|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Ibarretxeren galdeketa zuzenketekin argitaratu da EHAAn© cc-by-sa Sustatu ¦ 2008-07-15 ¦ 11:53 ¦ politikaGaur argitaratu da EAEko buletin ofizialean, EHAAn, Legebiltzarrak onartutako Kontsultaren Legea. Ekainaren 27ko plenorako aurkeztu zen papeleta eredua ere han dago, baina zuzenketa batzuek eginda gaztelaniaz: euskaraz, aldiz, 1go ordinal okerrarekin jarraitzen du. Ekainean argitaratu genuen bezala, Juan Jose Ibarretxek aurkeztutako papeleta ereduan euskarazko ordinal okerra, edo bederen, ez-estandarra, zekarren lehen galderak: 1go galdera. Baten batzuek nabarmendu zutenez, gaztelaniaz ere bazeuden akatsak: SI baiezkoak azentua behar duela, SÍ. Bada, gaurko EHAAko argitalpenean ikusten ahal da SÍ gaztelaniazkoa zuzendu dutela, baina 1go euskarazkoak bere horretan jarraitzen du.
Horrez gain, espainolezko galderen ordinaletan formula arraroak sartu dituzte: 1ª eta 2ª estandarrak agertu beharrean (lehen bertsioan hala zeuden, ondo), puntua tartekatu dute: 1.ª eta 2.ª dira orain. Erantzunak#1. Re: Ibarretxeren galdeketa zuzenketekin argitaratu da EHAAnJakue Goienetxe ¦ 2008-07-15 ¦ 18:54Lastima, bai: behin zuzentzen hasiz gero, aukera ederra zuten "1go" hori ere zuzentzeko. Eta harrigarria, orobat, gaztelaniazkoan sartu dituzten "1.ª" eta "2.ª" forma bitxiak (eta okerrak, jakina). #2. Etxeetara iritsi den Lehendakariaren galdeketa-orriaSustatu ¦ 2008-07-23 ¦ 08:51Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza EAEko etxeetan galdera orriak banatzeari ekin dio: postaz iristen dira, Juan Jose Ibarretxeren gutun batekin. Galdeketa orri horiek ez dira hemen ageri dena bezalakoak, EHAAn argitaratutako eredukoak; ekainean aurkeztutako hura da, aldiz. Gaztelaniaz SI azenturik gabe dakarren ale hori. #3. Re: Etxeetara iritsi den Lehendakariaren galdeketa-orriaSustatu ¦ 2008-07-24 ¦ 08:45Banatu den gutunari buruzko komentario batzuk Elena Laka abokatuaren blogean. Erantzunetan ere, iruzkin interesgarriak. Erantzun (klik zabaltzeko)ItxiFacebook bidez erantzun |
Albiste gehiagopolitika gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|