Teknologia albisteak
6

Oporrak: egin zerbait

Erabiltzailearen aurpegia
H. Etxeberria - Hendaian nago, xoraturikan
2008-07-09 : 09:07

Urtero legez, oporretara joango zarete Sustatukoak. Poztekoa da hori, eta pozten gara zinez. Ongi mereziak dituzue. Baina zuek opor izan ala ez izan, eta geu ere oporretan egon ala ez egon, baten batzuk Sustatu daukagu geure nabigadoreko lehenengo orritzat.

Joango zarete, zernahi argitaratuta utzita zeuon webean, eta arretaz eta sinpatiaz ikusiko dugu besteok orri hori, lehengo bost edo sei egunetan. Baina zuek oporretatik itzultzerako, higuinduta egongo gara orri berbera ikusteaz ordenadorea pizten dugun bakoitzean. Litekeena da erabiltzaile batzuek, lehen orria aldatzea ere zuenetik besteren batera, hainbeste egunez berbera ikusten ibili nahi ez eta. Horregatik luzatzen dizuet aholkua: ongi baino hobeto pentsatu oporretan zehar utziko duzuen orrialdeak nolakoa behar duen.

Zer egin ez badakizue, antolatu lehiaketa bat, edo kontratatu beltzen bat orriari jira eta bira emateko noizean behin. Nahi duzuena, baina egin zerbait, orain artekoaz desberdina dena. Jaungoikoaren izenean.

Erantzunak

beavis
2008-07-09 : 14:35

Beltzen bat? zer esan nahi duzu? Ondo ulertu ez dudala uste dut...

Jozulin
2008-07-10 : 11:16

Eta Jamaika ikustekoak "portadara" pasatu? Hartara Sustatuzale guztion esku egongo litzateke orri nagusia. (Ez dakidana da teknikoki egin litekeen...)

Sustatu
2008-07-10 : 14:17

Hau gustatu zaigu, Jozulin.


Hasier Etxeberriaren proposamena eskertzen dugu, baina baliabideak ez dira iristen beltzak kontratatzeko emateraino.


Baina Jamaika atala berritu dela aprobetxatuta, lehen orria eraldatu dezakegu, bai, eta erabiltzaileek proposatutako loturak eskaini. Doiketa batzuk egin beharko dira, baina ez dirudi zaila. Gustatu zaigu ideia, eta hortaz, seguruenik, hemen azaltzen den metodoa erabilita, animatzen zareten irakurleok egin ahal izan duzue Sustaturen portada eta albiste selekzioa abuztuan.


Eskerrik asko.


H. Etxeberria
2008-07-10 : 19:15

Bistan da umore politikoki zuzena bakarrik onartzen dela hemen eta irristadarik ez zaiola barkatzen inori, ez eta dabilenari ere. Bedi, bada: uda honetan, Sustatuzale guztiok gaitezen beltz!

jolaus
2008-07-10 : 21:44

Niri ere gustatu zait Jozulinen ideia. Modu sinple eta eraginkorra oporrek irauten duten asteetan zehar Sustaturen portada eguneratuta mantentzeko.



Ahal dudan neurrian nire ekarpenak egiten saiatuko naiz.

iturri
2008-07-19 : 00:27

Aurten, aspaldiko partez, abuztuko lehen hiru asteak lanean emango ditut. Ni ere prest laguntzeko. Duela gutxi etiketatu dut albiste bat "sustaturako", baina oraindik ez da agertu. Del.icio.us-en egin dut.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago