|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Lehendakariaren erregistroaaitor ¦ 2008-06-26 ¦ 09:50 ¦ hizkuntzaSeguru nago bat baino gehiago ohartu dela Ibarretxe Lehendakariak euskaraz hitz egitean erabiltzen duen erregistro informalaz: "Oain aurrera egitia tokatzen zaigu." Ez diezaiola inork inolako ironiarik bilatu nire mezuari, ez baita hori nire asmoa. Kontua da Euskadi Irratiko informatiboetan Ibarretxe Lehendakaria euskaraz hitz egiten dueneko "kuinak" aditzean gorago aipatutako erregistro informal "herrikoia" erabiltzen entzun dudala azken aldian. Sortu didan lehenengo inpresioa ona izan da, nolabaiteko hurbiltasuna eta naturaltasuna ematen baitio gure Lehendakariari. Baina buelta batzuk eman ondoren zenbait galdera sortu zaizkit:
Agian baten bati funtsik gabeko eztabaida irudituko zaio, baina niri ez zait hain kontu axolagabea iruditu. Zer iruditzen zaizue zuei? Erantzunak#1. Re: Lehendakariaren erregistroaana ¦ 2008-06-26 ¦ 10:31
#2. Re: Lehendakariaren erregistroaUnai ¦ 2008-06-26 ¦ 11:39Euskaldun berriaren sindromea. Hasieran gure "batuarekin" lotsatu egiten gara (ginen). Gogoan dut nik "det", eta "tikan" batzuk sartzen nituela, horrela euskaldunago-edo ematen nuelako... #3. Re: Lehendakariaren erregistroaiurgi ¦ 2008-06-26 ¦ 12:15Nire ustez, era kolokialean hitz eitie txarto dau. Beintzet jarduera ofizialetan. #4. Re: Lehendakariaren erregistroaXabi ¦ 2008-06-26 ¦ 12:39Lehendakariak jendaurreko adierazpenetan erregistro formalagoa eta neutroagoa erabili beharko luke. Hori da nire iritzia. Seguru aski Unaik aipatzen duen fenomenoa da, bainao norbaitek esan beharko lioke horrelakorik ez egiteko. Niri ez zait batere gustatzen. #5. Re: Lehendakariaren erregistroaTxomin ¦ 2008-06-26 ¦ 13:30Nongo erregistro formalago eta neutroagoa? #6. Re: Lehendakariaren erregistroaxabier ¦ 2008-06-26 ¦ 15:13Nik uste gehiegi puzten duzue gaia: ez ote da izango, besterik gabe, Ibarretxek bere euskara-irakaslearen hizkerako ezaugarri batzuk harrapatu dituela? Hain ahoskera itxia egiten du ala? Eta "Zapaterok honela edo bestela hitz egingo balu..." konparatzea desegokia iruditzen zait. Ezin dira alderatu euskarazko ahozko jarduna eta gaztelaniazkoa, hizkuntza bata guztiz normalizatua dagoelako maila guztietan eta bestea ez. Euskaraz hitz egitean ez ote zaigu guztioi nabaritzen nongoak garen, norengandik ikasi dugun edo norekin elkartzen garen? Euskal politikari guztiek Ibarretxek bezain "desegoki" hitz egingo balute beske kuku batek joko liguke. #7. Re: Lehendakariaren erregistroaGipzukera? ¦ 2008-06-26 ¦ 16:16Agian gaitik desbideratuko naiz baina "Oain aurrera egitia tokatzen zaigu" esaldia bakarrik hartuta, ez da zertan gipuzkerakoa izan. #8. Re: Lehendakariaren erregistroaAitor ¦ 2008-06-26 ¦ 18:06Hasierako mezuaren helburua gogoeta eragitea baino ez zen, nik neure buruarekin izandako solasaldiaren harira. Argi izan banu Ibarretxeren (berezko) jokabidea desegokia dela, argi eta garbi esango nukeen; baina ez da hori kontua, esan dudanez. #9. Erregistro informala ala euskalkia?patxi lurra ¦ 2008-06-30 ¦ 17:39Neuk be pentsatzen dot Ibarretxek ukitu hori hartu dauala nonoren hizkeratik, agian irakaslearenetik, haren berba egiteko modua apaintzeko. Erregistro informala ala euskalkia? Egibarrek "oain", "hemendikan" edo "det" erabiliz gero, no problem, edo Izaskun Bilbaok "demokraziagaz" edo "dotsut" esanez gero. Ibarretxe arabarra da, Laudiokoa, eta inguru hartan mendebaldeko euskaraz egin izan dabe atzo arte, alias "bizkaieraz". Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohizkuntza gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|