|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Hizkuntza gutxituen erronkak globalizazio aroanUnesco Etxea ¦ 2008-09-26 ¦ 08:15 ¦ hizkuntzaNazio Batuen Erakundeak 2008. urtea izendatu du Hizkuntzen Nazioarteko Urtea. Ildo horretan, EUDEL erakundeak, Euskadiko Udalen Elkarteak, Eusko Jaurlaritza, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiekin batera, eta batzorde zientifikoa osatzeko UNESCO Etxearen laguntzaz, Hizkuntza gutxituen erronkak globalizazio aroan izeneko biltzarra antolatu du datorren urriaren 9an eta 10ean. Biltzarrean, globalizazio sasoi honetan hizkuntza gutxituek dituzten erronkak nahiz aukerak aztertuko dira. Horretarako, munduko hainbat adibide plazaratuko dituzte nazioarteko aditu entzutetsuek. Euskarak aparteko lekua izango du jardunaldiotan; bertoko adituek gure hizkuntzak informazioaren eta komunikazioaren teknologien arloan betetzen duen tokia aztertuko dute. Hala, biltzarraren helburu nagusia esperientziak partekatzeko gunea sortzea da, globalizazio aroak dakartzan mehatxuei aurre egiteko eta aukerak aprobetxatzeko zein bidetatik jo behar dugun antzemate aldera. Biltzarra euskararen normalizazioaren inguruan lanean aritzen diren teknikarientzat eta, oro har, hizkuntza gutxituen inguruan lan egiten dutenentzat antolatu da. Biltzarrean parte-hartzeagatik ez da matrikula-saririk ordaindu behar. Dena dela, toki-kopurua mugatua da (220 leku) eta aretoa betetzean itxiko da izena emateko epea. Handik aurrera ez da gehiago onartuko. Izena emateko, biltzarraren webgunetik: http://www.hizkuntzagutxituak.net EgitarauaTokia: Euskalduna Jauregia, Bilbo. Urriak 9. Osteguna. 9.00. Harrera Urriak 10. Ostirala. 9.30. Misako Ito. UNESCO � Information Society Division � Universal Access and Preservation Section. UNESCO eta Hizkuntza aniztasuna ziberespazioan. |
Albiste gehiagohizkuntza gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|