Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Espainia txapeldun

EFE / El Correo Digital ¦ Argazki saila ¦ 2008-06-30 ¦ 08:15 ¦ Argazkia

Espainiak 1-0 irabazi zion atzo Alemaniari eta Europako Futbol Txapelduna da. Hego Euskal Herrian ere jende askok ospatu zuen. Bilbon, Moyua plazan, jendea iturrietan bainatu zen, jendea bandera espainolekin eta. Batzuk, ikurrinarekin ere bai. Euskal jokalari bakarrak, Xabi Alonsok, jokatu zuen Espainiako selekzioarekin.

Espainia txapeldun

Publizitatea

Erantzunak

  • Re: Espainia txapeldun

    Sustatu ¦ 2008-06-30 ¦ 09:01

    Blogari euskaldun batzuk, apur bat gogaituta marea gorriarekin:

    Euskal Herrian izandako ospakizun batzuen berri Cybereuskadin.

    Erantzun honi
  • Re: Espainia txapeldun: adibide grafiko gehiago

    Sustatu ¦ 2008-06-30 ¦ 11:41

    Daily Dose of Imagery Kanadako argazkilari batek egunero hornitzen duen blog grafiko on bat da: gaur, Torontoko kaleetako ospakizuna dakarkigu.

    Fotolog zerbitzu euskal erabiltzaile askoren kontuetan topatuko dituzu gaur irudiak. Adibidez, Eibar edo Sestaon bandera espainolak agertzen zaizkigu.

    Google.es guneak goiburuan futbola du motibo gaur.

    Erantzun honi
  • Re: Espainia txapeldun

    Josu ¦ 2008-06-30 ¦ 12:07

    Lagun baten kronika eta Bilboko ospakizunen argazki-sorta

    Erantzun honi
  • Re: Espainia txapeldun

    Luistxo ¦ 2008-06-30 ¦ 13:24

    Inpresioa ematen dit argazkiko pertsona horrek argia ikusi duela tunelaren amaieran. Ni ere, tonto tonto, Espainiaren alde nengoen atzo telebista aurrean...

    Bilboko ospakizun hauen inguruan, non egin ziren kontuan hartzekoa da: Moyua plaza eliptikoa non dago? Gobernu Zibilaren parean, Goardia Zibilaren presentzia gertu eta agerikoena duen plaza izango da hori Bilbon. Ondo zainduta zegoen ospakizuna, duda barik.

    Erantzun honi
    • Re: Espainia txapeldun

      koldo garai ¦ 2008-06-30 ¦ 17:53

      Bai, nik esango nuke VT-ko foroetatik zetorrela gogoa ospatzekoa; kontua da zelan eta non datorren horren berria. Azken batez gogoratu behar dugu Lauaxeta afusilatu zutela Diario Vascon argitaratutako artikulu bategatik; edota, nahiago bada, Arestiren garaian (Euskal Harriaren garaian) Zentsuragilea Correoko zuzendaria zela.
      Beraz beti dago intentzio bera: "Bilbaon badagoz banderak/ gorri eta beilegiak / halan dinosku legiak / garela epelegiak /Bilbaon ibiltzeagatik / ez nuen galdu bernikan / orain ez dut ezer nik han / hil nintzelako Gernikan (G.A.)

      Erantzun honi
    • Re: Espainia txapeldun

      xabier ¦ 2008-07-03 ¦ 15:36

      Luistxo, hain zuzen, apur bat beherago 'bilbon'-ek dakarren estekako bideoan ikusten da Moyua plazan baino areago koartelaren aurrean bildu zirela ospatzaileak.

      Erantzun honi
  • Re: Espainia txapeldun

    Martin ¦ 2008-06-30 ¦ 17:39

    Iruñean ere asko ospatu zen atzoko partidaren emaitza. Auto piloa ibili zen eguerdira arte bozinaka, eta Alde Zaharrean behintzat, oso ozen entzun zen Torresen golaren ospakizuna, eta hainbat jokaldi arrandia handiz ospatu ziren.

