Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu
De Rerum Natura koloretan
Zaldieroa ¦ Argazki saila ¦ 2008-06-27 ¦ 07:50 ¦ Argazkia
Koloretan ageri da gaur De Rerum Natura zinta Berrian, Zaldieroaren komiki beti interesgarria. Gaurko gaia, Braveheart, nola ez. Bost urte bete ditu zintak Berriarekin batera, eta laster etentxo bat hartuko du, oporretara joango da autorea uztailean.
Erantzunak
Re: De Rerum Natura koloretan
derzu ¦ 2008-06-27 ¦ 20:05
baina abuztuan buelta, ezta!??
ezta??!!!Erantzun honi
Re: De Rerum Natura koloretan
Bizkaino ¦ 2008-06-28 ¦ 21:28
Oporretara?! Nora? Zenbaterako?
Astebete izanda ere luze egingo zaigu, snif, buaa...Erantzun honi
Re: De Rerum Natura koloretan
Sustatu ¦ 2008-06-30 ¦ 08:51
Oporretara joan da, bai, eta opor aurreko azken egunetan koloreko ale bakarra atera du. Berria barneko orrietan kolore gehiago sartzen hasi da, baina ez egunero, ezta ere orri guztietan. Hortaz, ematen du De Rerum Naturaren plegua batzuetan koloreztatuko dela, eta orduan ikusiko dugula Braveheart multikolorea.
Erantzun honi
Re: De Rerum Natura koloretan
Sustatu ¦ 2008-09-01 ¦ 08:54
Abuztuan itzuli ziren Zaldi Eroaren zintak, tarteka koloretan ere. Autoreak berak uste du asko irabazten duela zintak koloretan, eta halaxe adierazi du bere blogean, adibide grafiko batekin.
Erantzun honi
