Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Tu Vista De programa eta Bizkaia

Aitor ¦ 2008-07-22 ¦ 13:15 ¦ Hedabideak

Pasa den igandean izan zen programa honen azken saioa. Finalera iritsi ziren sei tokietatik, bost Bizkaikoak ziren. Harrigarria?

Publizitatea

Ezer baino lehen esango dut bizkaitarra naizela; gainera, finalera heldu zen toki batekoa, hain zuzen.
Hala ere, harrigarria iruditu zitzaidan finalera heldutako sei tokirik ikusgarrienetatik (beti ere, tele-ikusleen iritziz) bost Bizkaian kokatuta izatea (seigarrena, oker ez banago, Araban). Bizkaia al da herrialdeetan ederrena? Ez dut uste.

Hipotesi bat planteatzen ausartuko naiz. Saioa gazteleraz egina zen eta, ondorioz, ETB-2n ikusi genuen.Ez du honek erakusten kate honen audientziarik handiena EAEko herrialderik erdaldunenetan dagoela? Zer gertatuko zen saioa "Euskal Herriko (horrela deitzerik balego) zure bista" izan eta euskaraz egina eta emana izan balitz? Nago emaitzak bestelakoak izango zirela.

Erantzunak

  • Re: Tu Vista De programa eta Bizkaia

    Xabier ¦ 2008-07-22 ¦ 19:45

    Ni ere bizkaitarra, eta bat nator zuk esandakoarekin oro har. Ez nuke ozen esango, dena den, programa euskaraz izan balitz irabazlea beste bat izango zenik: ez ahaztu Gorbeia aldeak zale asko dituela Euskal Herri osoan, eta zer esanik ez Bizkaian (euskaldunak nahiz erdaldunak), eta kontuan izan behar da biztanle mota bietan beste lurraldeek baino gehiago dituela Bizkaiak. Hori bai, sei "finalistak" beste batzuk izango zirela esango nuke nik ere, programa euskaraz izan balitz. Orduan botoemaileen kopurua berdintsuagoa izango zen ziurrenik lurraldez lurralde.

    Igandean, programa aurrera joan ahala botoak norantz zihoazen ikusita, "beldur" eta guzti izan nintzen ez ote zen irabazle aterako Bizkaiko Zubia! Edo Bilbo bera finalera heldu! Ikusitakoak ikusita, pozik hartu nuen hautatua Gorbeia izana. Irabazle duina iruditzen zait. Hori bai, Bardeak edo Aiara bailarak irabazteak poztuko ninduen gehien.

    (Hi herri "finalista" batekoa haiz? Aber asmatzen dudan: Bizkaiko Zubiaren herrikoa! :-)

    Erantzun honi
    • Re: Tu Vista De programa eta Bizkaia

      Joseba Gonzalez ¦ 2008-07-23 ¦ 01:19

      Joseba Gonzalez naiz. Ni ere, bizkaitarra naiz (Getxon jaio nintzen eta Bilbon bizi naiz).

      Bat nator Aitorrek eta Xabierrek esandakoarekin. Beste alde batetik, penagarria deritzot ETBek euskaraz ere programa horiek ez ematea.

      Erantzun honi
  • Iritzi artikulua Garan

    Mikel ¦ 2008-07-22 ¦ 22:36

    Lehenengo eta behin esan nik ez nuela ez azken programa eta ezta aurrekoak ere ikusi baina gaur lehiaketaren emaitzatik aratago dijoan iritzi artikulu hau argitaratu du Gara egunkariak Inaki Uriarte arkitektoaren eskutik. Benetan intereresgarria iruditu zaidana, pena gazteleraz idatzia egon izana.

    Beste honek giputxilandiatik idazten du

    Erantzun honi
  • Planteamendu kaxkarra

    Al Perra ¦ 2008-07-23 ¦ 08:02

    Orain artean progamaren hizkuntza kritika du jendeak, baina niri okerragoa iruditzen zait programaren planteamendua bera: zergatik lehiaketa modura planteatu? Ez zen nahikoa txoko horiek erakustea?

    Nik ez dut programarik osorik ikusi, baina txartu egin izan naiz "X-en halako txoko" edo "Y-ren beste bista hau" aukeratzeko iragarkiak ikusitakoan. Ditxosozko SMSak bidali behar horretarako ere!!

    Bestalde, aurkezle aritu diren pretsonaia horien lana ere patetiko xamarra izan dela irakurri dut, atzoko Garan uste dut. Iņaki urirte delako baten artikulua zela esango nuke, eta oro hat egurra ematen zion programari.

    Erantzun honi
    • Re: Planteamendu kaxkarra

      Aitor ¦ 2008-07-23 ¦ 09:19

      Banuen Iņaki Uriarteren artikuluaren berri nire mezutxoa idatzi nuenean. Zer nahi duzue esatea? Niri saioa gustatu egin zitzaidan, asko gainera. Lehenagotik ere oso gustuko nuen "Lau haizeetara" zein "Euskadi desde el aire".

      Aurkezleak eta aurkezpenak?Puntu honetan egon daiteke arrazoi punturen bat, baina nire ustez programaren helburu nagusia ikusgarria izatea zen, ikustekoa, ez horrenbeste informazioa ematea. Eta alde horretatik bete egin zuen bere helburua.

      Lehiaketa formatoa? Bueno, kritika daiteke, baina neuri behintzat programaren jarraipena egiteko interesa eta gogoa areagotu zidan lehiaketa modura planteatzeak. Lehiarena modu sanoan eta gehiegikerietan erori gabe eramaten bada, badu bere alde sinpatikoa ere. Are gehiago, lehiaketan zure herria ere tartean dagoela jakinik.

      (Xabier: erdizka asmatu duzu zure pronostikoan. Pista bat: egia esan, nire bi herri heldu ziren finalera. Hau pagotxa!)

      Erantzun honi
  • Re: Tu Vista De programa eta Bizkaia

    Nafar bat ¦ 2008-07-23 ¦ 11:42

    Nik uste kontua sinpleagoa dela: Bizkaian jende gehiago bizi denez, pentsatzekoa da botoa eman zuten gehienak ere bizkaitarrak izango zirela.

    Erantzun honi
    • Re: Tu Vista De programa eta Bizkaia

      xiber ¦ 2008-07-23 ¦ 12:40

      Irabazi zutenak alde batera utziz, programak berak aurre selekzio bat egin zuen, eta gehienak Bizkaiko lekuak ziren. Arabatik hiru zeuden (Gorobel, Gasteiz eta Errioxa), Gipuzkoatik sei (Txindoki, Pasaia, Donostia, Hondarribia, Zarautz eta Aiako harriak), Iparraldetik bi (Miarritze eta Larrun), Nafarroatik bost (Lesaka, Lizarra, Bardeak, Baztan eta Irunea) eta beste guztiak Bizkaikoak (Bilbo, Gorbeia, Gaztelugatxe, Lekeitio, Bizkaia zubia, Urdaibai, Galea eta Anboto), zortzi guztira,

      Nik faltan bota nituen Iparraldeko zenbait (adibidez, Kakueta eta Santa Grazi), Nafarroako zenbait (Erronkari, Zaraitzu, Irati, Pirineoetako mendiak), ... Oso leku tipikoak, eta oso EAEkoak, baina tira. Horrelakoa da eitb.

      Erantzun honi
    Erantzun artikulu nagusiari