    Erantzun honi
  • Istiluak izan ziren Donostian ospakizunean

    Sustatu ¦ 2008-07-01 ¦ 11:20

    PPk galdera egin dio Herrizaingo sailari Eusko Legebiltzarrean, ea zergatik egin zuen karga Ertzaintzak zaletuen kontra Donostian.

    San Martin kalean elkartu ziren Donostian bandera espainolekin, eta hemen diotenez, errepidea moztu zutenean azaldu ziren ertzainak.

    Erantzun honi
    • Hildakoak Espainiako ospakizunetan

      Luistxo ¦ 2008-07-01 ¦ 11:27

      Kontu hau Zabaldun ere azaldu da. Eta utzitako komentarioetan, ospakizun hauen alderdi ilun eta ezkutua: hildakoak izan dira Espainiako istiluetan, baina letra txikian besterik ez dituzu aurkituko prentsan, aurkitzekotan.

      Erantzun honi
  • Re: Espainia txapeldun

    bilbon ¦ 2008-07-01 ¦ 14:14

    Bilboko ospakizuna eta komentario batzuk, bideo batekin blog honetan.

    Erantzun honi
  • Zirikatze osasungarria

    patxi lurra ¦ 2008-07-01 ¦ 17:38

    Urteko gainontzeko hirurehun eta piko egunetan hain gogaikarriak izango ez balira banderen, mugen eta nazionalismoen kontuagaz, urtean zehar maizago euren patriotismoa erakutsiko baeben eta ez lantzean behin armairutik bortizki atara ikusten gabilzan moduan... Azkenean, baina, hipokrita itxura baino ez dabe emoten, banderen aurkako sermoiak bota eta bota eta gero hau.

    Jarraian ipiniko deutsuet Granadar izeneko wikipedialari bategaz edukitako hartu-emona. Lantzean behin idazten deusta euskarazko gauza batzuk ipintzeko, eta Eurokopa zala-eta hau be armairutik atara da. Hartu-emona publikoa danez (Wikipedian ikusgai), hona ekartzen dot:

    Ni neu: "Enhorabuena por la victoria de España, me imagino que estarás contento, con todas esas banderas que has puesto por ahi. Pero a pesar de ese "denok Espainaiko selekzioarekin" que has puesto, todos no estábamos con la selección de España, yo por ejemplo, de estar, con la de Holanda, pero aunque empezaron bien... Quizás algún día otros tendremos la opción de hacer el ridículo en los Mundiales y las Eurocopas, o al menos jugar las clasificatorias, o sea, al menos tener selección vasca oficial. Y, quién sabe, como España, tener la opción de vez en cuando de dar la campanada y tocar el cielo. Puestos a soñar... Besarkada bat eta zorionak, Granadar."

    Granadar: *"Gracias, Patxi. Bueno, de buen rollo: en el fondo es tu Selección, quieras o no quieras. Ambos sabemos que la Comunidad Vasca nunca jamás tendrá una selección nacional, y hoy menos que nunca. Pregúntale a Xabi Alonso, a ver lo que opina. O a Etxebe, o a Yeste, o a tantísimos vascos de bien, orgullosos de su nación: España. Creo que esto debe ser una pesadilla para los separatistas, ¿no? Ha sido un chute de españolismo muy necesario. Casi se me escapan las lágrimas al ver las Ramblas de Barcelona petadas de gente, gritando "ESPANYA, ESPANYA, ESPANYA!!". Y Granada, que es probablemente la ciudad más españolista de toda España, ni te cuento. Yo estoy afónico, de gritar "YO SOY ESPAÑOL, ESPAÑOL, ESPAÑOL, YO SOY ESPAÑOL, ESPAÑOL, ESPAÑOL" jejej. Pero tranquilo, que he gritado por mí, y por ti jajaja. Oye, pero que sepas que respeto tu ideología, y que todo esto es un pique sano. GORA EUSKADI BETI ESPAINIAN!!! Y viva tú!! jejeje. PD: Aún estoy eufórico."*

    Erantzun honi
Erantzun artikulu nagusiari