Itzuli orri nagusira Bidali hau

Milio erdi euro Microsoft lizentzietan EAEko hezkuntza sistemarako

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2008-09-11 ¦ 09:24 ¦ informatika

Artikulu honetan izandako erantzun batetik abiatuta, Tolonen blogean jakin dugu albistea. Irailaren 5ean EAEko buletinen publikatu zela lizitazioa: 517.000 euro pasa EAEko ikastetxe publikoetan jarrita dauden informatika ekipamenduetako Microsoft Windows eragiteko sistemak mantentzeko lizentziak eta Microsoft Office lizentziak erabiltzeko eskubidea berritzea kontratatzeko. Deialdi irekia izan arren, Microsoft-ek ez besterik ez ditu saltzen lizentzia horiek, jakina. Tolonek software librearen aldeko aldarri bat egiten du albistearen harira.

Erref.: Milio erdi euro Microsoft lizentzietan EAEko hezkuntza sistemarako (www.atxukale.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Milio erdi euro Microsoft lizentzietan EAEko hezkuntza sistemarako

Ander ¦ 2008-09-12 ¦ 07:42

Lotsagarria.
Zein erraz xahutzen duten guztion dirua gutxi batzuk lagunen poltsikoetara.

Izan libre izan euskaldun
software librea gure etorkizun

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea