|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Zinemaldia TVE-n: GomaespumaJon ¦ 2008-09-25 ¦ 08:09 ¦ ZinemaOlinpiar Jokoetan egin bezala, Gomaespuma umorista bikoteak saio berezia egiten dihardu egunero Donostiako Zinemaldiaz, Donostiatik, TVEko 2. katean. Badu zer aipatu saioak. Umoristak omen dira. Nik graziarik ez diet topatzen, baina La2-eko albistegia gustukoa dudanez, horren zain nagoela hirugarrenez-edo ikusi dut gaur bikote honen saioa. Olinpiar Jokoetan bezala, modu informalean, umorea tartekatuz egiten dute saioa. Grazia zipitzik ez niri. Akaso ni naiz umorerik ez duena. Baina hori baino, bitxia egin zait euskarak saioan duen lekua. Euskara ikasteko atala dute, Gomaespurrua izena paratu diotena (ez dut ulertu zein hitz joko egin nahi duten horrekin, baina tira). Panpin batek (txapelarekin, bizarra egin gabe, baserritar itxurarekin...) ematen ditu lezioak: dozena erdi hitz edo, eta gaztelaniazko esaldi batekin alderatu. Euskararen erabilera eskasa, eta batere positiboa ez. Ez zait gustatzen. Donostia bertatik egiten dute saioa, eta bada gauza bat gustatzen zaidana: erreportaia eta albisteetan erabiltzen duten musika (ezin erran dezaket guzti-guztia denik, baina bai gehiena), euskal musika dela. Ez gaude, tamalez, batere ohituratuak euskarazko musika aditzera Espainiako telebista publikoan. Gaur Itoizen lau teilatu aditu ahal izan dut. Atzo Oskorriren kantu bat. Herenegun, berriz, txistu doinuak eta Kepa Junkera... Gehienak orain 20 urte baino gehiagoko kantuak. Tira! Erantzunak#1. Euskara ikasteko atalaren bideoaSustatu.com ¦ 2008-09-25 ¦ 08:48Norbaitek aipatzen den saioa ikusi nahi balu, hona hemen irailaren 23ko programarako lotura: Pasandolo de cine (Euskara ikasteko saila, 14 minutu eta 30 segundutan) #2. Re: Zinemaldia TVE-n: GomaespumaAitzol ¦ 2008-09-26 ¦ 10:55Gomaespumakoek euskararekin egiten dutena ez da ingelesarekin (Gomaespuminglish) edo txinerarekin egin izan dutenaren desberdina. Haien parean jarri gaituzte, barrea eragiteko bada ere. #3. Re: Zinemaldia TVE-n: GomaespumaNineu ¦ 2008-09-26 ¦ 11:23Arrazoia duzu. #4. Re: Zinemaldia TVE-n: GomaespumaInigo ¦ 2008-09-28 ¦ 23:19> Olinpiar Jokoetan egin bezala, *Gomaespuma* umorista bikoteak saio berezia egiten dihardu egunero Donostiako Zinemaldiaz, Donostiatik, TVEko 2. katean. Badu zer aipatu saioak. Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoPortadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|