Teknologia albisteak
5

Azpitituluak Euskaraz, trukerako webgune berria

Erabiltzailearen aurpegia
Luistxo Fernandez
2008-09-22 : 12:09

Oporretan ibili nintzen proiektu honetan lanean, eta dagoeneko inauguratzeko moduan dagoenez, aurkeztuko dut: Azpitituluak Euskaraz. Euskarazko azpitituluen inguruko webgunea izan nahi du honek. Informazioa eta, batez ere, azpitituluen fitxategiak trukatzeko gunea bihurtu nahi luke.

Ikusiko dugu ea ezer lortzen dugun. Beste lagun batzuk ere saiatu dira kontu hau mugitzen iraganean, eta ez dakit asko aurreratu ote den.

Hona erreferentzia batzuk:

Dei horietatik haruntzago, Euskal Encodings taldeak aurreratu du gehien ikus-entzunezko material euskalduna sareratzen. Igor Leturiak onartzen zuen hori duela gutxi hemen, eta egia da, sekulako lana egin dutela, elkarlan oparoa. Azpitituluen inguruko kontuak eta fitxategiak ere azaltzen dira noizbehinka Euskal Encodings-eko foroetan.

Nire ekimentxoak ez du hori (eta beste ezer ere ez) ordezkatu nahi. Ikus-entzunezkoak gure hizkuntzan disfrutatzeko moduetan, era jakin bat sustatu nahi du, eta horrexetan saiatuko naiz informazioa bateratzen.

Ekimena irekita dago, hiru osagarri nagusi ditu, eta hiruak daude zabalik:

  • Foroa, non mezuak eta erantzunak kargatu nahi ditezke libreki.
  • Foroa bera da, gainera, azpitituluen fitxategiak trukatzeko lekua. Han kargatu daitezke, osoki euskaratuak zein osatzeko proposamenak.
  • Wikia, non saiatuko gara azaltzen nola ikus daitezkeen etxean bideo originalak gainean azpitituluak euskaraz dituztela. Wikia editatzeko, erabiltzaile izen bat sortu dut, eta wikiko orri azpian iradokitzen da nola erabili.

Fitxategi txikien trukea da hemen proposatzen dena: testu dokumentu arinak izaten dira azpitituluenak, eta horietxek trukatzea da koxka. Film baten Ikus-entzunezko fitxategi handientzako lekua ez da Azpitituluak Euskaraz. Etorkizunera begira ere biltegi bat ere osa daiteke, apurka apurka.

Funtsean, euskaraz azpititulaturiko film bat ikusteko prozedura sinplea da.

Baina detaileak bihurriak dira. Horregatik dokumentazioa wikian, eta, batez ere, dagoeneko euskaratutako azpitituluak eskuragarri jartzeko ahalegin hau, burukominak aurrezteko elkarri, azpitituluak biltegi komun batean gordetzeko: Azpitituluak Euskaraz. Gonbidatuta zaudete.

Hasteko, agian Katixa Agirrek ez ditu gogoko, baina haurrekin batera disfrutatu daitezkeen animazio zoragarri batzuk:

  • Monokoke printzesa, Hayao Miyazakiren maisulana (1997)
  • Ponyo, Hayao Miyazakiren azkena, Veneziako zinemalditik igaro berria.
  • Wall-e, Pixar estudioaren azkena.

Erantzunak

ibon
2008-09-22 : 14:17

Ze ondo!



Pasa den urtean hasi nintzen ni itzultzen gogoko ditudan film batzuk, afizioagatik edo (bon, filmak euskaraz eta jatorrizko bertsioan ikusteko nahiagatik), egunen batean horrelako zerbait sortzeko asmoz. Momentuz klasiko batzuk itzulita ditut eta laster (topatu eta gero) igoko ditut:



Hitchcock "The Rope"

Billy Wilder "The apartment"

Bresson "Pickpocket"

Chaplin "The Great Dictator"

Bergman "Persona"



Ea guztion artean bilduma eder bat osatzen dugun.

winterbottom
2008-09-22 : 14:52

Donostiako Zinemaldirako zenbait pelikulen azpitituluak euskaratzen dira urtero, pase batzuetan ematen dira, eta gero se akabo.


Non dago aurreko urteetako lan hori? Aurten euskaratu dituztenak hemen daude:


http://www.euskaraz.net/Kultura/Zinemaldia/Sailak


Zer egingo dute Hunger (Bobby Sandsen gose greba eta heriotzari buruzko film bat) edo Happy Go Lucky filmei sortutako azpitituluekin? Insider azeriren batek pasatuko ditu web berri honetara?


haritz
2008-09-22 : 15:09

Egia da, bai. Urtero urtero egunkari ezberdinek babestu izan dituzte euskarazko azpitituluak.



Aurrekoan "The boy in the striped pyjamas" ikustera joan nintzenean, gaztelaniazko azpitituluez gain, pantailatik kanpo (proiektore baten bidez) euskarazko azpitituluak irakur zitezkeen.



Esan didatenez, Sail Ofizialean bederen, askotan egiten ari dira hori aurten, batez ere jatorrizko bertsioa ingelesez denean. Uste dut, esaterako, jatorrizkoa japoniarrez denean, orduan azpitituluak ingelesez eta gaztelaniaz ezartzen dituztela. Baina ez nago ziur.



Ez legoke bat ere gaizki Zinemaldiak azpititulu horiek guztiak eskuragarri jarriko balitu edo euskarazko azpitituluen ekimen berri honetara igorriko balitu. Baina babesten duen industriaren interesen "aurkakotzat" izango duten susmoa dut eta... ez dakit nik.



Agian, itzulpenak egiten aritzen den langileren batek ekimen honen berri izan eta "izkutuan" edo atera ditzake fitxategiak, gero interneten plazaratzeko. Nahiko nuke! ;)

Luistxo
2008-09-22 : 15:56

Euskaraz.net webgunean ikusi dudanez, aurten azpitituluak dituzten filmak hauek dira:



The Other Man (Richard Eyre, 2008)

The Boy In The Striped Pyjamas (Mark Herman, 2008)

Tropic Thunder (Ben Stiller, 2008)

The Brothers Bloom (Rian Johnson, 2008)



Tokyo Sonata (Kiyoshi Kurosawa, 2008)

The Song Of Sparrows (Majid Majidi, 2008)

Hunger (Steve Mcqueen, 2008)



Jingi Naki Tatakai (Battles Without Honor & Humanity) (Japonia beltzean)

Nora Inu (El Perro Rabioso) (Japonia beltzean)

Sono Otoko Kyobo Ni Tsuki (Violent Cop) (Japonia beltzean)

Kawaita Hana (Pale Flower) (Japonia beltzean)



The House Of Mirth (Terence Davies)

The Neon Bible (Terence Davies)

The Long Day Closes (Terence Davies)

Distant Voices, Still Lives (Terence Davies)



I Soliti Ignoti (Rufufú) (Mario Monicelli)

I Compagni (Los Camaradas) (Mario Monicelli)

La Grande Guerra (La Gran Guerra) (Mario Monicelli)

L’armata Brancaleone (La Armada Brancaleone) (Mario Monicelli)



Eta aurreko urteetakoak:



2007



Earth (dokumentala, Fothergill eta Linfield, 2007)

The inner life of Martin Frost (Paul Auster, 2007)

Flawless. (Michael Radford, 2007)

Control (Anton Corbijn, 2007)

Meduzot (marmokak) (Shira Geffen, 2007)

Death at a funeral (Frank Oz, 2007)

Princess of Nebraska (?) (Wayne Wang, 2007)



Fyra nyanser av brunt. (Suedia, 2004)

Den Brysomme Mannen. (Norvegia, 2006)

Miehen työ (A Man’s Job) (Aleksi Salmenperä, Finlandia, 2007)

Nói albínói (Noi The Albino) (Islandia, 2003)



Elle a passe tant d’heures sous les sunlight (Philippe Garrel)

L’enfant secret (Philippe Garrel)

La naissance de l’amour (Philippe Garrel)

Les amants reguliers (Philippe Garrel)



In old Chicago (Chicago zaharrean) (Henry King)

Jesse James (Ausarten lurraldea) (Henry King)

The Bravados (Mendekatzaile gupidagabea) (Henry King)

The Black Swan (Zisne beltza) (Henry King)



Sofie (Liv Ullmann, 1992)

Trolösa (Faithless) (Liv Ullmann, 2000)



2006



Bamako (Abderrahmane Sissako, 2006)

Belle Toujours (Manoel de Oliveira, 2006)

Vitus (Fredi Murer, 2006)



Trouble in paradise (Ernst Lubitsch)

Design for living (Ernst Lubitsch)

That uncertain feeling (Ernst Lubitsch)

If i had a million (Ernst Lubitsch)



Général Idi Amin Dada (Barbet Schroeder)

Tricheurs (Barbet Schroeder)

Barfly (Barbet Schroeder)

Before and after (Barbet Schroeder)



Frontieres (Mostefa Djadjam, 2001)

Les Oiseaux du Ciel (Eliane de Latour, 2006)

Gaijin, Os Caminhos da liberdade (Tizuka Yamasaki, 1980)

Hester Street (Joan Micklin Silver, 1975)



2005



Paradise Now (Hany Abu-assad, 2005)

Hwal (The Bow) (Ki-duk Kim 2005)



Mary (Abel Ferrara, 2005)

Dangerous Game/Snake Eyes (Abel Ferrara)

Body Snatchers (Abel Ferrara)

King Of New York (New Yorkeko errege) (Abel Ferrara)

Fear City (Abel Ferrara)



Born to kill (Robert Wise)

Executive Suite (Handinahien dorrea) (Robert Wise)

The Andromeda Strain (Andromeda mehatxua) (Robert Wise)

Two For The Seesaw (Biren gorabeherak) (Robert Wise)



Frances (Graeme Clifford, 1982)

Messidor (Alain Tanner, 1979)

Norma Rae (Martin Ritt, 1979)

Queen Christina (Rouben Mamoulian, Greta Garbo, 1933) (Kristina Suediako erregina)



Film mordoa dira. Horiek euskaratzen dexenteko lana inbertitu da. Azpititulu horiek zinezale euskaldun guztientzat eskuragarri egotea notizia ona litzateke. Webgune honen bidez ez bada, beste modu batean.



Luistxo
2008-09-25 : 18:51

Esan didatenez, Zinemaldirako prestatzen diren azpitituluek ez dute denbora-markarik, hau da, formatu estandarretatik kanpo, testu hutsa dira, eta pertsona baten laguntzarekin egiten da zuzeneko emisioa, gailu elektroniko batekin, emanaldia dagoenean.


Hortaz, ez dut uste balio dutenik filmak etxean webgune honetan adierazten den eran egiteko. Dena den, itzulpen lan hori eginda dagoenez, publiko egitea euskaldun guztiontzat ona litzateke.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago