabide telematikoak eta software librea. IXA taldea.
Han ibiliko gara!

Erantzun artikulu nagusiari

Pil-pilean!

Erantzun gehien izan dituzten albisteak