Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu
Ikearen katalogo berria, euskaraz
Sustatu ¦ 2008-09-01 ¦ 08:21 ¦ Enpresa
Ikea etxearen katalogo orokor berria (2009. urterakoa) euskaraz argitaratu da Interneten, eta Flash aplikazio baten bidez kontsulta daiteke.
Espainiako Ikearen webgunean ikus daiteke katalogoa, edo lotura zuzen honetan. (f11 sakatu pantaila osoan ikusteko, eta gero berriro, irteteko).
Gaztelaniaz, galizieraz eta katalanez ere badago katalogo orokorra. Beste katalogo berezitu batzuk (koltxoiak, sukaldeak, liburu-apalak eta sofak) gaztelaniaz eta katalanez daude bakarrik.
Ez dakigu paperean ere berdin argitaratuko ote duten. Barakaldoko dendatik (Euskal Herriko bakarra) igarotzen bada inor, komenta dezala. Kioskoetan ere salgai egoten da Ikeako katalogoa, eta ez dakigu hor ere azalduko ote den euskarazko bertsioa.
Erantzunak
Re: Ikearen katalogo berria, euskaraz
Unai ¦ 2008-09-01 ¦ 09:01
Annak ere euskaraz egiten du.
Erantzun honi
Re: Ikearen katalogo berria, euskaraz
Felipe ¦ 2008-09-04 ¦ 08:22
Telebistaz, Gaur Egunen, esan dute paperezko bertsioa ere argitaratu dutela euskaraz. Berau jasotzeko Barakaldoko dendatik pasa behar omen da.
Erantzun honi
