|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Euskal kooperatibak eta software libreaJoxe Aranzabal - Jakin ¦ 2008-07-15 ¦ 17:28 ¦ enpresaEuskal kooperatibek eta software libreak ezaugarri bat baino gehiago dituzte komunak. Bietan elementu oinarrizkoak dira prestakuntza, partehartzea eta jakintza partekatzea. Hala ere, han eta hemen aurki daitezkeen salbuespen txiki batzuk kenduta, software librea oso gutxi erabiltzen da gure kooperatibetan. Ia dena dago Microsoften esku: sistema eragileak (Windows), nabigatzaileak (Internet Explorer), posta elektronikoa (OutlookXpress), datu baseak (Acces), kalkulu orriak (Excel), idazteko programak (Word)… Harritzekoa da. Nazioartean erakunde garrantzitsu asko ari dira Microsoftekiko morrontza alde batera uzten, poliki-poliki software librera pasatzeko, hala nola Massachussetsko gobernua AEBetan, Berlingo Udala, IBM bera, Extremadurako gobernua…, baina hemen ezta mugimendurik txikiena ere bide horretan. Gure kooperatibek eskuak lotuta dauzkate, Microsoftek lotzen baititu, kooperatibek eurek horrela erabakita. Arrazoiak hor daude: Microsoftek eskaintza onak egiten ditu eta segurtasuna eskaintzen die; zenbait kontutan Microsoft estandar bihurtu da, de facto; kooperatibek apenas duten software librearen berri; kooperatibek ia ez dute aditurik software librean; kooperatibek beldur diote software librerako trantsizioari. Beldur horiek, berriz, aurreiritzietan oinarritzen dira, gaur egun software libreak eskaintza oparoa baitu: sistema eragiletan GNU-Linux bihurtu da software librearen ikurra sistema eragileen artean; zerbitzarien artean, Apache da nagusi, software librean oinarritua; eta ofimatikan, hortxe daude KDE, GNOME eta OpenOffice. Interneti dagokionez, bestalde, munduan gero eta gehiago erabiltzen dira Firefox, Thunderbird, Zope, Plone, PHP, Perl eta MySQL, besteak beste. Horregatik, kooperatibek ahalegin handiagoa egin beharko lukete software librera hurbiltzeko: unibertsitatean leku bat eskaini ikasketa programan software libreari; prestatu teknikariak software librean; informatikariak kontratatzerakoan, kontuan izan adituak ote diren software librean; hasi kooperatiba guztietan programarik erabilienak eta errazenak erabiltzen: Firefox, Thunderbird, OpenOffice…; egitasmo bat prestatu software jabeduna utzi eta trantsizioa prestatzeko software librerantz; aztertu software librearen inguruan sortzen ari diren modu berriak elkarlana bultzatzeko, eta erabaki zelan aplikatu kooperatibetan; erabili software librea kooperatibagintza bultzatzeko herrialde pobreetan; lan hitzarmenak egin software librea darabilten enpresekin. Jakintzak askeago egiten gaitu. Horixe pentsatzen dute bai Euskal Herriko kooperatibek, bai software librean ari direnak ere. Logikoa elkarren berri izatea eta batak besteagandik ikastea. Erantzunak#1. Re: Euskal kooperatibak eta software libreaAnder ¦ 2008-07-15 ¦ 14:16plas plas plas txalo zaparrada nire aldetik Joxe. #2. Re: Euskal kooperatibak eta software libreaander gońi ¦ 2008-07-17 ¦ 07:37Kooperatibetan izan da Software Librea bultzatzeko ekimenen bat. MCCk antolatuta, Software Librearen Erabilera sustatzeko lantalde bat jarri zen martxan. Bertan, hainbat kooperatibetako ordezkarik hartu genuen parte. Bakoitzak bere esperientziak azaldu zituen nolabaiteko katalogo bat sortzeko asmoarekin. Beste kooperatibetako arduradunei jasotako esperientzien berri eman zitzaien, baina ez zuen interes handirik jaso. Erantzun eskasa ikusita, bertan behera utzi genuen lantaldea. #3. Re: Euskal kooperatibak eta software libreaMiKeL ¦ 2008-07-17 ¦ 10:24MCCren osotasun osoan eztakit nola dagoen egun, baina hoietako enpresa (kooperatibarena txiste moduan ikusten dut) batean nabil ni externo moduan eta software librea zer den maiz azaldu egin behar zaie. Bertako teknikoek ez dakite zer demontre den GPL edo BSD bat eta gutxiago software librearen 4 askatsunak. Tresna moduan ikusten dituzte sistemak edo aplikazioak eta dagoeneko batzuetara OSO oituta daudenean, zertarako aldatu!? Hemengo funtzionarioei lana suposatzen die horrek eta ez dut ikusten jendea horren alde egiteko gogoz. #4. Re: Euskal kooperatibak eta software libreaborja ¦ 2008-09-02 ¦ 07:38Aupa Joxe! Oso ona artikulua, guztiz ados denarekin. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoenpresa gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|