|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Porno Punk Feminismoa© cc-by-sa Sustatu ¦ 2008-07-02 ¦ 18:09 ¦ sexuaGaur uztailak 2, arratsaldeko 19.00etan hasita eta larunbatera arte Donostian izango diren PornoPunkFeminismoa jardunaldietako partehartzaile baten ohar biografikoa da hau, Artelekuk argitararatutakoa, bertan parte hartuko duen artista batean, Diana Pornoterrorista. “Emakume lasaia eta barea nintzen, munduarekin zerikusirik ez edo zerikusi gutxi zuten abstrakzioak besterik ez nuen idazten. Sistemak, terrorista guztiak bezala, munstro eme bihurtu nau.” Honela jarraitzen du Diana Pornoterroristaren aurkezpen testuak: 2000 urtean lanean hasi zen, Madrilen kabaret-gore egiten zuela eta Bartzelonako tabernetan poesia errezitatzen zuela. PostOp-ekin lankidetzan jardun zuen eta 2006an pornopoesia errezitaldiak ematen hasi zen, haietan masturbazioak, penetrazioak, odola eta irudi guztiz bortitzak sartzen dituela. Aberrantea, itxuragabea eta politikoki ez-zuzena desiratzea eragozten duten mekanismo sozialak desblokeatu nahi ditu bere lanaren bidez. Adibide bat besterik ez da; gainerakoa, jardunaldien egitaraua eta abarrak, Artelekuren webgunean. Erantzunak#1. Re: Porno Punk Feminismoaurdin ¦ 2008-07-03 ¦ 11:33Diario Vasco-n oso elkarrizketa interesgarria egin diote Artelekun egiten ari den 'Feminismopornopunk' mintegiaren koordinatzaileari, Beatriz Preciadori, alegia. #2. Re: Porno Punk Feminismoasorgine ¦ 2008-07-09 ¦ 17:07Beatriz Preciadori ARGIAN egin zioten elkarrizketa: Beatriz Preciado #3. Re: Porno Punk FeminismoaSustatu ¦ 2008-07-20 ¦ 11:01Sareinak blog feministen argitaratu dituzte argazki batzuk eta jardunaldiaren kronika. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagosexua gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|