Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu
Badakizu ez zarela lehena
BMW.gr ¦ Argazki saila ¦ 2008-07-22 ¦ 08:16 ¦ Argazkia
LoveOf74 polinomikoaren blogean aurkitu dugu BMW etxearena omen den iragarki bikain hau. BMW Premium Section produktu bat saltzen omen du honekin Greziako BMWk, bigarren eskuko luxuzko autoak. Eta iragarkian zera irakurtzen da ingelesez: Badakizu ez zarela lehena.
Erantzunak
Re: Badakizu ez zarela lehena
Mikel ¦ 2008-07-22 ¦ 11:40
American Beauty filmeko neska edarraren, Mena Suvari tankera dauka honek. Neska gaztea erakartzen duenaren desioa edo piztu nahiko dute iragarkiarekin.
Erantzun honi
Re: Badakizu ez zarela lehena
loveof74 ¦ 2008-07-22 ¦ 12:08
nire ustez jorratu nahi duten ideia nahiko zakarra izan daiteke: neska ederra eta gaztea ezagutzea (oso gaztea? gaztea bakarrik? noiz arte zara gaztea?). Zer egingo zenuke horrelako esaldi bat esaten badizu? nik nahiko artgi daukat, kotxea probatu nuke behintzat, seguru! :_D
Erantzun honi
American Beauty
Luistxo ¦ 2008-07-22 ¦ 12:19
Mena Suvariren pertsonaiak ere bigarren eskukoa zirudien, fanfarroikeriara emana zenbat ligatzen zuen honekin eta harekin. Baina kontsumaziotik hain gertu, birjina zela aitortu zionean Kevin Spaceyren pertsonaiari, alto, atzera egin, eta ukitu gabe utzi zuen tipoak.
Erantzun honi
Re: American Beauty
loveof74 ¦ 2008-07-22 ¦ 14:40
hori filma batean gertazten zen, luistxo...
:-D
Erantzun honi
Re: Badakizu ez zarela lehena
txaper ¦ 2008-07-22 ¦ 14:56
Gizonezkoa naiz eta aitortzen dut sexista samarra dela anuntzioa. Baina era berean anuntzioa ona bezain eraginkorra dela ere esan beharra dago. Horren harira, non ezarri eraginkortasunaren eta sexismoaren arteko marra?
To nire galdera...Erantzun honi
Re: Badakizu ez zarela lehena
Marti(n) ¦ 2008-07-22 ¦ 18:31
Badirudi ez dela ideia berri-berria ere...
Erantzun honi
Re: Badakizu ez zarela lehena
loveof74 ¦ 2008-07-23 ¦ 00:53
Egia, ikusita neukan Renaultena.. Baina ez konparatu, mutil...BMWa erakargarriagoa da kanpoaldetik...:-D
Sexismoa baino gehiago target-a izango dute buruan iragarpen enpresak. 50 urteko gizona,...Erantzun honi
Re: Badakizu ez zarela lehena
ondatz ¦ 2008-07-23 ¦ 08:55
Ba… niri beti gustatu izan zaizkit bigarren eskukoak. Errodajea egin beharrik ez dago, ustekabe gutxi (egiaz berri-berria zen edo ez, adibidez), ukitu bat aski da behar bezala erantzuteko… eta zahartzean, bigarren eskukoa denez ez du halako penarik ematen bazterrean uzteak... emakumea ala autoa?
Erantzun honi
