Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu
Greenpeacek salatutako euskal kostaldeko puntu beltzak
Sustatu ¦ Da! ¦ 2008-07-03 ¦ 08:31 ¦ Natura
Hona mapan jarrita Greenpeace Bizkaian eta Gipuzkoako kostaldean salatutako puntu beltzak. Destrucción a toda costa izeneko txosten bat eman du argitara Espainiako egoera kezkagarria agerian jarriz. Euskal Herrian, isurketak Ibaizabal itsadarrean eta Pasaiako badian, eraikuntza ekimenak Bakion eta Urdaibain (Guggenheim proiektua ez dute aipatzen, dena den) eta Pasaia-Jaizkibelko superportua.
Greenpeacek salatutako euskal kostaldeko puntu beltzak
Erantzunak
Re: Greenpeacek salatutako euskal kostaldeko puntu beltzak
Txomin ¦ 2008-07-03 ¦ 10:46
1) Greenpeace español hutsak dira
a) Zergatik Cataluynako txostena katalanez eta gaztelaniaz eta Euskadikoa gaztelania hutsez.
b) Demagogia hutsa Bakidxori buruzkoan. bai Greenpeacek baita Bakio SOSekoak.
c) Urdaibai. Eskualdearen izena Busturialdea. Geografiari lotuta, errekaren izena Oka, eta gero Urdaibai.
Guggemheim kontua: Antza Gernikako herri barruan, udalerri barruan egingo da; Gernikako udalak dituen hiri-lurzoruan. Hirigintza-araudia bete behar da eta hori lotuta egongo da Urdaibaiko biosferari buruzko araudiak agintzen duenari.
egingo dana ez da egingo ez Errigoitin, ez Forun, ez Omabason.
Besterik da EAko alkate Gorroño zertan dabilen. Demagogia hutsa egiten, ohikoa dan moduan.
d) Urdaibaiko beste jarduera baten besterik da, pertsonai ospetsu batek, goi-agintari izandakoak, bere etxea, txabolatxua, egiteko jardunbidea, udalaren hartuko erizpidearen kontra.
2) Aparte, Bizkaiko ibaieri buruzko izendazioak okerrak dira. ze hori ere hizkuntzaren ekologia da.
> Hona mapan jarrita Greenpeace Bizkaian eta Gipuzkoako kostaldean salatutako puntu beltzak. *Destrucción a toda costa* izeneko "txosten bat":https://colabora2.greenpeace.es/costas/descarga_informe.php eman du argitara Espainiako egoera kezkagarria agerian jarriz. Euskal Herrian, isurketak Ibaizabal itsadarrean eta Pasaiako badian, eraikuntza ekimenak Bakion eta Urdaibain (Guggenheim proiektua ez dute aipatzen, dena den) eta Pasaia-Jaizkibelko superportua.
> URLA:http://www.tagzania.com/user/sustatu/greenpeace+kostaldea
Erantzun honi
