Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu
Phaistosko Diskoa faltsua izan liteke
Wikipedia ¦ Argazki saila ¦ 2008-07-15 ¦ 06:24 ¦ Argazkia
Antzinako epigrafiako dokumenturik garrantzitsuenetako bat, Phaistosko Diskoa, Kretako zibilizazio minoikoaren ustezko aztarna, agian faltsua da: duela 100 urte arkeologo italiar batek sortutako pieza faltsua izan daitekeela dio ikerlari batek.
Phaistosko Diskoa faltsua izan liteke
Erantzunak
Epigrafia
Haritz ¦ 2008-07-15 ¦ 11:05
Kontxo... Aurkikuntza epigrafiko bat zalantzan... Ezaguna egiten zait. ;)
Erantzun honi
Phaistos eta Veleia
Luistxo Fernandez ¦ 2008-07-16 ¦ 12:46
Ricardo Gomezek informazio gehiago dakar Filoblogian.
Bereziki, aipatzen dituen bi kontu:
Euskararen bidez ere dezifratu zuela baten batek Phaistoskoa, nola ez. Baina orain behintzat Gomezek ematen duen lotura ez dabil.
Bestetik, Phaistoskoa eztabaidatzeko nazioarteko biltzar bat antolatu dutela udazkenerako. Hemen halakorik? eeez... Veleiako zalantzez zer dugu? isilkeria besterik ez, edo Interneteko eztabaida pseudoanonimoa Celtiberia.net gunean, zeinak eraman duen, gune-administrataileen neke eta asperduraren ondorioz, eztabaida hori ixtera, hemen irakurri dudanez.
Erantzun honi
