|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Espainia txapeldunEFE / El Correo Digital ¦ 2008-06-30 ¦ 08:15 ¦ argazkia
Espainiak 1-0 irabazi zion atzo Alemaniari eta Europako Futbol Txapelduna da. Hego Euskal Herrian ere jende askok ospatu zuen. Bilbon, Moyua plazan, jendea iturrietan bainatu zen, jendea bandera espainolekin eta. Batzuk, ikurrinarekin ere bai. Euskal jokalari bakarrak, Xabi Alonsok, jokatu zuen Espainiako selekzioarekin. Erantzunak#1. Re: Espainia txapeldunSustatu ¦ 2008-06-30 ¦ 09:01Blogari euskaldun batzuk, apur bat gogaituta marea gorriarekin: Euskal Herrian izandako ospakizun batzuen berri Cybereuskadin. #2. Re: Espainia txapeldun: adibide grafiko gehiagoSustatu ¦ 2008-06-30 ¦ 11:41Daily Dose of Imagery Kanadako argazkilari batek egunero hornitzen duen blog grafiko on bat da: gaur, Torontoko kaleetako ospakizuna dakarkigu. Fotolog zerbitzu euskal erabiltzaile askoren kontuetan topatuko dituzu gaur irudiak. Adibidez, Eibar edo Sestaon bandera espainolak agertzen zaizkigu. Google.es guneak goiburuan futbola du motibo gaur. #3. Re: Espainia txapeldunJosu ¦ 2008-06-30 ¦ 12:07Lagun baten kronika eta Bilboko ospakizunen argazki-sorta #4. Re: Espainia txapeldunLuistxo ¦ 2008-06-30 ¦ 13:24Inpresioa ematen dit argazkiko pertsona horrek argia ikusi duela tunelaren amaieran. Ni ere, tonto tonto, Espainiaren alde nengoen atzo telebista aurrean... Bilboko ospakizun hauen inguruan, non egin ziren kontuan hartzekoa da: Moyua plaza eliptikoa non dago? Gobernu Zibilaren parean, Goardia Zibilaren presentzia gertu eta agerikoena duen plaza izango da hori Bilbon. Ondo zainduta zegoen ospakizuna, duda barik. #5. Re: Espainia txapeldunkoldo garai ¦ 2008-06-30 ¦ 17:53Bai, nik esango nuke VT-ko foroetatik zetorrela gogoa ospatzekoa; kontua da zelan eta non datorren horren berria. Azken batez gogoratu behar dugu Lauaxeta afusilatu zutela Diario Vascon argitaratutako artikulu bategatik; edota, nahiago bada, Arestiren garaian (Euskal Harriaren garaian) Zentsuragilea Correoko zuzendaria zela. #6. Re: Espainia txapeldunxabier ¦ 2008-07-03 ¦ 15:36Luistxo, hain zuzen, apur bat beherago 'bilbon'-ek dakarren estekako bideoan ikusten da Moyua plazan baino areago koartelaren aurrean bildu zirela ospatzaileak. #7. Re: Espainia txapeldunMartin ¦ 2008-06-30 ¦ 17:39Iruñean ere asko ospatu zen atzoko partidaren emaitza. Auto piloa ibili zen eguerdira arte bozinaka, eta Alde Zaharrean behintzat, oso ozen entzun zen Torresen golaren ospakizuna, eta hainbat jokaldi arrandia handiz ospatu ziren. #8. Istiluak izan ziren Donostian ospakizuneanSustatu ¦ 2008-07-01 ¦ 11:20PPk galdera egin dio Herrizaingo sailari Eusko Legebiltzarrean, ea zergatik egin zuen karga Ertzaintzak zaletuen kontra Donostian. San Martin kalean elkartu ziren Donostian bandera espainolekin, eta hemen diotenez, errepidea moztu zutenean azaldu ziren ertzainak. #9. Hildakoak Espainiako ospakizunetanLuistxo ¦ 2008-07-01 ¦ 11:27Kontu hau Zabaldun ere azaldu da. Eta utzitako komentarioetan, ospakizun hauen alderdi ilun eta ezkutua: hildakoak izan dira Espainiako istiluetan, baina letra txikian besterik ez dituzu aurkituko prentsan, aurkitzekotan. #10. Re: Espainia txapeldunbilbon ¦ 2008-07-01 ¦ 14:14Bilboko ospakizuna eta komentario batzuk, bideo batekin blog honetan. #11. Zirikatze osasungarriapatxi lurra ¦ 2008-07-01 ¦ 17:38Urteko gainontzeko hirurehun eta piko egunetan hain gogaikarriak izango ez balira banderen, mugen eta nazionalismoen kontuagaz, urtean zehar maizago euren patriotismoa erakutsiko baeben eta ez lantzean behin armairutik bortizki atara ikusten gabilzan moduan... Azkenean, baina, hipokrita itxura baino ez dabe emoten, banderen aurkako sermoiak bota eta bota eta gero hau. Jarraian ipiniko deutsuet Granadar izeneko wikipedialari bategaz edukitako hartu-emona. Lantzean behin idazten deusta euskarazko gauza batzuk ipintzeko, eta Eurokopa zala-eta hau be armairutik atara da. Hartu-emona publikoa danez (Wikipedian ikusgai), hona ekartzen dot: Ni neu: *"Enhorabuena por la victoria de España, me imagino que estarás contento, con todas esas banderas que has puesto por ahi. Pero a pesar de ese "denok Espainaiko selekzioarekin" que has puesto, todos no estábamos con la selección de España, yo por ejemplo, de estar, con la de Holanda, pero aunque empezaron bien... Quizás algún día otros tendremos la opción de hacer el ridículo en los Mundiales y las Eurocopas, o al menos jugar las clasificatorias, o sea, al menos tener selección vasca oficial. Y, quién sabe, como España, tener la opción de vez en cuando de dar la campanada y tocar el cielo. Puestos a soñar... Besarkada bat eta zorionak, Granadar."* Granadar: *"Gracias, Patxi. Bueno, de buen rollo: en el fondo es tu Selección, quieras o no quieras. Ambos sabemos que la Comunidad Vasca nunca jamás tendrá una selección nacional, y hoy menos que nunca. Pregúntale a Xabi Alonso, a ver lo que opina. O a Etxebe, o a Yeste, o a tantísimos vascos de bien, orgullosos de su nación: España. Creo que esto debe ser una pesadilla para los separatistas, ¿no? Ha sido un chute de españolismo muy necesario. Casi se me escapan las lágrimas al ver las Ramblas de Barcelona petadas de gente, gritando "ESPANYA, ESPANYA, ESPANYA!!". Y Granada, que es probablemente la ciudad más españolista de toda España, ni te cuento. Yo estoy afónico, de gritar "YO SOY ESPAÑOL, ESPAÑOL, ESPAÑOL, YO SOY ESPAÑOL, ESPAÑOL, ESPAÑOL" jejej. Pero tranquilo, que he gritado por mí, y por ti jajaja. Oye, pero que sepas que respeto tu ideología, y que todo esto es un pique sano. GORA EUSKADI BETI ESPAINIAN!!! Y viva tú!! jejeje. PD: Aún estoy eufórico."* Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoPortadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|