Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu
Porno Punk Feminismoa
Sustatu ¦ 2008-07-02 ¦ 18:09 ¦ Kultura
Gaur uztailak 2, arratsaldeko 19.00etan hasita eta larunbatera arte Donostian izango diren PornoPunkFeminismoa jardunaldietako partehartzaile baten ohar biografikoa da hau, Artelekuk argitararatutakoa, bertan parte hartuko duen artista batean, Diana Pornoterrorista. “Emakume lasaia eta barea nintzen, munduarekin zerikusirik ez edo zerikusi gutxi zuten abstrakzioak besterik ez nuen idazten. Sistemak, terrorista guztiak bezala, munstro eme bihurtu nau.”
Honela jarraitzen du Diana Pornoterroristaren aurkezpen testuak: 2000 urtean lanean hasi zen, Madrilen kabaret-gore egiten zuela eta Bartzelonako tabernetan poesia errezitatzen zuela. PostOp-ekin lankidetzan jardun zuen eta 2006an pornopoesia errezitaldiak ematen hasi zen, haietan masturbazioak, penetrazioak, odola eta irudi guztiz bortitzak sartzen dituela. Aberrantea, itxuragabea eta politikoki ez-zuzena desiratzea eragozten duten mekanismo sozialak desblokeatu nahi ditu bere lanaren bidez.
Adibide bat besterik ez da; gainerakoa, jardunaldien egitaraua eta abarrak, Artelekuren webgunean.
Erantzunak
Re: Porno Punk Feminismoa
urdin ¦ 2008-07-03 ¦ 11:33
Diario Vasco-n oso elkarrizketa interesgarria egin diote Artelekun egiten ari den 'Feminismopornopunk' mintegiaren koordinatzaileari, Beatriz Preciadori, alegia.
Hemen dago irakurgai:
http://www.diariovasco.com/20080703/cultura/porno-ficcion-unos-codigos-20080703.htmlErantzun honi
Re: Porno Punk Feminismoa
sorgine ¦ 2008-07-09 ¦ 17:07
Beatriz Preciadori ARGIAN egin zioten elkarrizketa: Beatriz Preciado
Erantzun honi
Re: Porno Punk Feminismoa
Sustatu ¦ 2008-07-20 ¦ 11:01
Sareinak blog feministen argitaratu dituzte argazki batzuk eta jardunaldiaren kronika.
Erantzun honi
