Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Google Chrome nabigatzaile berria gaur kaleratuko da

Sustatu ¦ 2008-09-02 ¦ 09:25 ¦ Internet

Googlek atzo iragarri zuen Google Chrome garatu duela, eta gaur (irailak 2) banatuko dela Beta bertsioa Windows-erako hainbat herrialdetan. Komiki baten bidez ilustratu du Googlek web nabigatzaile berriaren zergatia eta funtsa. Firefox, Safari edo Opera nabigatzaileen ideia batzuk birlandu ditu Googlek, eta era berean, bere garapena librea izango da.

Publizitatea

Ezaugarri nagusiak:

  • Azkarrago eta seguruagoa izateko promesarekin jaiotzen da.
  • Web aplikazioak arinago korritzeko pentsatua: adibidez, Gmail aplikazioaren integrazioaren adibideekin ilustratu du Googlek bere proiektu berria (besteak beste)
  • Javascript interpretatzeko motore berria, V8 izeneko, propio garatutakoa.
  • Helbide-bilaketa barran, berez osatzen diren emaitzen agerpena (Firefox 3k bisitatuak gogoratzen dituen bezala, baina datu gehigarriekin ere bai, Googlek iradokitako emaitzekin nonbait)
  • Fitxak bai, baina helbide barraren gainetik interfazean, eta prozesu desberdinak garatuko direlarik fitxa bakoitzean. Itxi fitxa, eta haren prozesua itxiko da.
  • Irekitzean, gogokoen arteko pantaila txikituen mosaiko bat erakutsiko dizu Chromek.
  • Modu pribatua, incognito izenekoa. Log edo arrastorik ez dute utziko horrekin bisitaturikoek, eta ez dira azalduko hasierako mosaikoan ere. Pornoa ikusteko aproposa, noski.
  • Bilaketa leihoak harrapatzeko aukera: zure webgune bisitatuenen bilaketa prozesuetako kutxatilak gogoratuko ditu Chromek eta helbide-barraren iradokizunetan edo hasiera-orriko mosaikoaren ondoan agertuko dira.

Atzo, irailak 1, Googlek iragarri zuen gaur (irailak 2) kaleratuko dela Google Chrome. Kaliforniako orduarekin ibiltzen da Google, eta ez dakigu horrek zer ordu esan nahiko duen Euskal Herrian.

Erantzunak

  • Googleren tranpan erortzen ari gara

    Gari Araolaza ¦ 2008-09-02 ¦ 10:11

    ... eta ni lehena, baina zein gustora gabiltzan.

    Lehenengo bilatzaile ona egin zuten, gero eposta izugarria, gero dokumentuak trukatzeko tokia, estatistika sistema, mapak eta... denetan buru-belarri sartu gara.

    Orain nabigatzaile bat jarriko digute eta tentazio horri ere ezingo diogu eutsi, eta konturatzen garenerako ezingo dugu komunera ere joan Google gabe.

    Baina zein aukera dugu? Badago beste aukerarik?

    Erantzun honi
  • Re: Google Chrome nabigatzaile berria gaur kaleratuko da

    Unai ¦ 2008-09-02 ¦ 21:37

    Dagoeneko kalean da. 50 hizkuntzatan. Zoritxarrez euskaraz ez dago.

    Firefoxekin jarraituko dut.

    Erantzun honi
    • Re: Google Chrome nabigatzaile berria gaur kaleratuko da

      Sustatu ¦ 2008-09-03 ¦ 08:22

      Hemendik deskargatu daiteke.

      Erantzun honi
    • Re: Google Chrome nabigatzaile berria gaur kaleratuko da

      Jordi ¦ 2008-09-03 ¦ 13:29

      Katalanez badago :-)

      Erantzun honi
    • Re: Google Chrome nabigatzaile berria gaur kaleratuko da

      iņigo m. ¦ 2008-09-04 ¦ 19:12

      >Eta noiz egongo da euskaraz?
      Sustatun sartzean orain "tu navegador está configurado en espaņol" diosta ostera ere.

      Erantzun honi
      • Re: Google Chrome nabigatzaile berria gaur kaleratuko da

        iņigo m. ¦ 2008-09-04 ¦ 19:20

        Betikoa, ez naiz kontutatu nabigatzeko dudan lehen hizkuntza ez dela nahitaez nabigatzaile berarena.

        Orain euskara ipini dut lehen hizkuntza bezala, nahiz eta nabigatzailea erdaraz egon.

        Erantzun honi
  • Google Chrome info7 irratiko kronikarako frogatzen

    iPtx ¦ 2008-09-03 ¦ 18:36

    Info 7 irratiko albistegietatik, Google Chromeri buruzko iritzia eskatu didate.

    Informazioa biltzen ari naiz, zuen iritziak gura ditut.

    Sustatu iturri bezala baliatuz, guztion iritziak batu gura nituzke; hemen berton, neure blogean edo twitter bidez.

    Iritzia 2.0 badakizue!

    -Zer diogu erabiltzaile euskaldunok?

    -Nik, froga egiteko katalanezko nabigatzailea jaitsi dut.

    Erantzun honi
Erantzun artikulu nagusiari