|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet "Klik egin euskarari" kanpainaren balantzea© cc-by-sa Sustatu ¦ 2008-09-09 ¦ 08:59 ¦ informatikaWindows Vista, XP eta Office paketeak euskaratzeko Microsoft Espainiak martxan jarritako kanpainak (HPSk bere irudiarekin babestutakoak) balantze eskasa du, joxe Rojasek nabarmentzen duen bezala. 1.700 deskarga baino gutxiago. Gainera, deskargen maratoia irailaren 1ean amaitzen zen, eta ordurako promozioaren irabazleak iragarri behar omen zituzten, baina webgunean ez dago horren arrastorik. Erref.: "Klik egin euskarari" kanpainaren balantzea (www.teknopata.net) Erantzunak#1. "Pixka bat es mucho" kanpainaSustatu ¦ 2008-09-09 ¦ 10:41Ukan birusa agertzen den HPSren beste kanpaina baten datuak eman zituen atzo Eusko Jaurlaritzak, Pixka Bat Es Mucho kanpainarenak. Interneteko datuak ere eman zituzten.
Datorren irailaren 14an pixkabatesmucho eguna egingo da Donostian. Informazioa hemen. #2. Re: "Pixka bat es mucho" kanpainaazpi ¦ 2008-09-09 ¦ 11:14Bideoa ez da hori, beste hau baizik: www.youtube.com/watch?v=sFW-ZCEvFY8 Eta "klik egin" kanpainari buruzko beste iritzi interesgarri bat, Tolonena, atxukale.com-en #3. Re: "Klik egin euskarari" kanpainaren balantzeaUnai ¦ 2008-09-09 ¦ 11:36Ez gaitezen engainatu. Jendeak ez du Windows euskaratzen euskarak ez duelako horretarako balio. Euskara elkarte gastronomikoak, txakurrak eta haurrak izendatzeko da. #4. Kanal bereziaharitz ¦ 2008-09-09 ¦ 12:03Euskaltubeko kanal berezian "Pixka bat es mucho" kanpainako bideo ofizial guztiak daude ikusgai. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoinformatika gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|