Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu
Esan osteko eta aldi bereko interpretazioa
EIZIE ¦ Da! ¦ 2008-07-02 ¦ 08:18 ¦ Hizkuntza
EIZIEk interpretazio ikastaroak antolatu ditu. Bi teknika irakasteko: esan ostekoa, eta aldi berekoa. Esan ostekoarekin ekingo zaio, aldi berekorako prestakuntzaren oinarria delako. Irailetik azarora izango da ikastaroa, eta inskripzio epea orain da, uztailean.
Esan osteko eta aldi bereko interpretazioa
Erantzunak
ZART egin euskarari!
Txopi ¦ 2008-07-02 ¦ 10:29
Pena bat da aurreinskripzio orria formatu itxi batetan bakarrik egotea. Mezu bat bidali diet bezeroei oztopoak zergatik jartzen ari diren azalduz. Saiatu naiz behintzat.
Norbaitek nahi izanez gero testua berrerabili ahal izateko, hementxe jarriko dut eduki garrantzitsuena:
------------------------------------------------------------------
Esan osteko eta aldi bereko interpretazio ikastaroaren berri izan dut eta interesa izan dezakeen lagun bati esteka luzatu diot: http://www.eizie.org/ikastaroak/interpre08Hala ere, esan beharra daukat, aurreinskripzio orria formatu itxi batetan dagoela (Microsoften DOC formatuan), eta formatu irekia ez denez, orria ikusi ahal izateko, ordainduz lortu dezakedan programa zehatz bat behar dela. Hau da, Microsoft Office programa.
Nik, nire lagunak eta beste hainbat partsonak, ezin ditugu formatu itxiak erabili software librea eta formatu irekiak erabiltzen ditugulako. Beraz, zuen ikastaroan izena eman ahal izateko, diru mordoa balio duen programa bat erosi beharko genuke.
Beraz, aholku bezala, inskripzio orri hori formatu ireki batetan jarri dezakezuen gomendatzen dizuet: TXT, PDF, RTF, ... Gero eta jende gehiagok OpenOffice erabiltzen dugu: http://eu.openoffice.org/
Pakete ofimatiko hau oso potentea da, software librea da, formatu irekiak eta estandarrak erabiltzen ditu (OpenDocument formatua ISOk onartzen du Microsoftena ez bezala), multiplataforma da, doakoa da eta euskaraz dago.
Nahi baduzue, Microsoftentzako inskripzio orria mantendu ezazue, baina formatu ireki batetan egindako inskripzio orria ere jartzea gomendatzen dizuet, ikasle potentzialak galdu nahi ez badituzue behintzat.
------------------------------------------------------------------Eusko Jaurlaritzari esker, orain EIZIE bezala euskaraz lan egiten duen elkarte bati, software librearen onurak azaltzea zailagoa da. Izan ere, Eusko Jaurlaritza Microsoften eskutik burutzen ari den "Klik egin euskarari" kanpaina horrekin, euskaldunek formatu itxiak erabiltzea sustatzen du. Eta denok dakigu edo jakin beharko genuke, euskara bezalako hizkuntza gutxitu baten normalkuntza informatikaren alorrean lortzeko, multinazionalak etsai ditugula. Software libreak eskaintzen dituen askatasunek bakarrik bermatzen dute euskararen etorkizuna sistema eragileetan, programa informatikoetan eta Interneteko zerbitzuetan.
Eusko Jaurlaritzak diru mordoa xautu nahi badu iraganean euskara mespretxuz erabili duen enpresa batekin, euskaldunon interesak bermatzen dituen software librearen aurka dagoen enpresarekin, erabiltzaileak bahitu egiten dituen eta bahituta mantentzen dituen enpresarekin, monopolioagatik Europar Batasunak zigortu duen enpresarekin, erabiltzaileentzako hain onuragarriak diren formatu irekiez barre egiten duen enpresarekin, euskaldunen eskubide linguistikoak tutik axola ez zaion enpresarekin, Eusko Jaurlaritzaren dirua besterik axola ez zaion enpresarekin, ... egin dezala. Nik bakarrik ezin dut hori gelditu. Baina argi geratu daitela zer gertatzen ari den, Eusko Jaurlaritza gure eskubideak nola saltzen ari den.
Erantzun honi
EIZIEk PDF formatua ere erabili du
Txopi ¦ 2008-07-02 ¦ 10:44
Jurrr...
EIZIEtik erantzun didaten bezala, DOC fitxategira daraman estekaz gain, PDF ikurra ere klikatu daiteke, inskripzio orria formatu horretan jaitsiz. Inoiz web formulariorik ere erabili dutela azaldu didate. Nire barruko ezinegonak edo itsutu nauela dirudi...
Hala ere, e-mail eredua baliagarria aurkitzea espero dut. Eusko Jaurlaritzaren bideaz bota ditudanak ere zer pentsatu ematea espero dut.Erantzun honi
Re: Esan osteko eta aldi bereko interpretazioa
Ander ¦ 2008-07-02 ¦ 12:26
Txopireki bat nator.
.doc formatua itxia da eta baztergarria, edonola openoffice.org programak irakur dezake eta kaltea ez da hain handia orain batzuk erabiltzen hasi diren .docx bestekoa.
Izena emango ez dudan enpresa batetik .docx fitxategi bat bidali didate eta ondorengoa erantzun diet:
Microsoft beti ari da formatuz aldatzen guk berari 3 urtetik behin programak erosteko. Formatu horiek ez dute estandar internazionalak errespetatzen. MS programak ez ditu euskaratzen aurrez ez bazaio ordaintzen, beraz ez da euskararen lagun.
Bidalitako dokumentua MS office 2007 erabilita idatzi da, eta gehienok ez dugu (nire kontzientziak debekatu egiten dit programa hori erabiltzea, beraz ez dut inoiz izango) programa hori eta formatu horretan bidaltzean jendeari dirua alperrik gastatzera bultzatzen da.
Mesedez erabili 'gorde honela' (Guardar como) eta aukeratu .doc formatua (word 1997 - 2003). Hori mundu guztiak irakurri ahal izango du, aparteko dirurik gastatu gabe.
alternatiba, kalitatekoa (ISO internazionalak betetzen duena), dohain, euskalduna: openoffice.org
Hemen duzue: euskaraz <http://eu.openoffice.org/>edo gazteleraz <http://es.openoffice.org/>edo beste hizkuntza askotan <http://projects.openoffice.org/native-lang.html>
Euskarak etorkizunik badu software librearen bidetik izango da, euskaldunak gutxi gara multinazionalen interesekoak izateko eta.
Izan libre, izan euskaldun.
Ander Elortondo.
Erantzun honi
