Teknologia albisteak
1

Jamaika ikusteko jaio gara, Bildu.net erabiliz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2008-07-09 : 12:07

Jamaika ikusteko atala berritu dugu Sustatun. Funtsean, lehengo gauza bera da, edonork markatzen ahal du sareko erreferentzia bat komentario batekin, baina orain arte del.icio.us erabiliz egiten zen, eta orain, lastermarkak gordetzeko Bildu.net zerbitzu euskaldunarekin ere egin daiteke.

Gorka Julio Teketen informatikariak lagundu digu kontu honetan. Bera da Bildu.net-eko bultzatzaileetako bat, eta Yahoo Pipes zerbitzua primeran ezagutzen duenez, berak egin du del.icio.us eta Bildu.net-eko RSS jarioen fusioa Pipes-en. Horren kodea librea da, gainera, hemen dago partekatzeko.

Jamaika ikusteko atalaren mekanika erraza da.

  1. Kontu bat ireki Bildu.net webgune euskaldunean edo del.icio.us zerbitzuan
  2. Nabigatzen zaudelarik, ezer partekatu nahi duzunean, gehitu ezazu batean edo bestean sustaturako etiketa edo tag delakoarekin. Jarri izenburua euskaraz eta lerro bateko azalpena, eta kito.

Minutu batzuen buruan, automatikoki azalduko da zure gehikuntza Sustatun, azken hiru erreferentziak portadan izaten dira, eta Jamaika atalean, azken 20ak.


Argazkiak.org | Jamaika atala, Bildu.net-en bidez © cc-by-sa: sustatu

Azalpen zehatzagoak hemen. Grafikoki, Bildu.net nola erabiltzen ahal den saiatu gara azaltzen. Jamaika atala hornitzeko del.icio.us erabiltzen jarraitu daiteke, noski. Orain aukera gehiago dago, horixe da kontua.

Jamaika ikusteko jaio gara esaldi apokrifoa Joxean Sagastizabalen asmakizun polita da.

Erantzunak

Teketen
2008-07-09 : 12:41

Ea horrela bildu.net-eko erabiltzaileak ere sustatun parte hartzen hasten diren. Norbaitek aipatu duen "udaran zerbait egin" horretan zer esana izan dezake, jendeak bide honen bidez bete baitezake sustatu.


bildu.net erabiltzen ikasi nahi baduzu manual lagungarri hau dago denon eskura

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago