Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Bideojokoak eta artea: erakusketa eta mintegia Donostian

Sustatu ¦ 2008-09-04 ¦ 08:12 ¦ Kultura

Bideojokoak kultura garaikidearen estetikaren parte argia dira dagoeneko. Ideia horren inguruan antolatu da Donostian Try Again erakusketa (uda baino lehenagotik irekia Koldo Mitxelena Kulturunean, irailaren 27a arte) eta Kontrajokoak mintegia Artelekun datorren astean.

Publizitatea

Try Again erakusketa KMK-ko sotoan dago. Lanetako batzuk interaktiboak dira benetan: joystick-a hartu, eta taka-taka ematen diezu. Informazio gehiago hemen eta Berrian azaldutako kritika bat hemen.

Artelekuko mintegiak Kontrajokoak du izena, eta irailaren 8tik 12ra bitartean garatuko da (izen-ematea itxita dago, nonbait; 15 lagunentzako zegoen tokia)

Try Again erakusketako artistetako batzuk izango dira, hain zuzen, mintegian ere:

Azken honen KMK-ko lana McDonalds bideojokoa da, sarean ere jokatu daitekeena.

Erantzunak

  • berriako kritika

    anbrosio ¦ 2008-09-04 ¦ 10:01

    Berriako kritika betiko estereotipoetan erortzen da, eta mangatik ateratzen du bere jatorriaren informazioa: "Egun, aisialdirako tresna badira ere, bideo jokoen jatorria armadako soldaduak trebatzeko sortu zituzten simulazioetan dago, eta teknologikoki nahiz estetikoki ikaragarri garatu diren arren, oraindik ere askok mantentzen dute gerra izaera hura."

    Ez dut uste soldaduak "3 en rayan" edo ping-pong-en jolastuz trebatuko zirenik... edozerk balio du biolentziarekin lotzeko...

    http://eu.wikipedia.org/wiki/Bideojoko#1979_arte:_sorrerak

    Erantzun honi
  • Try Again erakusketa

    Luistxo Fernandez ¦ 2008-09-04 ¦ 11:32

    Seme-alabekin joan nintzen eta primeran igaro genuen goiz parte bat. Biolentzia dela-eta, alde bateko erakusgaietan indarkeria gehiegi ote zegoen ohartarazi ziguten zaindariek, umeekin nindoanez... "Lasai, umeak nire kontu" esan nien, eta tiroka ibili ginen gu ere: Jokoak joko direla ulertzen dut nik, eta artea edozein txorakeria, eta umeek ere berdin ulertzen dutela iruditzen zait.

    Argazki batzuk atera nituen eta hemen kargatu ditut: Try Again

    Erantzun honi
  • Re: Bideojokoak eta artea: erakusketa eta mintegia Donostian

    KMK ¦ 2008-09-05 ¦ 09:07

    Erakusketari edo katalogoari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Gipuzkoakultura blogean irakur dezakezue:

    Erakusketa Katalogoa

    Erantzun honi
Erantzun artikulu nagusiari