Itzuli orri nagusira Bidali hau

Tmeo aldizkariaren 100. alea salgai

Gurutze de la Cruz - Hijosdelangelgorria ¦ 2008-09-26 ¦ 08:10 ¦ bestelakoak

Tmeo aldizkariaren 100. alea salgai dago ohiko taberna, kiosko eta dendetan. 5 euroren truke 100 orri eta mila istorio. Herminio Bolaextra pertsonai historikoa portadan ageri da Tmeo zoragarri hau aurkezten.

Publizitatea

Barruko orrialdeetan: 20 urte hauetan istorioak kontatu dizkiguten guztien binetak. Mauro Entrialgo, Santi Orue, Simónides, Abarrots, Roger, M.A.Martín, M.Fontdevila, Ata, Javierre, Monteys, Piñata, Langer, Furillo, Rastamán, Runtime, Miguel Brieva, Galais, Malapersona, Darío Adanti, Azagra, Tamayo, Kini, Pallarés, Nono Kadáver, Pedro Vera, Lalo Kubala, Larry, Alvarortega, Gol eta beste hainbeste.

Erantzunak

#1. Re: Tmeo aldizkariaren 100. alea salgai

Iban ¦ 2008-09-26 ¦ 12:56

Tamalez, halako autoomenezko zenbakiak ez dira onenak izaten, azken ale hau irakurtzean frogatu ahal izan dudan bezala; ez dut esaten txarra denik, baizik eta ez dela iristen zenbaki "arrunt" baten mailara: autoerreferentzia laudagarrian aritzea ez da oso TMEOren estilokoa. Izan ere, istoriorik onenak 100. alearen ospakizunarekin zer ikusirik ez dutenak dira. Eta Antonio Altarriba edo Hernán Migoyaren "omenaldi" testuak negargarri samarrak dira.

Irrikitan nago 101. zenbakia kioskoetara noiz helduko.

#2. Re: Tmeo aldizkariaren 100. alea salgai

Xabi ¦ 2008-09-27 ¦ 19:47

Bat nator baina ospatzekoa da halako aldizkari batek 100 ale argitaratu izana. Ospatu dezagun! Ea ale gehiago saltzen dituzten merezita dute eta. Gora Tmeo!!

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz